Geologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Eguraldia eta Klima

Geologia2,44 KB

EGURALDIA

Eguraldi atmosferikoa atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da. Oso aldakorra da, eta behaketa zuzenen bidez zehazten da. Meteorologia da eguraldia aztertzen duen zientzia.

KLIMA

Klima atmosferak leku jakin batean duen bataz besteko egoera da, beraz, eguraldiak baino ezaugarri egonkorragoak ditu, eta leku jakin batean urtearen joanean zer eguraldi egiten duen aztertuz eta batez besteko balioak estatistikoki kalkulatuz zehazten dira. Klima aztertzen duen zientziari klimatologia deritzo.

EGURALDI MOTA

Altuerako nahiz gainazaleko zirkulazio atmosferikoak egoera atmosferiko ugari eragiten ditu urtearen joanean, eta horrek eguraldi mota batekoa edo bestekoa izatea ekartzen du. Esaterako, Penintzulan eta Balear Uharteetan eguraldi...

Jarraitu irakurtzen "Eguraldia eta Klima" »

Klima eta Eguraldia: Klimatologiaren eta Meteorologiaren Oinarriak

Geologia2,55 KB

KLIMA

Atmosferak leku jakin batean duen bataz besteko egoera da. Beraz eguraldiak baino ezaugarri egonkorragoak ditu. Gutxienez hogeita hamar urte eman behar dira behaketak egiten. Klima aztertzen duen zientziari klimatologia deritzo.

EGURALDIA

Eguraldi atmosferikoa atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da, oso aldakorra da. Meteorologia da eguraldia aztertzen duen zientzia.

EL NIÑO

Fenomeno atmosferiko bat da. Ekuatore inguruko Ozeano Bareko itsasoa eta atmosferaren sistema globalean gertatzen den alterazioa da.

PREZIPITAZIO OROGRAFIKOAK

Euri orografikoa aire heze zutabe baten igoerak, oztopo orografiko batekin, mendiak kasu, topo egin ondoren eragiten duen euria da.

FOENH EFEKTUA

Mendi bat zeharkatu eta mendi-hegala jaistean berotu eta...

Jarraitu irakurtzen "Klima eta Eguraldia: Klimatologiaren eta Meteorologiaren Oinarriak" »

Espainiako goi-lautadaren erliebea

Geologia3,71 KB

Goi-lautada eta inguruko erliebea

Goi-lautada Espainiako penintsularen erdialdean dagoen eremu zabala da, erliebearen ezaugarri bereziak dituena. Honako hauek dira goi-lautadaren erliebearen elementu nagusiak:

1. Antzinako zokalo paleozoikoa

Penintsularen mendebaldean dago, eta penilautadak eta uharte-mendiak ditu ezaugarri.

2. Barruko mendilerroak

Aro tertziarioan sortu ziren, alpetar orogenesiaren ondorioz. Bi mendilerro nagusi daude:

  • Mendikate Zentrala: Garaiagoa.
  • Toledoko mendiak: Baxuagoak.

3. Barruko aro sedimentarioak

Aro tertziarioan sortu ziren aintziren sedimentazioaren ondorioz. Eremu hauek hiru azpi-eremutan banatzen dira:

  • Paramoak: Ibaien higadurak U itxurako haranak sortu ditu (Alcarria).
  • Landazabalak: Paramoak higatu diren lekuetan sortu
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako goi-lautadaren erliebea" »

Espainiako Kostak eta Uharteak: Erliebea

Geologia3,52 KB

Atlantikoko kostak

  1. Kantauri itsasoko kosta: Zuzen samarra. Lurmutur eta golko gutxi ditu eta itsasadarrak laburrak. Itsaslabarrak eta marearteko zabalguneak ugari.

