Lehen hezkuntza mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Donostiaren Hiri Garapena: Historia, Morfologia eta Ondorioak

Geografia2,96 KB

  1. ERAIKUNTZA Gunea ETA KOKAPENA

Antigua auzoa egon zen, baina hiriaren lehenengo eraikuntza gunea Urgull izan zen, beranduago inguruko hedatuko zen. Kostaldean eta Urumea ibaiaren bokalean dago, hiru hondartza ditu eta mendiz inguratuta dago.

BILAKAERA HISTORIKOA

XII. mendearen bukaeran Urgulleko gazteluaren inguruan pilatu ziren etxeak eta eraikuntza zibilak. Harresiak toki estrategikoa zela 1813ko sutearen ondoren gero berreraiki zen Trinidad kalea baino ez zen gelditu. 1863an harresiak eraitsi zituzten. 1960tik aurrera hazkunde handia izan zuen hiriak eta inguruko auzoek. Hazkunde horren ondorioz inguruko herriekin egin du topo eta Donostialdea aglomerazioa sortu da.

MORFOLOGIA

* ALDE ZAHARRA

Gune historikoa da. Sutearen ondoren berreraiki eta plano...

Jarraitu irakurtzen "Donostiaren Hiri Garapena: Historia, Morfologia eta Ondorioak" »

Kanpoko Migrazioaren Ondorioak Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan

Geografia2,56 KB

Kanpoko Migrazioaren Ondorioak Espainian

A) Ondorio Demografikoak

Espainiako biztanleria gutxitu zen, eta biztanleriaren banaketan desorekak sortu ziren. Gaur egun ere, desoreka horiek nabarmenak dira.

B) Ondorio Ekonomikoak

Ondorio positiboak:

  • Berezkuntza demografiko indartsua bultzatu zen.
  • Langabezia leundu zen.
  • Emigranteek bidalitako dibisen bidez, Espainiako garapen ekonomikoa finantzatu eta merkataritza-defizita murriztu zen.

Ondorio negatiboak:

  • Aurrezkiak ez zien beti mesede egin emigranteen sorlekuei; izan ere, bankuek inguru garatuenetan inbertitu zituzten.

C) Gizarte Ondorioak

  • Deserrotzea, gizarte, hizkuntza eta ohitura ezezagunak zirelako.
  • Bizi-baldintza makurrak: familiatik urrun, kalitate txarreko etxebizitzetan, eta, gehienetan, bertako langileek
...
Jarraitu irakurtzen "Kanpoko Migrazioaren Ondorioak Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan" »

Migrazioak: Barne eta Kanpo Mugimenduen Azterketa

Geografia2,62 KB

Barne Migrazioen Ondorioak

Barne migrazioek hainbat ondorio dituzte gizartean eta ekonomian:

  • Laneko Migrazioen Eraginak

    Laneko migrazioen eraginez, eskualdeen arteko eta autonomia erkidegoen eta probintzien barruko desoreka demografiko eta ekonomikoak areagotzen dira.

  • Hiri Barruko Egoitza Migrazioak

    Hiri barruko egoitza migrazioen eraginez, hirigune igorleak gehiegi zahartzen dira, eta periferia hartzaileetako biztanleria handiagotzen da; horren ondorioz, ekipamendu eta zerbitzu gehiago behar dira. Udalerri txikietara edo landa-ingurukoetara egiten diren egoitza migrazioek aldaketak eragiten dituzte bertako gizarte-osaeran eta bizimoduetan.

  • Itzulerako Migrazioen Eraginak

    Itzulerako migrazioek gehiegizko zahartzea eragiten dute erretirodunak jasotzen

...
Jarraitu irakurtzen "Migrazioak: Barne eta Kanpo Mugimenduen Azterketa" »

Kanpoko Migrazioak: Historia, Kausak eta Bilakaera

Geografia2,4 KB

Kanpoko migrazioak, batez ere ozeanoz edo itsasoz bestaldeko emigrazioa, Espainiatik eta Euskal Herritik munduko hainbat lekutara bideratu zen. Migrazio mota honek ezaugarri bereziak izan zituen:

  • Gehienbat Latinoamerikara, Estatu Batuetara, Kanadara eta Australiara bideratu zen.
  • Emigrazio iraunkor eta lagundua izan zen.
  • Azpiegitura handiak eraikitzeko lan egiteko helburua zuen.
  • Aldi baterako irteerak ere izan ziren, nekazaritza-eginkizunak betetzeko.

