HizAtmosfera eta Fenomeno Atmosferikoak
HizAtmosfera: Lurra inguratzen duen gas geruza da.
Geruzak
Troposfera: Lurrazalarekin kontaktuan dagoen atmosfera-geruza da, fenomeno atmosferikoak bertan gertatzen direlarik.
Tropopausa: Troposferaren eta estratosferaren arteko muga da.
Estratosfera: Tropopausaren eta estratopausaren arteko atmosfera-eremua da eta Eguzkiak igorritako izpi ultramore kaltegarriak iragaztea du helburu.
Estratopausa: Estratosferaren eta mesosferaren arteko muga da.
Uraren Zikloa
Uraren zikloa: Beroa sakabanatu, erliebeak modelatu eta nutrienteak eta gai kutsatzaileak garraiatu egiten dituen sistema sofistikatua da.
Ur-biltegia: Lurran ura naturalki aurkitu daitekeen gunea da, adibidez ozeanoa.
Ziklo hidrologikoa: Ur-biltegi guztien multzoa da.
Zirkulazio Atmosferikoa
Zirkulazio atmosferikoa: Lurreko lurraldeen berotze-prozesu desberdinen ondorioz gertatzen den mugimendua da.
Antizikloia (A): Aire-presioa ingurukoa baino handiagoa, 1013mb-etatik gorakoa, duen atmosfera-egoera da.
Depresioa (B): Aire-presioa ingurukoa baino txikiagoa, 1013mb-etatik beherakoa, duen atmosfera-egoera da.
Coriolisen indarra: Ipar hemisferioa eskuinerantz okertzea eta Hego hemisferioa ezkerrerantz okertzea eragiten duen indarra da.
Konbekzio zelula: Tenperatura desberdintasunagatik sortutako masa jariakor baten antolakuntza dinamikoa da.
Isobara: Presio atmosferiko bereko lurrazaleko puntuak lotzen dituen isopleta da.
Berotegi Efektua eta Erradiazioa
Berotegi efektua: Berotegi-efektua klima berotzen duen prozesu natural bat da, Lurraren hartu-eman erradioaktiboan parte hartzen duena.
Izpi ultramoreak: Argi ikusgaiak baino uhin-luzera laburragoa eta X izpiek baino luzeagoa daukan erradiazio elektromagnetikoa, Lurrak Eguzkitik jasotzen duen erradiazioaren osagaia da.
Eguzki konstantea: Atmosferatik kanpo gertatzen den zuzeneko erradiazio normalari edo eguzki izpiekiko perpendikularrari deritzo.
Uhin-luzera: Uhin batean bibrazio-egoera berean dauden ondoz ondoko bi punturen arteko distantzia minimoa da.
Eraso-angelua: Eraso-angeluaren sinuaren eta errefrakzio-angeluaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da.
Intsolazio: Energia kantitatea da, eguzki-argi forman agertzen dena, leku eta egun konkretu baten.