Antzinako Erregimena: Ezaugarriak eta Aro Garaikidea

Historia2,31 KB

Antzinako Erregimena Frantziako Iraultza baino lehenago Europan zegoen erregimen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala adierazten du. Antzinako Erregimena Frantzian eta Europako herrialde gehienetan eman zen XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan.

Ezaugarri Nagusiak:

  • Nekazaritza jarduera nagusia zen:

    • Biztanleriaren %80a baino gehiago nekazaritzan aritzen zen.
    • Gehienbat zerealak lantzen zituzten.
    • Lugorria erabiltzen zen (landatu gabe uzten den lur saila, lur eremu horrek behar dituen ongarriak berreskuratzeko).
    • Produkzioa oso urria zen; horregatik, askotan, iraupen-krisiak egoten ziren (normalean, uzta txarrak egoten ziren urteetan oinarrizko elikagaiak falta izaten ziren, eta horrek espekulazioa, gaixotasunak eta hilkortasun handiagoa ekartzen zituen. Egoera hori gosete-krisiekin lotzen da).
    • Lur gehienak handikienak izaten ziren, eta nekazariek zerga ugari ordaindu behar izaten zituzten, handiki horien lurrak lantzearen truke.
  • Estamentuzko gizartea indarrean jarraitu zuen:

    Estamentutan banatutako gizartea da, eta jatorria Erdi Aroan du. Hiru estamentu ziren: noblezia, kleroa eta hirugarren estatua.

    Gizarte sistemaren oinarria desoreka juridikoa zen. Estamentu bakoitzak berariazko lege batzuk zituen. Horren arabera, estamentuak pribilegiatuak ala ez-pribilegiatuak ziren.

    • Pribilegiatuak:

      Ez zituzten zergak ordaintzen, botere politikoa zuten eta lur gehienen jabe ziren.

    • Ez-pribilegiatuak:

      Zergak ordaintzen zituzten, estatua mantentzen zuten, eta ez zuten kargu politikorik hartzeko aukera handirik.

  • Erregimen politiko nagusia Monarkia Absolutua zen:

    Erregeak botere osoa duen sistema da.

  • Elizaren eta erlijioaren eragin handia zegoen gizarte-maila guztietan.

  • Artisautza gremioek kontrolatzen zuten:

    (Def.: lanbide bereko artisauek osatzen zuten taldea zen. Euren interes profesionalak babesteko eta arautzeko sortu ziren.) Hirietan kokatzen ziren eta produkzioa kontrolatzen zuten.

Zer da Aro Garaikidea?

Aro Modernoaren ondorengo garai historikoa da, Antzinako Erregimenaren gainbeherarekin eta liberalismoaren garaipenarekin hasten da, eta gaur egun arte irauten du.

Deskargatu

PDF Word HTML