  2. Galiziako kosta: Itsasadarrak asko sartzen dira eta lurmutur asko daude.

  3. Andaluziako kosta atlantikoak golko handiak eta lurmuturrak ditu. Padurak, geziak eta dunak sortzen dira.

Mediterraneoko kostak

  1. Kosta penibetikoa: Tarifako puntaren eta Gata lurmuturraren artean hedatzen da. Itsaslabarrezko zatiak ditu eta Mendikate Betikoak itsasertzarekiko paraleloak daude. Itsasertzeko lautada estu bat eratzen dute.

  2. Levanteko kosta: Gata lurmuturretik Ebro deltaraino doa. Ezaugarri nagusiak lurmuturrak, badiak eta golkoak dira. Hondartza handiak eta hareatsuak, albuferak, tonboloak eta delta txikiak

...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Kostak eta Uharteak: Erliebea" »

Unibertsoaren Sorrera eta Izarrak

Geologia977 bytes

Unibertosaren Sorrerea

Hainbat teoria daude unibertsoaren sorreraren zergatiaz, BIG BANG edo EZTANDA HANDIA DA. Unibetoko materia guztia gune bakar batean bilduta zegoen eta duela 15mila miloi urte inguru, heztanda egin zuen eta materia hori unibetsoan zehar zabaldu eta sakabanatu egin zen.

Izarrak

- Izarrak nebulosatik sortzen dira grabitatearen indarrak nebulosaren ahutsa bateratzea eragiten du, nebulosaren partikuleen artean sortzen diren talkek berotzen duten esfera izugarri bat osatuz.

- Izar gazteenak eta beroenak txuriak, urdina edo berdeak dira. Hidrogenoa galtzen hasten direnean, kolorez aldatu eta horia (gure eguzkia bezala) edo laranja bihurten da. Hidrogenoa bukatzen denean izarra kolapsatzen da eta erraldoi gorriak sortzen dira. Uste...

Jarraitu irakurtzen "Unibertsoaren Sorrera eta Izarrak" »

Ingurumen Arazoak: Aldaketa Klimatikoa eta Kutsadura

Geologia2,88 KB

Aldaketa Klimatikoa

Zer hiru fenomeno eragiten dute airearen kutsaduran? Urakanak eta tenperatura aldaketak eragiten dute airearen kutsaduran.

Zergatik gertatzen dira uholdeak? Beroaren ondorioz glaziarrak urtzen dira eta itsas maila igotzen da, eta horrek uholdeak eragiten ditu.

Zer ondorio gertatuko zaio Euskal Erkidegoko ekosistemari? Ekosistemak gutxitu egingo dira eta behe kostaldea urpean geldituko da.

Non dago kontaminazio gehien dagoen herrialdea? Txina.

Lurzoruaren Degradazio Fisikoa

Zer gertatzen zaio lurzoruari degradazio fisikoa dagoenean? Kutsatu egiten da eta kalitatea galtzen du.

Zer da joan-etorriko partikula prozesua? Prozesu naturala da, haizeak partikulak garraiatzen ditu.

Zer da degradazio fisikoa? Lurzoruaren kalitatea txarragoa...

Jarraitu irakurtzen "Ingurumen Arazoak: Aldaketa Klimatikoa eta Kutsadura" »

Haizea eta Ur Basak: Geologia Naturaren Prozesuak

Geologia2,61 KB

Haizea

Haizearen higadura-ahalmena txiki samarra da. Batez ere, materialik meheenak garraiatzeko ahalmen handia du haizeak. Izan ere, oso gora eraman ditzake partikula horiek, eta lurrera erori aurretik, mila kilometro egin ditzake.

