Ingurumen Hiztegia
E
Ekoizpen Primario Garbia
Maila bakoitzak asimilatu duen energiari, bizi-funtzioak betetzeko behar den energia kenduz gero, biomasa eran pilatzen den energia.
Ekoizpen Primarioa
Ekosistema batean biomasa zenbat handitzen den denbora-unitateko, organismo autotrofoek materia organiko berria sintetizatzen dutenean.
Ekotasa
Kalte ekologikoak konpentsatzeko jartzen den zerga bat.
Elika-baliabidea
Gizakiak bere probetxurako erabiltzen dituen elikagaiak (adibidez, arrainak).
Energia Geotermikoa
Lur barneko tenperatura altuak eta ezarritako ur korronte bat erabiliz lortzen den energia elektrikoari deitzen zaio.
Energia Berriztaezinak
Ez berez, ez gizakiaren eraginez, berritzen ez diren energia motak dira.
Energia Eolikoa
Aerosorgailuen bitartez, haizearen indarretik lortzen den energia.
Eragile Kutsatzailea
Kutsadura eragiten duen edozein faktore, adibidez, merkurioa, beruna, giza jarduerak sortutakoak, etab.
Eragin Kritikoa
Lurreko edozein sistematan (geosfera, hidrosfera, atmosfera, biosfera) gizakiaren jarduerak sortutako edozein aldaketari esaten zaio.
Erliebe Tabularra
Taula formako erliebea da. Bertan, egitura antiklinala modelatzen da (muinoak, goi-lautadak...).
Erosioa
Uraren, haizearen edo izotzaren eraginez Lurraren gainazaleko materialak desegitea, garraiatzea eta ondoriozko erliebe-aldaketa eragiten duten kanpo-prozesuen multzoa.
Erradiazio Ultramorea
Eguzkitik iristen zaigun erradiazio mota bat, ozono geruzak xurgatzen duena neurri batean, oso arriskutsua dena.
Erreserba Naturala
Babestuta dagoen eremua da eta bertako ekologiari garrantzia ematen zaio. Gainera, giza erabilera tradizionalak ez dira debekatzen eta Autonomi Erkidego bakoitzari dagokio hauen kudeaketa.
Espezie Endemikoa
Leku jakin batean bizi den espeziea.
Espezie Kaltebera
Bizi den egoeraren eragileei aurre eginez ez bazaie, galzoriko espezie edo habitataren eraldaketaren mendeko espezie motakotzat joa izateko arriskua duen landare- edo animalia-espeziea.
Estratosfera
Troposferaren gainean dagoen atmosferako geruza.
Faktore Abiotikoa
Biotopoaren ezaugarri fisiko-kimikoak dira.
Fronte Beroa
Aire beroa hotzaren azpian sartzen denean eta ondorioz zirimiri eta euri leunak dakartzanean.