Lanbide heziketa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Lehen Mundu Gerra: Faseak, Itunak eta Ondorioak

Historia5,21 KB

Lehen Mundu Gerraren Faseak

Mugimendu Gerra (1914)

1914an, Mugimendu Gerraren fasea hasi zen. Alemaniak Frantzia eta Errusiako armadak azkar garaitzen saiatu zen Schlieffen Planaren bidez, baina porrot egin zuen fronte biak defendatu ezin izan zituelako. Fase honetan mugimendu militar handiak egon ziren. Alemaniak Belgika inbaditu zuen, herrialdearen neutraltasuna errespetatu gabe. Alemaniak soldaduak Errusiako frontera bidali behar izan zituen.

1917ko Krisia

1917rako, soldaduen morala oso baxua zen. Baldintzen gogortasunak, oinarrizko produktuen faltak eta gerraren amaiera ikusten ez zelako, grebak, protestak eta altxamenduak sortu ziren fronteetan eta atzeguardian. Gobernuek eta armaden buruzagiek gerrarekin jarraitzea erabaki zuten, Errusia...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Faseak, Itunak eta Ondorioak" »

Lehen Mundu Gerra: Faseak, Itunak eta Ondorioak

Historia6,37 KB

Lehen Mundu Gerraren Faseak

  1. Mugimendu Gerra (1914)
    Alemaniaren planaren helburua (Schlieffen plana) mendebaldeko frontean garaipena ahalik eta azkarren lortzea zen. Alemaniarrak Frantzian sartu ziren hasieran, baina aliatuek alemaniarrak gelditzea lortu zuten. Frantziak garaipen mugatua lortu zuenez, pikutara bidali zuen alemaniarren plana. Beraz, mendebaldeko frontea egonkortu egin zen eta gerra luzatu. Ekialdeko frontean alemaniarrek garaipen garrantzitsu bat lortu zuten Tannenbergen, errusiarrei aurre eginez.

  2. Posizioen edo Lubakien Gerra (1914-15)
    Mugimendu Gerraren ondoren fronteak egonkortu egin ziren. Armadek posizioak hartu zituzten; alanbre-hesiak eraiki zituzten eta lurrean egindako zuloetan babestu ziren (lubakiak).

1916an ahitzeko gerra...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Faseak, Itunak eta Ondorioak" »

Ilustrazioa: Filosofiaren eta Gizartearen Eboluzioa

Historia2,89 KB

Voltaire:

Voltaire, frantziar idazle eta filosofoa izan zen. Bera prestakuntza profesionala ikasi zuen eta gaur egun gogoan izan da batez ere:

Despotismoa eta absolutismoaren arbitrariotasuna kritikatu zuelako, monarkiaren boterea mugatzeko parlamentuen beharra defendatu zuelako eta herriak soilik jasango ez zuen zerga sistemen beharra ere planteatu zuelako.

Montesquieu:

Montesquieu-ko baroia, frantziar filosofo eta jurista izan zen. Berak botere banaketa proposatu zuen eta botere judizialaren independentzia aldarrikatu zuen. Despotismoa eta absolutismoaren arbitrariotasuna kritikatu zuen.

Rousseau:

Jean-Jacques Rousseau frantziar idazlea, filosofoa, botanikaria, naturalista eta ilustrazio musikaria izan zen. Berak konstituzioa eta subiranotasun

...
Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: Filosofiaren eta Gizartearen Eboluzioa" »

Espainiako Berrezarkuntza: Politika, Ekonomia eta Gizartea

Historia9,87 KB

1876ko Konstituzioa: Berrezarkuntzaren Oinarria (1876-06-30)

Testu hau 1876ko ekainaren 30ean aldarrikatutako Konstituzioaren zenbait artikulu dira. Hori dela eta, testu politiko, juridiko, zuzen eta publikoa dela esan dezakegu, Espainiako herritar guztiei zuzenduta baitago. Testu honen egilea Cánovas del Castillo liberal kontserbadorea da. Garai hartan Borbondarren Berrezarkuntza hasi berria zen.

Konstituzio honen helburua Borbondarren Berrezarkuntza indartzea da, eta horretarako hainbat artikulu zehazten dira.

Erregetza eta Gorteen nagusitasuna ezartzen da. Hauek boterearen oinarri dira eta zilegitasuna ematen diote erregimen berriari, nazio subiranotasunaren ideia bazterturik.

Konstituzio honek 1845eko eta 1869ko Konstituzioen ideiak batzen...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Berrezarkuntza: Politika, Ekonomia eta Gizartea" »

Cadizko Konstituzioa (1812): Analisia eta Testuingurua

Historia4,21 KB

Sailkapena

Iruzkin hau 1812ko Konstituzioaren zati bat da; lehen mailako testu juridiko eta politikoa da, konstituzioa izatean balio politiko handia baitu. Testu honen egilea anitza da, Espainiako Gorteetako ordezkariek idatzi baitzuten, eta hartzaile unibertsala du, espainiar guztiei zuzenduta dagoelako. Dataren arabera, 1812ko Espainiako Independentzia Gerraren ondoren kokatu dezakegu.

