Euskal Herriko eta Iberiar Penintsulako Geografia Fisikoa
Mendigune Zaharrak
Mendigune Zaharrak: Egitura zaharren gainean garatutako erliebea. Iparraldekoak Aro Tertziarioan sortutako mendiak dira, zokalo baten bloke bat berriz altxatzerakoan, Alpetar Orogenesiaren ondorioz. Material Paleozoikoek osatzen dituzte, eta higadura handiko inguruak direnez, itxura biribildua dute. Adibidez, Zentrala (Toledo) eta Kantauriar Mendebaldea.
Tolestura Mendikateak
Tolestura Mendikateak: Aro Tertziarioko Alpetar Orogenesian sortutako goraguneak. Itsasoak Sekundarioan jalkitako materialak (kareharria, adibidez) tolestean sortuak. Aldapa eta forma malkartsuak dituzte, gazteak direnez higadura gutxi jasan baitute. Adibidez, Iberiar Mendikatea, Kantauriar Ekialdea, Pirinioak eta Betiko Mendikateak.
Arro Sedimentarioak
Arro
...