Batxilergoa mailako Geologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

El Niño, La Niña eta NAO: Atmosfera Oszilazio Nagusiak

Geologia2,97 KB

El Niño eta La Niña: Atmosfera Oszilazioak

Epe laburrera (hilabeteak, urteak) aldaketa klimatikoek eragiten dituzten atmosfera-oszilazioak gertatzen dira, eta horien ondorioz sortzen dira El Niño eta La Niña fenomenoak. Fenomeno horiek Ozeano Bareko hego-ekialdearen eta hego-mendebaldearen arteko presio atmosferikoaren oszilazio erratikoak dira (ez dira aldizkakoak).

Egoera Neutroa edo Normala

Egoera neutroan, alisioek mendebalderantz eramaten dute azaleko ur beroa, ondorioz:

  • Itsas-maila mendebaldean altuagoa da ekialdean baino.
  • Ekuatore inguruan garapen bertikaleko hodeiak sortuko dira, prezipitazio ugari emanez.
  • Termoklinak gorantz egiten du ekialdean.
  • Ur hotzek gaineko airea hoztu eta horrekin batera presio altuak areagotu.
  • Ekialdean azaleratzen
...
Jarraitu irakurtzen "El Niño, La Niña eta NAO: Atmosfera Oszilazio Nagusiak" »

Harri motak Euskal Herrian: Ezaugarriak eta Erabilerak

Geologia3,27 KB

Harri Mota Nagusiak eta Haien Ezaugarriak

Harri Sedimentarioak

Konglomeratuak eta Bretxak

Konglomeratuak eta bretxak harri sedimentario detritikoak dira, harea baino tamaina handiagoko sedimentuz osatuak. Ez dira erraz higatzen eta, gehienetan, iragazgaitzak dira.

Hareharriak

Hareharriak harri sedimentario detritikoak dira, hareazko partikulez osatuak. Harri zurrunak dira eta ondo eusten diote higadurari. Harea-aleen artean poro asko dituzte, eta, horregatik, iragazkorrak dira. Arrakalek iragazkortasuna handitzen diete, eta errazago higatzen dira.

Lutitak

Lutitak harri sedimentario detritikoak dira (buztinez eta limoz osatuak), oso bigunak. Ur-korronteek erraz higatzen dituzte, eta iragazgaitzak dira.

Margak

Margak harri sedimentario mistoak dira (kaltzio...

Jarraitu irakurtzen "Harri motak Euskal Herrian: Ezaugarriak eta Erabilerak" »

Arroka Sedimentarioen Osagai Nagusiak

Geologia2,12 KB

Kareharria:

Arroka sedimentario karbonatoduna. Beraien osagai nagusia kaltzai karbonatoa (kaltzita) da. Harri trinkoak dira eta higadura fisikoaren aurrean nahiko gogorrak, baina karbonatazioz erraz higatzen ohi dira eta horrelakoetan iragazkorrak izan daitezke eta akuiferoak sortu.

Marga:

Arroka sedimentario mistoa, karbonatoduna eta detritikoa. Kaltzio karbonatoz eta buztin eta limoiz osaturik daude. Harri hauskorrak dira, ur korronteek erraz higatzen dituzte. Iragazgaitzak dira.

Lutita:

Arroka sedimentario detritikoak. Trinkotu eta zementatu diren buztin eta limo partikulez osaturik daude. Oso harri hauskorra eta biguna; urak erraz higatzen du. Iragazgaitzak.

Hareharria:

Arroka sedimentario detritikoak. Trinkotu eta zementatu diren area partikulaz...

Jarraitu irakurtzen "Arroka Sedimentarioen Osagai Nagusiak" »

Lurraren Zientziak: Dinamika, Klima eta Metodo Zientifikoa

Geologia2,6 KB

Lurra, Planeta Dinamikoa

Lurreko partikula bat ere ez da inoiz gelditzen, ezta kontinenteetako harri solidoa ere. Kontinenteak beraien jitoan mugitzen baitira planetaren barrualdeko korronteek bultzatuta.