Analisia

Sarrera

Dokumentuaren egilea (Gorteetako ordezkariak) eta dokumentuari onarpena emango diona (Fernando VII.a) agertzen dira. Baita ere, Konstituzioan proposatutako aldaketa batzuk artikuluka banatuta:

  • 1. artikulua: Estatu mota. Estatu bakar bat, bateratua, zentralizatua lege berberekin eta probintzietan antolatuta.
  • 3. artikulua: Subiranotasuna. Nazio-subiranotasuna.
...
Jarraitu irakurtzen "Cadizko Konstituzioa (1812): Analisia eta Testuingurua" »

Espainiako Historia: Gertaera Nagusiak XVI. mendetik XVIII. mendera

Historia5,62 KB

Kontratazio Etxea

Kontratazio Etxea Isabel Katolikoak 1503an Sevillan sortutako erakundea izan zen, Itsasoz Bestaldeko merkataritza sustatu eta arautzeko. Indietako merkataritzaren monopolioa honen eskuetan utzi zen. Errege-zergen bilketa (%20) ziurtatzen zuen. Ameriko Vespuzio lehen pilotu nagusia izendatu zuten. 1524an, Indietako Kontseilua eratzean, bere menpe jarri zen. 1717an, Borboindarrek Kadizera aldatu zuten. Azkenean, Karlos III.ak merkatal askatasuna eman zuen, eta Kontratazio Etxea pisua galtzen joan zen, desagertu arte.

Lepantoko Gudua (1571)

Lepantoko Gudua 1571n gertatu zen, Grezian. Testuinguru honetan eman zen: Herbehereetako matxinada, Ingalaterrarekin lehia, Portugalekin batzea eta turkoen mehatxua. Turkoak Konstantinopla hartu...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Historia: Gertaera Nagusiak XVI. mendetik XVIII. mendera" »

Frankismoa: Testuinguru Historikoa eta Ekonomia Autarkikoa

Historia2,59 KB

TESTUINGURU HISTORIKOA

Nazionalek gerra irabazi zutenetik (1939-04-01) Francok bere heriotzara arte (1975-11-20) erregimen diktatoriala ezarri zuen Espainian, aginte guztiak bere esku izan zituela. II. Mundu Gerra hasi zenean, Franco neutral agertu zen Ardatzarekiko hurbiltasuna agerikoa izan arren. Espainiaren kokapen estrategikoa zela-eta, presio handiak izan ziren gerran parte hartzeko. Serrano Suñer Kanpo Arazoetako ministroak hainbat itun izan zituen Alemaniarekin, eta ez-borrokaidetasun statusarekin espainiar lurraldetik pasatzea utzi zion alemaniar hegazkineriari. Bestetik, Dibisio Urdinak, komunismoari kontra egiteko boluntario espainiarrez osatutako ejertzitoaren partaidetzak, II. Mundu Gerran parte hartu zuen. Francok bi elkarrizketa...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Testuinguru Historikoa eta Ekonomia Autarkikoa" »

Frankismoa: Kanpo Harremanak, Ekonomia eta Oposizioa

Historia4,34 KB

Kanpo Harremanak

Nazioarteko isolamendua

II. Mundu Gerra amaitutakoan, Espainia baztertuta geratu zen; ez zuten sortu berria zen Nazio Batuetan onartu, Hitler eta Mussolinirekin izandako harremanagatik.

Espainia Marshall Planetik baztertuta geratu zen.

1950 inguruan, nazioarteko giro berria Espainiarentzat egokiagoa izan zen, Gerra Hotza hasi baitzen. EEBBak Espainiako erregimenaren antikomunismoa baloratzen hasi ziren.

Estatu Batuekin hitzarmena

Azkenean, EEBBek eta Espainiak hitzarmen ekonomikoa izenpetu zuten. EEBBek Espainian lau base militar paratzeko eskubidea lortu zuten; horren truke, Espainiari laguntza ekonomikoa eta material militar kaxkarra eskaini zioten.

Beranduxeago, Espainiak Nazio Batuetan sartzea lortu zuen.

Gaiaz aldatuz, Espainiak...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Kanpo Harremanak, Ekonomia eta Oposizioa" »

Altxamendu Nazionala eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1936-1937)

Historia2,65 KB

Altxamendu Nazionala eta Gerra Zibilaren Hasiera (1936)

Altxamendua: Sanjurjo jenerala, Portugaldik hegazkinez zetorrela, istripu batean hil zen. Marina eta abiazioa Errepublikaren alde mantendu ziren. Madril, Bartzelona, Valentzia eta Bilbo errepublikazaleen eskuetan egoteak arazoak sortu zizkien militarrei. Lehenengo lau egunetan, nazionalek penintsularen herena kontrolatzen zuten, batez ere Gaztelako gari lautadak. Horrela, beren soldaduak janari aldetik ondo hornituta zeuden, baina industriagune garrantzitsuenak errepublikazaleen eskuetan zeuden.

Iparraldeko Frontea (1936)

Badajoz hartu ondoren (abuztuaren 14an), soldadu batzuk libre geratu ziren iparraldeko eta hegoaldeko armadak bat egitean. Uztailaren bukaeran, nazionalek Pirinioetako muga,...

Jarraitu irakurtzen "Altxamendu Nazionala eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1936-1937)" »

Euskal Gerra Zibilean Euskal Herrian

Historia3,23 KB

Testuinguru Historikoa

1876ean, foruen desagerpenaren ostean, 1878an Canovasek Kontzertu Ekonomikoak ezarri zituen euskal probintzietan.

1936-1939, Gerra Zibila eman zen. II. Errepublika aldarrikatu bezain pronto, hasi ziren haren aurkako konspirazioak, eskuindarren aldetik; 1936ko uztailaren 17-18an eman zen altxamenduak ez zuen bere helburua lortu, baina Hitler eta Mussoliniren laguntzaz, gerra irabaztea lortu zuten 3 urte eta erdira.

Gerra laburra E.H., 1936ko uztailaren 17/18ko altxamendutik 1937ko uztailean frankistak lurralde osoa okupatu zuen arte. Euskadin 2 zonalde zeuden: Araba eta Nafarroan altxamendua erraz nagusitu zen, eskuinekoek gizartean eragin handia zuten. Oposizio saioak deuseztatzeko, milizia karlistak ezinbestekoak izan ziren...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Gerra Zibilean Euskal Herrian" »