Etapa Nagusiak

Loraldiaren Lehen Etapa (XIX. mendea - 1914)

Kausak:

  • Latinoamerikako herrialdeek immigranteak behar zituzten populatzeko, baliabide ekonomikoak ustiatzeko eta azpiegitura handiak eraikitzeko. Horretarako, Espainian emigranteak erreklutatzeko agenteak ezarri zituzten.
  • Espainiak emigrazioari
...
Jarraitu irakurtzen "Kanpoko Migrazioak: Historia, Kausak eta Bilakaera" »

6. Gaia: Migrazio Mugimendua Espainian

Geografia6,76 KB

Barne-migrazio mugimenduak lurraldearen barruan gertatzen diren mugimenduak dira. XIX. mendeko azken hamarkadan hasi ziren Espainian, eta jendea hontara bultzatu zuena lana beharra izan zen. Espainiaren kasuan, norabide bakarreko fluxuak izan ziren, baserritik hirira egindakoak, eta gehienbat kualifikazio baxuko gazteak izaten ziren bidaiatzen zutenak. Lehen barne migrazioak urtaroko eta aldi bateko migrazioak izaten ziren. Hauek oso garrantzitsuak izan ziren XIX. mendearen amaieran eta 1960ko hamarkadan, eta beti itzultzeko asmoarekin joaten ziren, normalean, beste nekazari gune batzuetara edo hirira. Herrietako nekazari exodoa irirantz 1900-1975 urteen bitartean eman zen batez ere, eta hauek, esan bezala, lanpostu duin eta hobeto ordaindutako...

Jarraitu irakurtzen "6. Gaia: Migrazio Mugimendua Espainian" »

Mediterraneo eta Mendikoa: Nekazaritza eta Abeltzaintza

Geografia2,21 KB

MEDITERRANEO

Kokap.Medit.kosta+kostaldeaurre,guadalq haran+balearrak. Erliebe gorabehetsua kostan, laua kostatil hurbil, pixkat menditsu kostaurrean, landazabal leuna guadalqu. Itsas eragineko klima med. Udan prez gutxi.

Nekazaritza egiturak:

Biz ugaria lehen baina gaur exodoak murriztu. Popul sakabanatuak pilatzeko joera kostan ezik. Ustiateg. Inguru ureztatu, minifundioa. Lehorreko lur, txiki+ertain. Kat ert handi extrem

Erabilera

Nekazaritza: Lehorrean:Guadalq+kostaurre+mallorkaren barnean zerehalak, mahats, oliboak.Ureztatuak: Tenp leun+ intsolazio+ erliebearen babesa+lur egokiak+eskaera mesedegarria. Baratzezaintza goiztiarra egin aire zabalean. Fruitukultura med+fruta tropik malaga+granada.

Abeltzaintza Kat. Ardiena lehorreko lurretan abelburu...

Jarraitu irakurtzen "Mediterraneo eta Mendikoa: Nekazaritza eta Abeltzaintza" »

Donostia: Hiriaren Egitura, Geografia eta Auzoen Garapena

Geografia3,23 KB

Donostiako Mugak eta Geografia

Urumeak zeharkatzen du hiria. Mugak hauek dira:

  • Ekialdea: Errenteria, Pasaia.
  • Hegoaldea: Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria.
  • Mendebaldea: Usurbil, Orio.
  • Iparraldea: Kantauri itsasoa.

Bi eremu topografiko ditu: eremu lauak eta aldapa leuneko muinoak. Bere inguru fisikora oso ondo moldatutako hiria da. Tertziarioko mendikateez osatua: Igeldokoa, Urgull eta Ulia.

Plano Konplexua: Hirigune Historikoa

Alde Zaharra

Jatorrizko nukleoa Urumea ibaiaren eta Urgull mendiaren magalean kokaturik dago. Antso VI.ak eman zion hiri gutuna XII. mendean. Kokagune aparta zuen, komunikazioa, merkataritza eta garrantzi militarra zirela medio.

