Hondakinen Kudeaketa eta Lurzoruaren Oinarriak
Hondakinen Kudeaketa eta Tratamendua
Hondakin geldoak
Eraldaketa fisiko, kimiko edo biologiko nabarmenik jasaten ez duten eta arriskutsuak ez diren hondakinak dira. Hondakin mota hauek ez dira disolbagarriak, ezta erregaiak ere; ez dira biodegradagarriak eta ez diote kalterik eragiten ukitzen duten materiari.
Hondakin erradioaktiboak
Partikula edo erradiazio ionizatzaileak askatzen dituzten eta legez onartzen dena baino erradioaktibitate maila handiagoa duten hondakinak dira. Hondakin hauek, bereziki, zentral nuklearrek sortzen dituzte, baina beste arlo batzuetan ere sortzen dira.
Berrerabiltzea
Objektu bat konpondu edo garbitu ondoren, jatorrizko helburuarekin berriro erabiltzeko aukera ematen duen sistemari deritzo berrerabiltzea. Adibidez, honako hauek berrerabil daitezke:
- Liburuak
- Jostailuak
- Arropa
Birziklatzea
Prozesu honen helburua hondakinen osagaiak jatorrizko produktu bera edo bestelako produktuak lortzeko zuzenean nahiz zeharka berreskuratzea da. Esaterako, material hauek birzikla daitezke:
- Papera
- Kartoia
- Plastikoak
- Beira
Konposta
Konpostaje izeneko prozesuaren bidez, materia organikoa bere ziklora itzultzen da. Hondakinen materia organikoaren degradazio biokimikoa egiten da, materian bertan dauden mikroorganismoek konposta sortu arte.
Kontrolpeko zabortegiak
Gehien erabili den sistema da, oso merkea baita. Hala ere, arazo larriak sortzen ditu bai ingurumenean, bai gizakien osasunean, paisaia aldatuz edo ura nahiz lurzorua kutsatuz. Arazo horiek ekiditeko, lur egokietan kokaturiko kontrolpeko zabortegiak erabiltzen dira gaur egun.
Lurzoruaren Oinarrizko Kontzeptuak
Humusa
Lurzoruaren kanpoko geruza osatzen duen substantzia beltzaxka da. Izaki bizidunen hondakin organikoen deskonposizioaren eta aldaketa biologiko eta kimikoen ondoriozko gaietatik sortzen da.
Horizontea
Lurzorua banatzen duten geruza horizontalak dira. Lurzoru heldu batean A, B eta C horizonteak bereizten dira.
Lurzorua
Geosferaren, hidrosferaren eta atmosferaren arteko interfasea da, eta eratzeko biosferaren parte-hartzea behar du ezinbestean. Harriek estalitako geruza da, lodiera aldakorra duena eta gai inorganikoz, organikoz eta izaki bizidunez osatua dagoena.