Lehen hezkuntza mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Espainiako hirien hierarkia eta hiri sistema

Geografia-n eguneratua2,78 KB

Espainiako Hirien Hierarkia

Espainiako hirien hierarkia hiru zatitan banatzen da:

  1. Metropoliak: Hierarkiaren tontorrean dauden metropoliak dira; eginkizun dibertsifikatuenak dituzte eta eragin zabala dute.
    • Nazioko metropoliak: Madril eta Bartzelona inguruak. Eginkizun dibertsifikatuak eta eragin-esparru handia dute, nazioarteko beste metropoli batzuekin harreman estuak izanik.
    • Eskualde-metropoliak: Valentzia, Sevilla, Bilbo, Malaga eta Zaragoza inguruak. Metropoli ertainak dira, eginkizun dibertsifikatu eta espezializatuak dituzte, eskualdean eragina dute eta nazioko beste inguru batzuekin lotura estuak dituzte.
    • Bigarren mailako metropoliak: Valladolid, Iruña eta Palma. Eginkizun dibertsifikatu eta espezializatuak dituzte.
  2. Hiri ertainak: Probintzietako
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako hirien hierarkia eta hiri sistema" »

Espainiako klima: klima ozeanikoa eta mediterraneoa

Geografia-n eguneratua1,87 KB

Klima Ozeanikoa

Iberiar penintsularen iparraldean kokatzen da.

  • Prezipitazioak: Ugariak, erregularrak eta leunak dira (urtean 800 mm inguru). Fronte polarreko borraskek etengabe jarduten dute, batez ere neguan. Gehienez bi hilabete lehor izaten dira.
  • Tenperaturak: Bitarte termiko txikia dute kostaldean, itsasoaren eraginari esker (uda freskoak eta negu moderatuak). Barrualdean, aldiz, bitarte termikoa moderatua da, negu hotzekin.

Landaredia

  • Baso hostoerorkorra: Haritza eta pagoa dira nagusi. Pagoak hotza eta hezetasuna ondo jasaten ditu; haritzak, berriz, altzariak egiteko erabiltzen dira. Gaztainondoa, pinua eta eukaliptoa ere landatu dira.
  • Zakarra eta belardia: Sastraka trinkoak dira (txilarra, otea eta otabera). Belardiak lur-hedadura handia hartzen
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako klima: klima ozeanikoa eta mediterraneoa" »

Euskal Herriko hiri sistemaren egitura, bilakaera eta ezaugarriak

Geografia-n eguneratua2,92 KB

Euskal Herriko Hiri Sistema: Egitura, Bilakaera eta Ezaugarriak

Euskal Herriko hiri sistemaren egitura ulertzeko, beharrezkoa da faktore anitz kontuan hartzea, hala nola, klima, topografia eta landaredia. Horien arabera, hiru eremu nagusi bereiz daitezke:

  • Kostaldeko sektore ozeanikoa
  • Barrualdeko sektorea
  • Bien arteko trantsizio-eremua

XIX. mendeko Hiri Sarearen Garapena

Desberdintasun hauek gertaera historikoen ondorio dira. XIX. mendean, jada bazegoen hiri sare bat eratua, biztanleriaren kontzentrazio handikoa eta produkzio betekizun garrantzitsuekin. Garai hartan, hirigune txikiek hirigintza prozesu bizia bizi zuten. Ipar-hego bikoiztasuna areagotuz zihoan:

  • Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi garatzen hasi ziren ekonomia eta hirien aldetik.
  • Araba, Nafarroa
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko hiri sistemaren egitura, bilakaera eta ezaugarriak" »

Euskal Herriko klima transiziozkoa eta mediterraneoa: ezaugarriak eta landaredia

Geografia-n eguneratua2,66 KB

Klima Transiziozkoa

Non: Uren banalerroaren hegoaldean, Araba ia osoa eta Nafarroako erdialdea hartzen ditu barne. Klima ozeanikoaren antzeko ezaugarriak ditu, baina prezipitazio gutxiagorekin. Bi azpi-eremu bereizten dira horren barruan:

A. Azpi-Ozeanikoa

  • Non: Arabako lautadan eta Nafarroako erdiko sakonuneetan.
  • Prezipitazioak: Normalean 700 mm baino gehiago jasotzen dira, urteko maximoak udazkenean eta neguan izanik.
  • Tenperaturak: Urteko batez bestekoa 10 °C eta 12,5 °C bitartean dago. Neguak hotzak izaten dira, 6 hilabete 10 °C azpitik daudela eta urtarrilean 5 °C azpitik. Udak freskoak izaten dira.

