Errege-erregina Katolikoen Monarkia: batasun dinastikoa eta monarkia autoritarioa
Laburpena
Dokumentuak Elisabet I.a Gaztelakoaren eta Fernando II.a Aragoikoaren erregealdia azaltzen du, haien ezkontzatik sortutako batasun dinastikoa eta Penintsulako erresumen lurralde-hedapena. Halaber, kanpo-politika eta Monarkia Autoritarioaren sorrera aztertzen dira, erakunde nagusiekin.
Funtsezko puntuak
- 1469an Elisabet eta Fernando ezkondu ziren, eta 1474an Elisabet Gaztelako erregina bihurtu zen.
- Fernandok 1479an Aragoiko Koroa jaso zuen; ezkontzak batasun dinastikoa ekarri zuen, ez erresumen batasun politikoa.
- Granada 1492an konkistatu zen, Boabdil erregea errenditu ondoren, eta horrekin Errekonkista amaitu zen.
- 1512an Nafarroako Erresuma inbaditu eta Gaztelarekin batu zen, bertako legeak eta erakundeak mantenduz.
- Aragoiren kanpo-politika Mediterraneoari eta Frantziaren aurkako borrokari lotua zegoen; Gaztelarena Atlantikorantz bideratu zen.
- Monarkia autoritarioaren erakundeak kontseiluak, errege-idazkariak, Ermandade Santua, ogasun-kontularitza, errege-auzitegia, armada profesionala eta korrejidoreak izan ziren.
ERREGE-ERREGINA KATOLIKOEN MONARKIA
Elisabet I.a Gaztelakoaren eta Fernando II.a Aragoikoaren erreinaldian, garai hartako monarkiarik boteretsuenetako bat izan zen.
BATASUN DINASTIKOA
1469. urtean, Elisabet printzesa -Henrike IV.a Gaztelako erregearen arreba- eta Fernando printzea -Joanes II.a Aragoiko erregearen seme eta oinordekoa- ezkondu egin ziren. 1474an, Elisabet Gaztelako erregina bihurtu zen; hala ere, gerra zibila egin behar izan zuen bere iloba Joanaren -Beltraneja izenez ezaguna- aldekoen aurka. Bestalde, Fernandok Aragoiko Koroa jaso zuen oinordetzan 1479an. Ezkontzak ez zuen erresumak batzea ekarri, batasun dinastikoa izan zen. Koroa batek zein besteak bere legeei, erakundeei, mugei eta monetari eutsi zion. Hala ere, bi monarkek batera gobernatu zituzten beren agindupeko lurrak, eta politika bateratuak ezarri zituzten nazioartean.
LURRALDE HEDAPENA
Errege-erregina Katolikoek Penintsulako erresuma guztiak beren koroaren mende jarri nahi izan zituzten. Horretarako baliatutako politika hauetan oinarritu zuten:
Lurralde-anexioak eta ezkontza-politikak:
Granada:
Nasri Erresuma gerra zibilean murgilduta zegoen eta aprobetxatu egin zuten konkistari ekiteko. 1492an, Boabdil erregea errenditu egin zen eta horrekin Errekonkista amaitu zen.
Nafarroa:
1512n, Fernando Katolikoa Frantziarekin zuen itunaz baliatu zen, Nafarroako Erresuma inbaditu eta Gaztelarekin batzeko; hala ere, bertako legeak eta erakundeak mantendu zituen.
Portugal:
Errege-erregina Katolikoek bat egin zuten Portugalgo Erresumarekin ezkontza-loturen bidez. Horretarako, beren alabak (Elisabet eta Maria) Manuel I.a erregearekin ezkondu zituzten.
KANPO POLITIKA:
Errege-erregina Katolikoen kanpo-politikak bi koroen interesei erantzun zien:
- Aragoirentzat: Eremu mediterraneoak zuen lehentasuna. Horrek Frantziaren aurka jarri zuen, Napoles menderatu nahian. Roussillon eta Sardiniako konderriak berreskuratu zituen borroka hari esker. Mediterraneo itsasoaren gaineko kontrola defendatzeko zenbait hiri konkistatu ziren Afrikako iparraldean (Melilla, Oran eta Bejaia).
- Gaztelarentzat: Frantziarekin izandako ituna apurtu zen, Gaztelaren interesak Atlantikorantz bideratu ziren, bi arrazoirengatik: Flandriarekin zituen merkataritza-bideak kontrolatzeko.
MONARKIA AUTORITARIOAREN SORRERA
Errege-erregina Katolikoek beren jabetzako lurretan beren autoritatea inposatzea zuten helburua; horretarako, noblezia eta Eliza mendean hartu zituzten, haien pribilegio ekonomiko eta sozialak mantentzearen truke. Zenbait erakunde zituen:
- Kontseiluak: Errege-erreginei aholku emateko funtzionarioen biltzarrak ziren.
- Errege-idazkariak: Errege-erreginen konfiantzazko gizonak ziren, eta kontseilu ugarien arteko lotura egiten zuten.
- Ermandade Santua: 1476n, sortu zen, eta kriminalei segika ibiltzeaz arduratzen zen talde armatua zen.
- Ogasuneko errege-kontularitza: Zergak biltzeko erakundea zen.
- Errege-auzitegia: Kantzelaritza izenez ere ezagutzen zen; justizia kontrolatzeko eta eraginkorra izan zedin sortu zuten.
- Armada profesionala: Monarkek ordaintzen zuten eta haien zerbitzura zegoen. Nobleziaren tropak ordezkatu zituzten.
- Korrejidoreak: Hirietako boterea kontrolatzeko, udaleko funtzionarioak ziren.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Noiz eta nola batu ziren Gaztela eta Aragoi?
1469an Elisabet eta Fernando ezkondu ziren, eta 1479an Fernandok Aragoiko Koroa jaso zuen oinordetzan. Ezkontzak batasun dinastikoa ekarri zuen, ez erresumen fusio politikoa; bi koroek beren legeei eta erakundeei eutsi zieten.
Zer ondorio izan zuen Granadako konkistak?
1492an Boabdil erregea errenditu egin zen eta horrekin Errekonkista amaitu zen. Nasri Erresuma gerra zibilean zegoen, eta horrek konkista errazten lagundu zuen.
Zein erakunde sortu zituzten monarkia autoritarioan?
Kontseiluak, errege-idazkariak, Ermandade Santua (1476), ogasuneko errege-kontularitza, errege-auzitegia (Kantzelaritza), armada profesionala eta korrejidoreak sortu zituzten. Haien helburua beren autoritatea lurralde guztietan inposatzea zen.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.