Atmosferaren Konposizioa eta Klima

Atmosfera aldatu egiten da: bere konposizioa asko aldatu eta aldatzen ari da, baina kantitate eskaseko zenbait gasek kontrolatzen dute klima, eta, hortaz, bizitza.

Berotegi-gasak: Ur lurruna, CO₂ eta CH₄ berotegi-gasak dira. Horrelakorik ez balego, atmosferaren batez besteko tenperatura -18 °C-koa izango zen, ez 15 °C-koa.

Planeta Ozeanikoa

Eguzki-sistemako satelite askotan ura ugari dago, hala ere, ozeanoen gainazala izoztuta dago. Lurraren gainazaleko ura likidoa izateko arrazoiak hauek dira:

  1. Eguzkitik hurbilago
...
Jarraitu irakurtzen "Lurraren Zientziak: Dinamika, Klima eta Metodo Zientifikoa" »

Euskal Herriko Erliebea

Geologia2,99 KB

Euskal Mendien Ezaugarriak

Pirinioen eta Kantauriar mendikatearen artean daude kokatuta, baina geomorfologiaren ikuspegitik Pirinioen jarraipena dira. Materialak, Aro Sekundarioan fosa pirenaikoaren luzapenean metatutako kareharrizkoak, hareharriak eta margak dira gehienbat. Alpetar Orogenesian, sedimentu horiek tolestu egin ziren Bizkaiko Golkoaren paraleloan. Beraz, ibaiek mendilerro horiek higatu dituzte, haran txiki eta estuak sortuz, baita itsasadarrak ere (Oria, Deba). Kostako erliebea harritsua da. Eremu horretako ekialdean, Pirinioetako ardatzarekin erlazionatzen den eremu silizeoa dugu: Aiako Harriak, granitoz osatutako eremua.

Itsasertzeko mendilerroa

Itsasertzeko mendilerroa Gipuzkoako kostaldetik hedatzen da, eta mendilerro horretan...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Erliebea" »

Penintsulako Erliebea: Ezaugarriak eta Unitate Morfoestrukturalak

Geologia3,54 KB

1. Penintsulako Erliebea

Erliebea: lurrazalak dituen formen multzoa da. Lurraren barruko indarrek sortutako egitura geologikoaren eta kanpoko eragileek (meteoro atmosferikoak, ura eta izaki bizidunak) eragindako modelaketaren emaitza dira.

Ezaugarriak:

  • a) Itxura trinkoa du, zabala da eta kostaldeak zuzenak ditu.
  • b) Bataz besteko altitudea nahiko handia da, 660 m.
  • c) Erliebe menditsua du periferian.

Unitate Morfoestrukturalen Motak:

  • a) Zokaloak: Paleozoikoan edo Aro Primarioan sortutako harri gogorreko (granitoa, arbela...) lautadak dira. Gogorrak direnez, lurraren orogenia-indarrek ez dituzte tolesten, apurtzen baizik.
  • b) Antzinako mendiguneak: Aro Tertziarioan sortutako mendiak dira. Zokalo bateko bloke bat altxatzean gertatzen dira; materialak Paleozoikokoak
...
Jarraitu irakurtzen "Penintsulako Erliebea: Ezaugarriak eta Unitate Morfoestrukturalak" »

Iberiar Penintsulako Erliebea: Mendikateak eta Sakonuneak

Geologia6,35 KB

Iberiar Penintsulako Mendikateak eta Sakonuneak

Goi-lautada Galiziako eta Leoneko mendigunea, Kantabriar mendikatea, Iberiar mendikatea eta Sierra Morena dira. Aro tertziarioan eratu ziren, Goi-lautadako blokeak altxatzean itsasoak jalkitako materialak tolestean.