B. Azpi-Mediterraneoa

  • Non: Trebiñuko arroa, Irunberriko arroa eta Lizarraldea.
  • Prezipitazioak: Normalean, 450 mm baino gehiago jasotzen dira; neguak
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko klima transiziozkoa eta mediterraneoa: ezaugarriak eta landaredia" »

Bilboko hiri planoaren iruzkina: Alde Zaharra eta Zabalgunea

Geografia-n eguneratua2,62 KB

Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoko Bizkaiko lurralde historikoaren hiriburua da. Hiria haran estu baten eta erliebe altu baten artean kokatzen da, itsasotik 13 km-ra.

1. Alde Zaharra: Hasierako Nukleoa

Bilboko hasierako nukleoa Nerbioi ibaiaren ezkerreko ibaiertzean zegoen, Bilbao La Vieja izeneko gunean. Diego Lopez de Harok hiri bezala sortu zuen 1300. urtean.

XIV. eta XV. mendeak: Hazkundea eta Harresia

  • XIV. mendea: Bilboren lurzatiketa uniformea zen. San Antoneko zubiak hegoaldean Bilbao La Viejarekin komunikatzen zuen. Gaur egungo Erriberako plaza kai-gunea zen eta espazio zabal bakarra. Iparraldean, Santiagoko katedrala eta harresitik kanpo San Nikolas eliza zeuden. Ibaiak Bilbo ia guztiz inguratzen zuen.
  • XV. mendea: Harresidun zonaldean, kale
...
Jarraitu irakurtzen "Bilboko hiri planoaren iruzkina: Alde Zaharra eta Zabalgunea" »

Nekazaritza eta abeltzaintza motak, NPB eta industria kontzeptuak

Geografia-n eguneratua2,91 KB

Ekonomia Sektoreetako Oinarrizko Definizioak

Nekazaritza Intentsiboa

Landatutako azalera unitateko ahalik eta produktu gehien lortu nahi dituen nekazaritza mota da. Horretarako, ongarri eta ureztaketa prozesu jakin bat jarraitzen dute. Modu honetan lan egiten dutenek urtean bi uzta eta gehiago lortuko dituzte. Soberakinak merkatura bideratuta daude.

Nekazaritza Estentsiboa

Lur eremu handietan egiten den nekazaritza mota da; produkzio txikia izaten du, naturari bere zikloa jarraitzen uzten diolako. Orokorrean, teknologia atzeratua eta lan-esku eta kapital gutxi erabilita egiten da. Ez du lurra inola bortxatzen gehiago ekoiztu dezan.

Abeltzaintza Intentsiboa

Ganadua ukuiluratua eta erabat edo zati handi batean pentsuekin elikatzen den, eta beraz inguru

...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza eta abeltzaintza motak, NPB eta industria kontzeptuak" »

Espainiako Nekazaritza-Paisaia: bilakaera eta erronkak

Geografia3,73 KB

1. Landa-espazioaren jarduerak

a) Nekazaritza

Lehorreko laborantzak Guadalquivir haraneko landazabaletan, kosta-aurreko inguru menditsu edo gorabeheratsuetan, eta Mallorcaren barrualdean daude. Lur horietan zerealak, mahatsondoa, olibondoa eta arbendo-londoak lantzen dira.

