Geologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Geosfera: Konposizioa, Mineralak eta Kristal-Egitura

Geologia2,59 KB

Geosferaren Barnealdea

Geosferaren barnealdea aztertzeko metodoek, geruzak osatzen dituzten materialen izaerari, jatorriari eta pairatzen dituzten aldaketei buruzko informazioa ematen dute. Halaber, informazio hori funtsezkoa da Lurraren barnealdearen portaera dinamikoa ondorioztatzeko.

Zerez Dago Egina Geosfera?

Nukleoa metalez egina dago. Geosferaren gainerako geruzak, hala nola, lurrazala eta mantua, konposizio eta egoera desberdinetako harriez osatuta daude, eremu bakoitzeko baldintzen arabera. Harriak, % 98 taula periodikoko zortzi elementuz osatuta daude, hauei elementu geoikimiko esaten zaie, eta hauek dira: oxigenoa (% 46), silizioa (% 27), aluminioa (% 8), burdina (% 5), kaltzioa (% 3), sodioa (% 2) eta bestelakoak. Elementu hauek lotura...

Jarraitu irakurtzen "Geosfera: Konposizioa, Mineralak eta Kristal-Egitura" »

Lurraren barne egitura: metodo geotermikoak eta sismikoak

Geologia2,25 KB

Izan ere, harri oso trinkoek, ur asko duten harri purutzek baino, eroankortasun elektriko txikiagoa dute.

Metodo geotermikoa

Lurra eratze prozesuan sortutako beroaren zati bat gordetzen du barnean, eta askoz bero gehiago sortzen du barruan dituen elementu erradioaktiboen desintegrazioaren bitartez. Beroa fluxu geotermikoaren bitartez ateratzen da.

Fluxu geotermikoa

Fluxu handiagoa duten eremuetan lurrazala meheagoa da eta mantu sakoneko harri oso beroak daude.

Fluxu txikiagoa duten eremuetan, lurrazala oso lodia da.

Meteoritoen azterketa

Lurraren barnealdea ikertzeko metodo gisa, meteoritoak aztertzeko ideia hipotesi honetan oinarritzen da: geruzetan antolatutako Lurraren antzeko protoplaneta bat omen zegoen, eta talka handi baten ondorioz zatikatu...

Jarraitu irakurtzen "Lurraren barne egitura: metodo geotermikoak eta sismikoak" »

El Niño, La Niña eta NAO: Atmosfera Oszilazio Nagusiak

Geologia2,97 KB

El Niño eta La Niña: Atmosfera Oszilazioak

Epe laburrera (hilabeteak, urteak) aldaketa klimatikoek eragiten dituzten atmosfera-oszilazioak gertatzen dira, eta horien ondorioz sortzen dira El Niño eta La Niña fenomenoak. Fenomeno horiek Ozeano Bareko hego-ekialdearen eta hego-mendebaldearen arteko presio atmosferikoaren oszilazio erratikoak dira (ez dira aldizkakoak).

Egoera Neutroa edo Normala

Egoera neutroan, alisioek mendebalderantz eramaten dute azaleko ur beroa, ondorioz:

  • Itsas-maila mendebaldean altuagoa da ekialdean baino.
  • Ekuatore inguruan garapen bertikaleko hodeiak sortuko dira, prezipitazio ugari emanez.
  • Termoklinak gorantz egiten du ekialdean.
  • Ur hotzek gaineko airea hoztu eta horrekin batera presio altuak areagotu.
  • Ekialdean azaleratzen
...
Jarraitu irakurtzen "El Niño, La Niña eta NAO: Atmosfera Oszilazio Nagusiak" »

Harri motak Euskal Herrian: Ezaugarriak eta Erabilerak

Geologia3,27 KB

Harri Mota Nagusiak eta Haien Ezaugarriak

Harri Sedimentarioak

Konglomeratuak eta Bretxak

Konglomeratuak eta bretxak harri sedimentario detritikoak dira, harea baino tamaina handiagoko sedimentuz osatuak. Ez dira erraz higatzen eta, gehienetan, iragazgaitzak dira.

