DBH mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Historiaurrea eta lehen zibilizazioak: Mesopotamia eta Euskal Herria

Geografia-n eguneratua2,85 KB

Historiaurrearen Ezaugarriak eta Aroak

  • Historiaurrea: Duela 5 milioi urte inguru hasi eta duela 5.000 urte inguru amaitu zen. Idazkerarik ez egotea da ezaugarri nagusia. Historiaurrea hiru arotan banatzen da: Paleolitoa, Neolitoa eta Metalen Aroa.
  • Paleolitoa: Giza taldeak tributan bizi ziren; nomadak ziren; bilketatik, ehizatik eta arrantzatik bizi ziren; animalien larruak janzten zituzten; hildakoak ehorzten zituzten; eta artea asmatu zen.
  • Neolitoa: Sedentario bihurtu ziren, eta herrixketan bizitzen hasi. Nekazaritzan eta abeltzaintzan jarduten zuten, eta teknika berriak (harri leundua, ehungintza eta zeramika) asmatu zituzten.
  • Metalen Aroa: Metalezko objektuak egiten ikasi zuten. Gurpila, goldea eta haize-oihala asmatu ziren. Hiriak sortu ziren
...
Jarraitu irakurtzen "Historiaurrea eta lehen zibilizazioak: Mesopotamia eta Euskal Herria" »

Espainiako hiri-hierarkia: metropoliak, hiri ertainak eta hiri txikiak

Geografia-n eguneratua2,35 KB

Espainiako Hiri-Hierarkiaren Analisia

Mapa honetan Espainiako hiri-hierarkia ikus dezakegu. Tamaina demografikoa, funtzioa eta eragin-eremuaren arabera, Espainiako hiriek antolaketa hierarkikoa dute. Hori guztia kontuan hartuta, irudian ikus ditzakegun kategoriak antzeman daitezke:

1. Metropoliak

Hiri-sistemako hierarkia gorena duten metropoli-inguruak dira. 200.000-250.000 biztanle baino gehiago dituzte. Funtzio edo eginkizun espezializatuagoak eta dibertsifikatuagoak dituzte, eta eragin-eremu handia dute. Metropolien barruan hierarkia dago, funtzioen eta eragin-eremuaren hedaduraren arabera:

  • Nazioko metropoliak: Irudian karratu handienak dira (Madril eta Bartzelona). Hiru milioi biztanle baino gehiago dituzte. Funtzio dibertsifikatuak dituzte:
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako hiri-hierarkia: metropoliak, hiri ertainak eta hiri txikiak" »

Migrazio mugimenduak Espainian eta EAEn: XIX. mendetik gaur egun arte

Geografia-n eguneratua4,35 KB

Dokumentu honek Espainiako eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) migrazio mugimendu nagusiak aztertzen ditu, XIX. mendetik gaur egun arteko bilakaera historikoa eta joera nagusiak nabarmenduz.

Espainiako Kanpo Migrazioa (XIX. mendea - 1975)

XIX. mendetik 1975era arte, Espainia emigranteen herrialdea izan zen. Migrazio horiek batez ere Latinoamerikara, Europara, Kanadara eta Australiara zuzendu ziren. Bi aldi nagusi eta bi krisialdi bereiz daitezke:

Latinoamerikako Migrazioa: Aldiak eta Krisialdiak

XIX. mende erdialdetik 1914ra: Loraldia

  • Latinoamerikako herrialdeek emigranteak behar zituzten azpiegiturak eraiki eta baliabideak ustiatzeko. Espainiar asko joan ziren.
  • Emigrazioari jatorrizko oztopoak kendu zitzaizkion, nekazaritza atzerapenaren aurrean
...
Jarraitu irakurtzen "Migrazio mugimenduak Espainian eta EAEn: XIX. mendetik gaur egun arte" »

Bigarren sektorea: industria, eraikuntza eta energia ekoizpena

Geografia-n eguneratua3,32 KB

Bigarren Sektorea: Industria eta Eraikuntza

1. Industria: Definizioa eta Garapen Mailak

Bigarren sektoreko jardueren bidez, lehen sektorean lortutako natura-baliabideak eraldatzen dira. Industria lehengaiak produktu bihurtzeko jardueren multzoa da.

