Erregimen Zaharra, Foruak eta Independentzia Gerra (1789-1814)
Erregimen Zaharraren Desagerpena eta Liberalismoa
Ilustrazioaren ideiek Erregimen Zaharraren desagerpenean eragin zuten, eta Iraultza Liberal Burgesak Erregimen Liberala ezarri zuen.
Monarkia Absolutua eta Zentralizazioa
Erregimen Zaharrean, monarkia absolutua zen gobernu modu nagusia. Errege-erreginek botere guztiak biltzen zituzten, eta haien aginteak jatorri jainkotarra zuela uste zen. XVIII. mendean, Borboiak Espainiako tronura iritsi zirenean, boterearen bilketa eta zentralizazio politikoa areagotu zen.
Ekonomiaren Ezaugarriak
Ekonomia landatarra eta autarkikoa zen. Ezaugarri nagusiak hauek ziren:
- Abeltzaintza atzerakada egoeran zegoen.
- Industria oso gutxi garatua zegoen, oraindik gremioen kontrolpean.
- Merkataritza urria zen. Salbuespen bakarra