Hareharriak

Hareharriak harri sedimentario detritikoak dira, hareazko partikulez osatuak. Harri zurrunak dira eta ondo eusten diote higadurari. Harea-aleen artean poro asko dituzte, eta, horregatik, iragazkorrak dira. Arrakalek iragazkortasuna handitzen diete, eta errazago higatzen dira.

Lutitak

Lutitak harri sedimentario detritikoak dira (buztinez eta limoz osatuak), oso bigunak. Ur-korronteek erraz higatzen dituzte, eta iragazgaitzak dira.

Margak

Margak harri sedimentario mistoak dira (kaltzio...

Jarraitu irakurtzen "Harri motak Euskal Herrian: Ezaugarriak eta Erabilerak" »

Arroka Sedimentarioen Osagai Nagusiak

Geologia2,12 KB

Kareharria:

Arroka sedimentario karbonatoduna. Beraien osagai nagusia kaltzai karbonatoa (kaltzita) da. Harri trinkoak dira eta higadura fisikoaren aurrean nahiko gogorrak, baina karbonatazioz erraz higatzen ohi dira eta horrelakoetan iragazkorrak izan daitezke eta akuiferoak sortu.

Marga:

Arroka sedimentario mistoa, karbonatoduna eta detritikoa. Kaltzio karbonatoz eta buztin eta limoiz osaturik daude. Harri hauskorrak dira, ur korronteek erraz higatzen dituzte. Iragazgaitzak dira.

Lutita:

Arroka sedimentario detritikoak. Trinkotu eta zementatu diren buztin eta limo partikulez osaturik daude. Oso harri hauskorra eta biguna; urak erraz higatzen du. Iragazgaitzak.

Hareharria:

Arroka sedimentario detritikoak. Trinkotu eta zementatu diren area partikulaz...

Jarraitu irakurtzen "Arroka Sedimentarioen Osagai Nagusiak" »

Harri Sedimentarioak: Prozesuak eta Sailkapena

Geologia3,68 KB

Harri Sedimentarioak

Litifikazioa

Litifikazioa sedimentuak harri sedimentario bihurtzen dituzten prozesuen multzoa da. Prozesu horiek sedimentuei eragiten diete, horiek lurrazalean bertan edo lurrazalatik hurbil daudenean, eta, hortaz, presio eta tenperatura moderatuetan gertatzen dira. Sedimentuen gainean geruza berriak metatu ahala, aldatu egiten dira horiek jasaten dituzten baldintzak, eta aldaketa horren ondorioz gertatzen da litifikazioa.

Sedimentuek gainerako sedimentuen pisua jasaten dutenez, estu-estu elkartzeko joera dute, eta porositatea eta poro horiek betetzen zuten fluido (airea edo ura) kantitatea murriztu egiten da; presioa handitzean, sedimentuak trinkotu egiten dira. Sedimentuen artean dagoen urak hainbat gai ditu disolbatuta,...

Jarraitu irakurtzen "Harri Sedimentarioak: Prozesuak eta Sailkapena" »

Paisaiaren Modelatzea: Agenteak, Faktoreak eta Formak

Geologia3,97 KB

Paisaia agente geologikoen higaduraren ondorioz modelatzen da.

Paisaiaren Modelatuan Eragiten duten Faktore Nagusiak

Eremu bateko klimaren arabera, agente geologiko batzuk edo besteak izango dira nagusi.

Faktore klimatikoak

  • Eremu lehorretan ez dago glaziarrik, ezta ibairik ere.
  • Eremu epel eta euritsuetan, landaredi ugariak agenteen eragina murrizten du, lurra babesten baitu.
  • Poloetan eta goi-mendietan, ura izotz egoeran dago, eta agente geologiko nagusia glaziarra da.

Faktore tektonikoak eta egiturazkoak

Faktore tektonikoek eta egiturazkoek asko baldintzatzen dute agente geologikoen jarduna:

  • Normalean, ibaiak failetan zehar igarotzen dira.
  • Glaziar-mihiak haustura asko dauden lekuetan ahokatzen dira.