Industria Motak (Lantzearen arabera):

  • Landua
  • Ez landua

Garapen Mailaren araberako ezaugarriak:

  • Herrialde garatuak: Automatizazioa eta teknologia sofistikatuak.
  • Herrialde ez garatuak: Fabrika kutsagarriagoak, lan merkea eta kualifikazio gabeko langileak.

Biztanleria Aktiboa Bigarren Sektorean (Ehunekoak):

  • Amerika: 23%
  • Europa: 30%
  • Afrika: 13%
  • Ozeania: 20%
  • Asia: 22%

2. Eraikuntza

Eraikuntzan etxegintza, industria-nabeak, errepideak, zubiak eta antzekoak egiten dira. Eraikuntza ekonomiaren motorretako bat da, enplegua...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren sektorea: industria, eraikuntza eta energia ekoizpena" »

Hirugarren sektorea: zerbitzuak, garraioa eta merkataritza

Geografia-n eguneratua3,24 KB

Hirugarren Sektorea: Definizioa eta Ezaugarriak

Hirugarren sektorean ez dira ondasun naturalak ekoizten; aitzitik, zerbitzuak eskaintzen dira giza beharrak edo beste produkzio-sektore batzuenak asetzeko. Biltegiratu ezin daitezkeen jarduerak dira, eta mundu osoan gero eta hedatuago daude. Sektore heterogeneoa da.

Zerbitzu Motak

  • Gizarte zerbitzuak: Oinarrizkoak dira, biztanleriaren ongizaterako eta gizartearen antolamendurako funtsezkoak (adibidez, osasuna, hezkuntza).
  • Banaketa zerbitzuak: Pertsonak, ondasunak eta informazioa leku batetik bestera garraiatzea edo mugitzea (adibidez, garraioa).
  • Enpresentzako zerbitzuak: Ikerketa, kudeaketa eta publizitatea barne hartzen dituzte.
  • Kontsumo-zerbitzuak: Txikizkako jarduerak, aisialdia (turismoa, aisialdia.
...
Jarraitu irakurtzen "Hirugarren sektorea: zerbitzuak, garraioa eta merkataritza" »

Baliabideen ustiapena eta ingurumenaren babesa: kausak, ondorioak eta neurriak

Geografia-n eguneratua4,52 KB

Baliabideen Ustiapena

Gizakiok bizitzeko naturatik baliabideak eskuratzea beharrezkoa dugu, baina zenbat baliabide eta nola lortzen ditugun arabera, modu jasangarri ala jasangaitzan egin dezakegu. Azken mendeetan munduko biztanleria nabarmen hazi denez, baliabideak eskuratzeko premia ere handitu da. Hori dela eta, naturari bizkar ematen dieten produkzio eredu ekonomikoak garatu dira, lurraren garapen iraunkorra kolokan jarriz. Horren erakusle berotze globala edo klima aldaketa dira, gaur egungo munduak dituen erronka nagusiak. Garatutako herrialdeetan lurraren mantentzea sustatzeko ardura hazi egin da azken urteetan.

Ustiapenaren Ondorio Latzak

  • Baso naturalaren desagertzea: bi arrazoirengatik ematen da: sutea ala gehiegizko tala, horrek basamortutzea
...
Jarraitu irakurtzen "Baliabideen ustiapena eta ingurumenaren babesa: kausak, ondorioak eta neurriak" »

Espainiako trenbide-sarea: bilakaera eta erronkak

Geografia-n eguneratua2,71 KB

Espainiako trenbide-sarearen azterketa

Aurrean daukagun mapa Espainiako trenbide-sareari dagokio, XIX. eta XX. mendeen artean erabiliena izan zena. Bertan, Espainiako trenbide-sare ezberdinak adierazten dira: abiadura handiko trena (1992an sortua), bide estuko sarea eta sare konbentzionala. Gaur egun, sarea sustatzeko ahalegin handiak egiten ari dira. Horretaz gain, trenbide autonomikoak ikus ditzakegu. Beraz, esan beharra dago sare anitza dela; abiadura ezberdinei begira, XIX. mendeko lineak abiadura handiko lineekin batera egoten dira, eta horrek eragina du bidaiari kopuruan.