Laborantza ureztatuei tenperatura leunek, intsolazio handiak, erliebearen babesak, lur egokiek eta nazioarteko eskaera handiak mesede egiten diete. Kostalde mediterraneoan ureztatze intentsiboa da nagusi, aire zabalean edo berotegietan burutua eta urtean zenbait uzta lortzen da. Baratzezaintza goiztiarra egiten da aire zabalean, baratzezaintza goiztiarra plastikoaren azpian, frutikultura mediterraneoa (zitrikoak, hezurdun eta pepitadun fruta-arbolak) eta fruitu tropikalak (txirimoia,...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Nekazaritza-Paisaia: bilakaera eta erronkak" »

Espainiako Industria Eremuen Mapa eta Banaketa

Geografia2,8 KB

Mapa Ekonomikoaren Deskribapena

Mapa ekonomikoa da eta bigarren sektoreari dagokio, industriari hain zuzen ere. Lau kolore desberdinen bidez, Espainiako industria eremuak bereizita datoz. Baita tamaina eta kolore ezberdineko zirkuluen bidez ere langile kopurua (milaka) adierazten da. Honez gain, autonomia erkidegoak bereizita datoz, eta hiri garrantzitsu batzuk agertzen dira.

Gainera, Portugal, Frantzia hegoaldea, Andorra eta Afrika iparraldea zuriz datoz, eta Kanariak eta Balearrak ageri dira, baina Ceuta eta Melilla ez. Iturria eta urtea ageri dira, baina eskala ez.

Industria Banaketa eta Joera Nagusiak

Alde handiak daude banaketari dagokionez. Periferian eta Madrilen kokatzen dira batez ere gune nagusiak. Horrek biztanlerian, azpiegituretan...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria Eremuen Mapa eta Banaketa" »

Hiriaren egitura: alde zaharra, zabalgunea eta kanpoaldea

Geografia2,93 KB

Hiriaren egitura

Alde Zaharra, Zabalgunea, Periferia-Kanpoaldea

Urte luzeetako urbanizazio prozesoek morfologia eta funtzio egitura ezberdinak sortu dituzte hirietan. Hazkunde biziek aglomerazio konplexuagoak sortu badituzte ere, hiru zonalde nagusi bereizten dira:

A) Alde Zaharra

Sorreratik industrializazio garairaino eraikitakoa da. Edifizio historikoak edo bestelako aztarnak geratzen dira, batzuk egoera onean, beste batzuk hondatuta. Horren arabera, funtzioa ere aldatu egiten da: alde batetik, turistikoa, kulturala eta merkataritza txikia; bestetik, negozio-barrutiaren parte. Kale estuak, harresiak eta oinplano irregularra ziren ezaugarri ohikoenak, baina bazeuden erradialak, almendra formakoak, lineal edo ortogonalak ere, jatorrizko zibilizazioaren,...

Jarraitu irakurtzen "Hiriaren egitura: alde zaharra, zabalgunea eta kanpoaldea" »

Errepideko garraio-sarea: Ezaugarriak eta antolaketa

Geografia2,51 KB

Errepideko garraio-sistemaren ezaugarri nagusiak

Errepideek biztanleria-nukleoak lotzen dituzte. Honakoak dira sistemaren ezaugarri nagusiak:

A) Eskumenen banaketa eta sare motak

Sarearen gaineko eskumenak Estatuaren, autonomia-erkidegoen eta diputazio nahiz kabildoen artean banatzen dira. Estatuko sareak herrialdeko biztanleria-nukleo nagusiak lotzen ditu eta nazioarteko sarearekin komunikatuta dago. Sare autonomikoak, berriz, eskualdeen barruko mugikortasunari erantzuten dio eta estatuko sareekin lotuta dago.

B) Diseinu erradiala

Iberiar penintsulako errepide-sareak diseinu erradiala du. Erdigunea Madrilen dago, eta ardatzak ditu periferiako portu eta hiri nagusietarantz, bertan biztanleria eta jarduera ekonomikoa biltzen baitira. Eredu hori Estatuaren...

Jarraitu irakurtzen "Errepideko garraio-sarea: Ezaugarriak eta antolaketa" »