XIX. mendeko kontzeptu historiko eta politikoen glosarioa
Frantziako politika eta gizartea
Bonapartismoa: Napoleon III.ak ezarritako politika. Nahiz eta boterea herriak eman, autoritatea izan behar zuela uste zuen.
Greba-eskubidea: Frantziako langileei Inperio Liberalaren garaian eman zitzaien kontzesioa. Beraien eskubideak errebindikatzeko greba egiten uzten ziena.
Komuna: 1871ko martxoan, Prusiako tropek Frantziako hiriburua setiatzen zutenean piztu zen matxinada da.
Irakaskuntza laikoa: Erakunde eta doktrina erlijioso bati lotuta ez dagoen hezkuntza-sistema.
Dreyfus afera: Dreyfus ofizial jaunaren inguruan sortu zen auzi judizial eta politikoa.
Britainia Handia eta Viktoriar Aroa
Viktoriar Aroa: Viktoria I.aren erregealdia (1837-1901) izan zen. Garai hartan, Erresuma Batuak inoiz izandako lurralde-hedapen handiena izan zuen.
Irlandaren auzia: Britainia Handiko barne-arazoa, Irlandak independentzia lortzeko prozesuaren ondorioz sortua.
Toriak: Kontserbadoreak. XIX. mendetik aurrera Ingalaterran aritutako alderdi politikoa.
Whigak: Liberalak.
Home Rule: Gladstonek 1886an Britainiar Parlamentuan aurkeztutako estatu-legea. Lege horrek Irlanda Erresuma Batuko lurralde autonomo bihurtzen zuen.
Hauteskunde-erreformak: Disraelik 1867an eta Gladstonek 1884an hauteskunde-legean egindako aldaketak.
Ekialdeko Inperioak eta Erregimenak
Monarkia Duala: Bi lurraldek enperadore bera eta kanpo-gerra, kanpo-harremanetarako zein finantza-ministerio propioak zituzteneko aginte-erregimena.
Tsarra: Errusiar Inperioko enperadorea, gobernu-sistema autoritarioa zuena. Haren borondatea lege gorena zen.
Autokrazia: "Norberaren gobernua" esan nahi du. Gobernu-sistema autoritarioa zen.
Zemstvo: 1864an, Alexandro II.a tsarrak Errusian ezarritako tokiko gobernu-organoa.
Sultana: Otomandar Inperioko agintari subiranoa.
Estatu teokratikoa: Buruzagi politikoak aldi berean buruzagi erlijiosoak diren estatu-forma.
Nazioarteko Harremanak eta Gerra Aurrea
Bake Armatua: 1879tik 1914ra arteko aldia. Lehen Mundu Gerra hasi aurreko garaiari esaten zaio.
Ezkutuko diplomazia: Europan XIX. mende amaieran eta XX.aren hasieran bultzatutako nazioarteko politika; herrialdeen artean isilpeko harremanak eta itunak eragin zituena.
Weltpolitika: "Munduko politika" esan nahi du, eta Alemaniaren estrategia geopolitikoa izan zen.