Mendikateak

a) Galizia eta Leoneko mendigunea: Aro tertziarioan sortu zen, Goi-lautadaren zokaloko ipar-mendebaldeko angelua alpetar orogenesian altxatzean. Erliebe altuera txikia du eta faila ugarik mozten dituzte.

b) Kantabriar mendikatea: Bi sektore ditu, ondo bereizita:

  • Mendebaldeko sektorea, Asturiaseko mendigunea: Aro tertziarioan sortu zen, Goi-lautadako zokaloaren sektore hau alpetar orogenesian altxatu zelako. Bertako materialak paleozoikoak dira. Mendebaldeko muturrean, materialen
...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Erliebea: Mendikateak eta Sakonuneak" »

Espainiako Unitate Morfoestrukturalak: Goi-lautada, Mendilerroak eta Arroak

Geologia4,16 KB

Unitate Morfoestrukturalak: Goi-lautada, Mendilerroak eta Arroak

Goi-lautada (Meseta)

Antzinaroko Zokalo Paleozoikoa

  • Garaia: Aro Primarioa, Orogenia Hertziniarra
  • Materiala: Silizeo
  • Kokapena: Penintsularen mendebaldea
  • Eraketak: Zamora-Salamancako eta Extremadurako penilautadak

Barruko Mendilerroak

  • Garaia: Aro Tertziarioa, Orogenia Alpetarra
  • Kokapena: Iberiar Penintsularen erdialdea
  • Materiala: Granitoa
  • Eraketak: Mendikate Zentrala eta Toledoko Mendiak (domoa, berrocala, tora, kaosa)

Barruko Arro Sedimentarioak

  • Garaia: Aro Tertziarioa, Orogenia Alpetarra
  • Banaketa: Ipar eta Hego Goi-lautadak
  • Materiala: Buztina, kareharria
  • Formak: Badlandak, lubakiak, karkabak, ubalak, dolinak
  • Eraketak: Duero, Tajo eta Guadiana

Goi-lautadaren Inguruko Mendiak

  • Garaia: Aro Tertziarioa,
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Unitate Morfoestrukturalak: Goi-lautada, Mendilerroak eta Arroak" »

Ozeanoen Hedadura eta Plaken Tektonika: Geologiaren Gakoak

Geologia2,51 KB

Ozeanoen Hondoaren Hedadura

Hedaduraren Froga Zientifikoak

1960. urtearen inguruan, bazekiten ozeanoen hondoa basaltoz osatuta zegoela batez ere, bai eta dortsal ozeanikoa jardunean zeuden mendikate bolkaniko batzuez eratuta zegoela ere, eta mendikate horiek fluxu termiko eta sismikotasun handia zutela.

Harry Hessen Teoria: Azal Ozeaniko Berria

1962an, Harry Hess geofisikariak adierazi zuen azal ozeaniko berria sortzen zen eremua zela, berez, dortsala, eta material berriak alde batera eta bestera bultzatzen zituela azal ozeanikoa. Horrela, ozeanoa hedatzen ari omen zen.

Ozeano Atlantikoaren Irekiera eta Hedapena

Dena argitzen hasi zen. Ozeano Atlantikoa ireki egin zen Europa eta Afrika ekialderantz, eta Ipar Amerika eta Hego Amerika mendebalderantz...

Jarraitu irakurtzen "Ozeanoen Hedadura eta Plaken Tektonika: Geologiaren Gakoak" »

Atmosferako Fenomenoak eta Energia Mota Nagusiak

Geologia3,4 KB

Troposfera

Atmosferaren beheko geruza da, lurrazalarekin harremanetan dagoena. Troposferaren altuera aldatu egiten da urte sasoiaren arabera (udan altuagoa) eta latitudearen arabera (16 km ekuatorean, 9 km poloetan). Gasak konprimagarriak direnez, beheko partean metatzen dira gehienbat, eta geruza hori da atmosferaren aldetik dentsoena.

Ozono Geruza (Ozonosfera)

Lurraren atmosferako gas geruza da, ozono (O3) kontzentrazio handikoa. Geruza honek eguzkiaren frekuentzia handiko argi ultramorearen %97-99a xurgatzen du, beronek planetako bizitza kaltetu baitezake. Geruza hau estratosferan dago, 15 eta 35 km artean, planeta guztia inguratzen du.

Golkoko Korrontea

Mexikoko golkotik Ozeano Atlantikoaren iparraldera doan itsas laster beroa da. Karibeko beroa...

Jarraitu irakurtzen "Atmosferako Fenomenoak eta Energia Mota Nagusiak" »