Lurra altxatzean, ibaiek energia potentziala berreskuratzen...

Jarraitu irakurtzen "Paisaiaren Modelatzea: Agenteak, Faktoreak eta Formak" »

HizAtmosfera eta Fenomeno Atmosferikoak

Geologia2,66 KB

HizAtmosfera: Lurra inguratzen duen gas geruza da.

Geruzak

Troposfera: Lurrazalarekin kontaktuan dagoen atmosfera-geruza da, fenomeno atmosferikoak bertan gertatzen direlarik.

Tropopausa: Troposferaren eta estratosferaren arteko muga da.

Estratosfera: Tropopausaren eta estratopausaren arteko atmosfera-eremua da eta Eguzkiak igorritako izpi ultramore kaltegarriak iragaztea du helburu.

Estratopausa: Estratosferaren eta mesosferaren arteko muga da.

Uraren Zikloa

Uraren zikloa: Beroa sakabanatu, erliebeak modelatu eta nutrienteak eta gai kutsatzaileak garraiatu egiten dituen sistema sofistikatua da.

Ur-biltegia: Lurran ura naturalki aurkitu daitekeen gunea da, adibidez ozeanoa.

Ziklo hidrologikoa: Ur-biltegi guztien multzoa da.

Zirkulazio Atmosferikoa

Zirkulazio

...
Jarraitu irakurtzen "HizAtmosfera eta Fenomeno Atmosferikoak" »

Kanpoko Prozesu Geologikoak eta Urak

Geologia4,89 KB

Kanpoko Prozesu Geologikoak

Prozesu Nagusiak

Lau prozesu geologiko nagusi daude:

  1. Meteorizazioa: Ingurumen-agenteen eraginez, harriak disgregatu egiten dira.
  2. Higadura: Agente geologikoek materialak desgasten dituzte.
  3. Garraioa: Agente geologikoek materialak eramaten dituzte.
  4. Sedimentazioa: Materialak metatu egiten dira. Arro sedimentario deritze eremu horiei.

Meteorizazioa

Harriak apurtu edo kimikoki aldatzen dituen prozesua da.

1. Meteorizazio Mekanikoa

Harriak fisikoki apurtzen dira, konposizioa aldatu gabe:

  • Gelifrakzioa: Harrien pitzaduren barruan ura izoztu eta bolumena handitzean gertatzen da.
  • Termoklastia: Intsolazio handia jasaten duten tokietan gertatzen da, tenperatura-aldaketa bortitzen ondorioz.
  • Deskarga-meteorizazioa: Sakonera handian osatu diren
...
Jarraitu irakurtzen "Kanpoko Prozesu Geologikoak eta Urak" »

Lehengaiak, Energia eta Industria: Oinarrizko Kontzeptuak

Geologia3,49 KB

Lehengaiak

Naturatik datozen baliabideak dira.

Mineral Jatorriko Lehengaiak

Meatzaritzako jardueren bidez lurpetik ateratzen diren lehengaiak dira. Hainbat mota daude:

  • Metalikoak: burdina (siderurgia edo altzairugintza), kromoa (barne-errekuntzako motorrak), kobaltoa (aeronautika).
  • Ez-metalikoak: fosfatoak eta nitratoak (ongarriak egiteko), potasak (industria kimikoa eta botikagintza), granitoa, arbela eta marmola (eraikuntzarako materialak).
  • Energetikoak: Garrantzitsuenak petrolioa, ikatza, uranioa eta gas naturala dira.

Energia-iturriak

Energia-iturriak ere baliabideak dira, horiei esker ekoitz baitaiteke industriak, garraioak, etxeek eta beste hainbat jarduera eta arlok behar duten energia.

Berriztaezinak

Energia-iturri tradizionalak dira; ez dira...

Jarraitu irakurtzen "Lehengaiak, Energia eta Industria: Oinarrizko Kontzeptuak" »