Erdi Aroko eremu txiki bat mantendu da, 1813ko suteak ia dena suntsitu baitzuen. Bilbeak laukizuzeneko...

Jarraitu irakurtzen "Donostia: Hiriaren Egitura, Geografia eta Auzoen Garapena" »

Migrazio Tradizionalak eta Gaur Egungoak Euskal Herrian

Geografia2,79 KB

MIGRAZIO TRADIZIONALAK: Urtarokoak eta aldi baterakoak: XIX. mendeko azken herena eta 1960ko hamarkadaren artean. Landa gutxi mekanizatua zegoen garaian, nekazaritza eginkizunak egiteko egiten ziren migrazioak. Beste batzuetan, hirietara industria, eraikuntzan edo zerbitzuetan jarduteko.
NEKAZARI EXODOA: 1900-1975. Izaera iraunkorra. Dirua, lana eta horretaz gain ongizate bat (osasuna...) bilatzen zen.


4 garai:
XX. mendearen lehen herena: Nekazari exodoak bolumen moderatua izan zuen. Landan mahatsa eta ardogintza krisia, zerealaren jarduerak mekanizatu. Primo de Riverak lan publikoa sustatu.
Gerra zibila eta gerraostea: (1936-1950) Nekazari exodoak geldialdi bat izan zuen. Hiriek hornitzeko arazoak zituzten eta Frankok landako garapena sustatu
...
Jarraitu irakurtzen "Migrazio Tradizionalak eta Gaur Egungoak Euskal Herrian" »

Nekazaritza Komertzial Mota Nagusiak Munduan

Geografia2,87 KB

Nekazaritza Komertzial Mota Nagusiak

Plantazioetako Nekazaritza

Kokapena:

  • Afrika
  • Erdialdeko Amerika
  • Hego Amerika
  • Asia

Ezaugarriak:

  • Labore bakarreko nekazaritza da.
  • Produktu tropikalak ekoizten dira, herrialde garatuetara esportatzeko.
  • Lursail erraldoiak erabiltzen dira, hau da, latifundioak.
  • Jabeak herrialde garatuetako multinazional handiak dira, eta teknika modernoen bidez kudeatzen dituzte lursailak.
  • Jende askok lan egiten du, baina soldatak urriak dira.
  • Enpresek irabazi handiak lortzen dituzte.

Produktu nagusiak:

  • Kafea
  • Kotoia
  • Banana
  • Tea
  • Tabakoa

Zerealen Nekazaritza Teknifikatua

  • Errendimendu handiko nekazaritza estentsiboa da.
  • AEBko, Kanadako eta Australiako ordokietan hedatuta dago.
  • Lursailak erregularrak eta izugarri handiak dira, hau da, latifundioak.
  • Produktibitate
...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza Komertzial Mota Nagusiak Munduan" »

Ekonomiaren Hirugarren Sektorea: Garraioa, Merkataritza eta Turismoa Espainian eta Europan

Geografia10,32 KB

Ekonomiaren Hirugarren Sektorea: Zerbitzuak, Garraioa, Merkataritza eta Turismoa

1. Ekonomiaren Hirugarren Sektorearen Jarduerak

Ekonomiaren hirugarren sektoreak gizarteari zerbitzuak ematen dizkion jarduerak biltzen ditu. Adibidez, garraioa, komunikazioak, merkataritza, turismoa, osasuna edo hezkuntza.

2. Zerbitzu Pribatuak eta Publikoak

  • Zerbitzu pribatuak: Enpresa pribatuek eskaintzen dituzte, zerbitzua eskatzen dutenek ordaindutako diruaren truke. Xede nagusia etekin ekonomikoa lortzea da.
  • Zerbitzu publikoak: Estatuak edo herri-administrazioek ematen dituzte, zergen bidez bildutako diruarekin ordainduta. Xedea gizarteari ondasunak eskaintzea da.

3. Garraioa, Garraio-sistema, Garraio-baliabideak eta Garraio-azpiegiturak

  • Garraioa: Pertsonak eta salgaiak
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Hirugarren Sektorea: Garraioa, Merkataritza eta Turismoa Espainian eta Europan" »