Ingurumen Hiztegia: Kontzeptu Gakoak A-tik Z-ra

Geologia6,56 KB

Ingurumen Hiztegia

A

Jaiotza-tasa:

Jaiotzen den ume kopurua populazioarekin erlazionatuta.

Jasate-ahalmena:

Lurralde batek jasan dezakeen gehiegizko erabilera.

Kanpoko prozesu geologikoak:

Eguzki-energiaren eta grabitatearen eraginez, kanpoko eragile geologikoek erliebea aldatzen edo modelatzen duten ekintzak. Kanpo eragile geologikoek (ura, airea) erliebea modelatzeko eragiten duten prozesuak dira.

Kiotoko protokoloa:

Nazioarteko ingurumen ituna, non CO2-ren isurpena gutxitzeko egin zen akordioa. Aldaketa klimatikoen inguruan berotegi-efektua murrizteko akordioa.

Komentsalismoa:

Harreman interespezifiko mota, non komentsalak onura ateratzen duen beste espezieari kalterik egin gabe.

Konpostajea:

Materia organikoa lur organiko bihurtzeko prozesua azkartzea.

Kontrol ekologikoa:

Izurrien kontrako prozesu bat da, zeinaren helburua, pestiziden erabilera baztertzea da eta era horretara ingurumen inpaktua gutxitzea. Hainbat metodo erabiltzen dira: mekanikoak, biologikoak, kimikoak…

Kontsumitzailea:

Behar duten materia organikoa beste bizidun batzuk janez lortzen duten izaki heterotrofoak dira.

Kutsadura-karga:

Toki jakin batean sustantzia kutsatzaile baten kantitatea.

Kutsatzaile baten egote-denbora:

Atmosferako gasen ezabaketa-mekanismoen eraginkortasuna kuantifikatzeko erabiltzen da (batez besteko bizitza). Sustantzia toxiko batek ingurumenean zabaltzeko behar duen denbora.

Kutsatzailea:

Ingurune, organismo edo gai batean natura-orekari dagokion baino kontzentrazio handiagoan dagoen substantzia edo kantitate handiagoan dagoen energia mota, horren ondorioz sistema aldaketa eragiten duena.

Laino edo smoga fotokimikoa:

Atmosferako gas batzuk eguzki izpien eraginez sortzen duten laino kutsatzailea.

Lurzoruen degradazioa:

Lurzorua aldatzea arrazoi desberdinengatik.

Lurzoru-horizontea:

Lurzoruaren geruza bakoitza.

Maila trofikoa:

Elika-sarean organismoek janaria lortzeko duten moduaren arabera bereiz daitezkeen mailetako bakoitza. Ekosistema baten, ekoizleak, kontsumitzaileak, etab. betetzen dituzten mailei esaten zaie.

Marea beltza:

Petroliontzietatik edo petrolioa erauzteko instalazioetatik istripuz isuritako petrolioa itsasoan zabaltzen denean sortzen den kutsadurari esaten zaio.

Marea-energia:

Itsasoko uraren higiduraz baliatuta lortzen den energia.

Materia-balantzea:

Irentsitako materiari berenganatu gabekoa eta arnasketa kenduz gero sortzen den materia kantitatea.

Meteorizazio kimikoa:

Arrokak agente kimikoen eraginez izaten duten aldaketa-multzoa.

M

Meteorizazioa:

Harriaren eraldaketa fisiko, kimiko edo biologikoa.

Negutegi efektua:

Atmosferako gasek, batez ere ur-lurruna eta karbono dioxidoa, Lurrak igortzen duen erradiazio infragorriaren parte bat xurgatzea eta horren ondorioz berotzea.

Nekazaritza biologikoa:

Laboreen aniztasuna ezaugarri duen eta izurrite eta gaixotasunen arrisku ez gain ongarrien premia murrizten duen nekazaritza mota.