Kudeaketa eta erakundeak

Trenbide-sarearen gaineko eskumenak, gehienbat, estatuarenak dira:

  • Adif: Azpiegituren jabea da (trenbidea mantendu, ustiatu eta eraikitzeaz arduratzen
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako trenbide-sarea: bilakaera eta erronkak" »

Neokolonialismoa eta munduko desorekaren jatorria

Geografia-n eguneratua2,23 KB

Neokolonialismoa: Definizioa eta Jatorria

Neokolonialismoa: Deskolonizazioa 1945-1975 bitartean gertatu zen, eta ia ehun estatu berri sortu ziren prozesu horren ondorioz. Hala ere, haietako askorentzat emantzipazio prozesua oso neketsua izan zen, eta askapen gerra odoltsuak egin behar izan zituzten independentzia lortzeko (adibidez, Vietnam, Aljeria, Kongo...).

Kolonizatutako herrialdeek ez zuten independentzia ekonomikoa lortu independentzia politikoarekin batera. Izan ere, estatu berri gehienetan metropoli ohiek beren interes ekonomikoei eutsi zizkieten. 1970eko hamarkadaren amaieratik, harreman kolonial ohien ordez neokolonialismoa nagusitu zen.

Menderatze forma berria zen neokolonialismoa: estatuen subiranotasun politikoa errespetatzen zuen,...

Jarraitu irakurtzen "Neokolonialismoa eta munduko desorekaren jatorria" »

Lehen sektorea: nekazaritza eta abeltzaintzaren garrantzia eta sistemak

Geografia-n eguneratua5,46 KB

Lehen Sektorearen Definizioa eta Garrantzia

Lehen sektorea naturatik zuzenean baliabideak lortzeko aukera ematen duten jarduera guztiek osatzen dute. Nekazaritza eta abeltzaintza dira sektore honetako jarduera nagusiak, eta elikagai-iturri nagusiak dira. Kudeaketa egokia oso garrantzitsua da gosea murrizteko eta ingurumena babesteko.

Herrialde Garatuen eta Garapen Bidean Dauden Herrialdeen Arteko Desberdintasunak

  • Herrialde garatuak: Lehen sektoreak biztanleriaren ehuneko txikia enplegatzen du, baina teknologia maila altua, produktibitate handia eta errenta handiak ditu.
  • Garapen maila baxuagoa duten herrialdeak: Biztanleriaren erdiak lehen sektorean lan egiten du. Teknologia eta produktibitate baxua, diru-sarrera gutxi, familiaren jabetza, eta finantzaketa
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen sektorea: nekazaritza eta abeltzaintzaren garrantzia eta sistemak" »

Europako paisaia epelak: klima, landaredia eta ezaugarriak

Geografia-n eguneratua5,87 KB

1. Klima Beroetako Paisaia Motak

1.1. Klima Beroetako Paisaien Ezaugarriak

Klima beroetako paisaiak, berez, Kantzer eta Kaprikornio tropikoen arteko lurraldeetakoak dira, hiru mota nagusi bereizten direlarik: oihana, sabana eta basamortua.

Oihana

Klima ekuatorialeko eremuan kokatzen da. Tenperaturak 25 °C ingurukoak dira, eta prezipitazioak ugariak. Landaretza joria da. Ura ugaria da, eta ibaiak emaritsuak. Zuhaitz-mozketa neurrigabearen ondorioz, oihana atzera egiten ari da, eta hori arazo larria da.

Sabana

Klima tropikaleko eremuan dago. Tenperatura altua izaten da urte osoan, eta udan bakarrik egiten du euri ugaria. Landaretza belar garaiez osatuta dago. Zuhaitzak gutxi dira eta sakabanatuta daude.

Basamortua

Ekuatoretik urrundu ahala, landaretza...

Jarraitu irakurtzen "Europako paisaia epelak: klima, landaredia eta ezaugarriak" »