  • Reg: Deflazioak material finik gabe uzten du lurzorua eta Reg izeneko harri eremuak sortzen ditu.
  • Haizeak herrestan daraman hareak lixaketa moduko prozesu bat egiten du: urradura eolikoa. Behealdetik egiten du higadurarik handiena forma bitxiak sortuz, perretxiko formako harriak.
  • Lurzorua asko berotzen denean, goranzko laster bortitzak sortzen dira, harea eta hautsa oso gora eramaten dituztenak. Higadura-prozesu hori deflazioa da.
  • Haizeak bere energia galtzen duenean, harea pilatzen da dunak sortuz. Hareazko basamortuei
...
Jarraitu irakurtzen "Haizea eta Ur Basak: Geologia Naturaren Prozesuak" »

Euskal Herriko Erliebea: Orogenezitik Paisaiara

Geologia2,15 KB

Euskal Herriko Erliebea

Euskal Herria ipar hemisferioko alde epelean dago. Honen erliebea gehienbat aro tertziarioko orogenesi alpetarrean eratu zen. Orogenesi alpetarrean plaka iberiarrek eta europarrek talka egin zuten plaka afrikarraren bultzadaz, eta honen ondorioz materialak altxatu eta tolestu egin ziren hainbat fasetan. Hau dela eta Pirinioak sortu ziren, eta hauekin euskal mendiak. Bertan itsas jatorriko material sekundarioak eta tertziarioak dira nagusi. Euskal Herriko erliebea hiru unitatek osatzen dute:

Pirinioak

Pirinioen ardatza Hego Euskal Herriaren hegoaldetik, Nafarroaren ipar-ekialdetik eta Gipuzkoaren ekialdetik hedatzen da, eta material zaharrek osatzen dute. Pirinioen ardatzaren iparraldean, mendiak daude eta gero eta altuera...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Erliebea: Orogenezitik Paisaiara" »

Euskal Herriko Lurraldearen Erliebearen Ezaugarriak

Geologia2,8 KB

Euskal Herriaren Lurraldea

Euskal Herria Pirinioen mendebaldeko muturrean kokatzen da, Bizkaiko golkoaren inguruan. 20.587 km²-ko azalera du, zazpi lurraldetan banatuta: lau Hegoaldean eta hiru Iparraldean.

Euskal Herriko Erliebearen Unitateak

Euskal Herriko erliebea hiru unitate nagusik osatzen dute:

  • Pirinioak
  • Euskal Mendiak
  • Ebroren Sakonunea

Pirinioak

Pirinioen ardatza Hego Euskal Herriaren hegoaldetik, Nafarroaren ipar-ekialdetik eta Gipuzkoaren ekialdetik hedatzen da. Material paleozoikoek osatzen dute.

Pirinioen ardatzaren iparraldean, Ipar Euskal Herrian, kareharrizko ardatzari lotuta daude, eta altuera txikiagoa dute.

Pirinioen ardatzaren hegoaldean, bi lerrokaduratan antolatuta daude, sakonune baten bidez bereizita:

  1. Pirinioen aurrean dauden barruko
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Lurraldearen Erliebearen Ezaugarriak" »

Glosario Klimatiko eta Geografikoa

Geologia2,62 KB

Klima

Atmosferak leku jakin batean duen batez besteko egoera da. Ezaugarri egonkorrak ditu. Klima aztertzen duen zientziari klimatologia deritzo.

Eguraldia

Atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da. Oso aldakorra da.

Eguraldi-mota

Altuerako nahiz gainazaleko zirkulazio atmosferikoak egoera atmosferiko ugari eragiten ditu urtearen joanean, eta horrek eguraldia mota batekoa edo bestekoa izatea ekartzen du. Espainian, honako hauek dira eguraldi-mota ohikoenak:

  • Negua
  • Uda
  • Udazkena eta udaberria

Kanarietan, eguraldia egonkorra izaten da.

Ekintza-zentroak

Goi eta behe presioko eremuak dira. Presio atmosferikoa aireak gainazal-unitate baten gainean eragiten duen indarra da. Bi ekintza-zentro mota daude:

  • Antizikloia: Goi presioko eremuak dira. Eguraldia
...
Jarraitu irakurtzen "Glosario Klimatiko eta Geografikoa" »