Nekazaritza intentsiboa:

Elikagai-eskaria handitzeko, teknologia berriei esker (adibidez: ureztatze mekanizatua), elikagai ekoizpenak handitzea lortu zuen sistema mota.

Neurri zuzentzailea:

Giza aktibitateen ondorioz kaltetutako lurralde bat egoera hobean jartzeko neurriak.

Nitrifikazioa:

Zenbait bakterioren eraginez lurreko amonio ioia nitrito eta nitrato bihurtzen den prozesua.

O

Oklusioa:

Substantzia solido baten barruan beste substantzia baten partikulak poltsa modukoak osatuz geratzea.

Organismo edo izaki transgenikoa:

ADN birkonbinatuaren teknikak erabiliz, beste espezie baten edo gehiagoren ADN txertatu zaion landare edo animalia.

Ozonoa:

Oxidatzeko ahalmen handia duen gasa.

Paisaia karstikoa:

Kareharritan, igeltsutan eta bestelako arroka batzuetan disoluzioz eratutako paisaia, ezaugarri nabarmenenak ondoko hauek dituena: dolinak, leizeak eta galeriak.

Paisaia-baliabideak:

Inguru bateko baliabideak, balore estetikoengatik edo errentagarritasunagatik.

Parke naturala:

Parkearen balio naturalak edo interes zientifikoak direla eta, kontserbaziorako izendatu den lur-saila; baina parke nazionaletan ez bezala giza jarduera onartuta dago, beti ere kontrolatuta.

Plaken tektonika:

Lurrazala astenosferaren gainean mantuaren konbekzio-korronteen eraginez desplazatzen diren plaka arinez osatua dagoela dioen teoria.

Populazioa edo populazioa:

Une eta toki jakinetan espezie bereko izaki multzoa. Ekosistema bateko komunitatean aurkitzen diren espezie bereko izaki multzoa.

Populazio baten balantzea:

Denbora batean, espezie bereko indibiduo kopuruari gertatzen zaien aldaketak adierazten duen indizea.

Produktibitatea edo ekoizkortasuna:

Biomasa zenbateko abiaduran berriztatzen den adierazten duen indizea.

Produkzio garbia:

Maila bakoitzak asimilatu duen energiari (ekoizpen gordinari) bizi-funtzioak betetzeko behar den energia kenduz gero, biomasa eran pilatzen den energia.

S

Segida primarioa:

Izaki bizidunek, inoiz kolonizatu ez den biotopo batean kokatzen direnean, gertatzen den segida ekologikoa.

Segurtasun-biltegia:

Edukiontzi bereziak dira, non, hondakin toxikoei era askotako irtenbidea ematen zaie; eta horietako bat biltegi bereziak dira, non substantzia toxikoak ongi gordetzen dira, ibilgetu bihurtu arte.

Sistema irekia:

Beste sistema batzuekin materia eta energia trukatzen dituen sistema.

Sistema itxia:

Beste sistema batzuekin energia bakarrik trukatzen duen sistema.

Subdukzioa:

Bi plaka tektonikoek talka egitean, plaketako bat bestearen azpian sartzeko prozesua, mendilerroak sortzen dituena, sedimentuak pilatzen dituena eta sumendien sorrerarekin harremanetan dagoena. Bi plaka ozeanikoren edo bi plaka mistoren zati ozeanikoek talka egiten dutenean, bietako bat tolestu eta manturantz hondoratzea.

T

Troposfera:

Atmosferaren beheko geruza, non fenomeno atmosferikoak bertan gertatzen diren eta lurrazalarekin harremanetan dagoena.

U

Uren banalerroa:

Aro hidrografiko desberdinak banatzen dituen lerroa.

Z

Ziklo biogeokimikoa:

Organismo biologikoetan eta ingurumen geologikoan azaltzen diren elementu kimikoek zikloak osatzen dituzte, materiaren zikloarekin zerikusi zuzena duten zikloak.

Deskargatu

PDF Word HTML