Baliabideen ustiapena eta ingurumenaren babesa: kausak, ondorioak eta neurriak

Geografia-n eguneratua4,52 KB

Laburpena

Dokumentuak baliabide naturalen ustiapen jasangarriak eta jasangaitzak aztertzen ditu, eta gizakiak ingurumenean eragiten dituen ondorio latzak azaltzen ditu. Urbanizazioaren inpaktua, nazioarteko konferentziak (Rio, Kioto, Paris) eta Natura 2000 proiektua ere jorratzen dira. Azkenik, Espainiako babes-figurak eta norbanakoak egin ditzakeen ekintza praktikoak laburbiltzen dira.

Funtsezko puntuak

  • Baliabideen ustiapena jasangarria edo jasangaitza izan daiteke, eta azken mendeetan biztanleriaren hazkundeak eskaria handitu du.
  • Ustiapen jasangaitzaren ondorio nagusiak: basoen desagertzea, espezieen galera, berotegi efektua, euri azidoa, ozono geruzaren mehetzea eta marea beltza.
  • Urbanizazioak paisaia naturala eraldatzen du, eta hiriguneetan eraldaketa bortitzagoa da; munduko biztanleriaren erdia baino gehiago hirietan bizi da.
  • Rio de Janeiro 1992an Agenda 21 plana adostu zen, eta Kioto 1997an Kiotoko protokoloa sinatu zen gas kutsatzaileak murrizteko.
  • Natura 2000 Europar Batasunak bultzatutako proiektua da, espezie eta habitat garrantzitsuak kontserbatzeko.
  • Espainiako legediak parke nazionalak, parke naturalak, monumentu naturalak, paisaia babestuak, erreserba naturalak eta itsas eremu babestuak bereizten ditu.

Frogatu zeure burua

Baliabideen Ustiapena

Gizakiok bizitzeko naturatik baliabideak eskuratzea beharrezkoa dugu, baina zenbat baliabide eta nola lortzen ditugun arabera, modu jasangarri ala jasangaitzan egin dezakegu. Azken mendeetan munduko biztanleria nabarmen hazi denez, baliabideak eskuratzeko premia ere handitu da. Hori dela eta, naturari bizkar ematen dieten produkzio eredu ekonomikoak garatu dira, lurraren garapen iraunkorra kolokan jarriz. Horren erakusle berotze globala edo klima aldaketa dira, gaur egungo munduak dituen erronka nagusiak. Garatutako herrialdeetan lurraren mantentzea sustatzeko ardura hazi egin da azken urteetan.

Ustiapenaren Ondorio Latzak

  • Baso naturalaren desagertzea: bi arrazoirengatik ematen da: sutea ala gehiegizko tala, horrek basamortutzea dakar.
  • Animalien desagertzea: espezie batzuk desagertzeko zorian daude, edo jada desagertu dira. Fenomeno hau animalien habitata aldatzearen edo gehiegizko ehiza dela eta sortzen da.
  • Berotegi efektua: lurrazalak beroa galtzeko gaitasuna galdu du, gasen kontzentrazio handia dela eta. Hori dela eta, planetako tenperatura etengabe igotzen da.
  • Euri azidoa: gas toxiko batzuek, ur lurrunarekin nahastean, euri azido arriskutsuak sortzen dituzte.
  • Ozono geruza mehetzea: CFC gasek ozono geruza suntsitzen ari dira, horregatik, eguzkiak dituen izpi ultramoreak xurgatzeko gaitasuna galtzen ari da.
  • Marea beltza: petrolioa itsasoetara isurtzeak ingurumen-kalte handiak dakartza.

Urbanizazioaren Inpaktua

Etxebizitzak edo azpiegiturak eraikitzerakoan, gizakiok paisaia naturalak eraldatzen ditugu. Horren adibide dira ibilbidea aldatu duten ibaiek, moztutako basoak, drainatutako aintzirak, etab. Hala ere, paisaia naturala zenbat aldatzen den arabera, eta eraikuntza inguruko paisaiarekin duten loturaren arabera, urbanizazioak kalte gehiago edo gutxiago egin dezake. Hiriguneetan eraldaketa hau askoz bortitzagoa da, eta munduko biztanleriaren erdia baino gehiago hirietan bizi dela kontuan izanik, urbanizazioak eragindako eraldaketek inpaktu handia izan dutela adieraz dezakegu. Paisaia naturalak hondatzeaz gain, hiriguneek sekulako kutsadura sortzen dute biztanle kontzentrazio handietako guneetan, han industriak kokatzen baitira.

NBE eta Garapen Iraunkorra

Azken 50 urteetan zehar klima aldaketarekin amaitzeko eta garapen iraunkorra bilatzeko zenbait bilera eta gailur eman badira ere, honakoak izan dira entzute handien izan dutenak:

  • Biosferari buruzko konferentzian (Paris, 1968), ingurumena babesteko proposamenak eztabaidatu ziren lehenengoz.
  • Ingurumena eta garapenari buruzko konferentzian (Rio de Janeiro, 1992), agenda 21 plana adostu zen, energia eta kutsadura murriztea eta herrialde aberatsenen BPGaren %0,7 garapen bidean dauden herrietara bideratzea.
  • 1997an klima aldaketari buruzko gailurra ospatu zen Kioton (Japonia), Kiotoko protokoloa sinatu zen, gas kutsatzaileen igorpenak murrizteko.
  • Klima aldaketaren gailurrean (Paris, 2015) garapen iraunkorrerako helburuak finkatu ziren, 15 urtetan klima aldaketaren arazoa konpontzeko asmoz.

Natura 2000

Europar Batasunak bultzatutako proiektu bat da, ekosistema eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko. Espezie eta habitat garrantzitsuak dituzten lurralde europarrak daude bertan, eta horien epe luzerako biziraupena du helburu. Espezie eta habitat horiek kontserbatzeko araudi eta kudeaketa prozesuak definitzen dira.

Espainiak Hartutako Neurriak

Espainiak natura babesteko neurri propioak hartu ditu, nazioarteko akordio nagusien parte izateaz gain. Naturgune babestuak ezarri dira intereseko elementu naturalak mehatxatuta dauden tokietan. Espainiako legediak zenbait babes-figura desberdintzen ditu: Parke nazionalak, parke naturalak, monumentu naturalak, paisaia babestuak, erreserba naturalak eta itsas eremu babestuak.

Guk Zer Egin Dezakegu?

Energia aurreztea berogailua eta argia itzaliz erabiltzen ez direnean, erosi eta botatzeko produktuak ez erosten saiatzea, aerosol ekologikoak erabiltzea CFC gasak igortzen ez dituztenak, etxeko hondakinak birziklatzea dagozkien edukiontzietan, olioa eta produktu kimikoak hustubidetik ez botatzea, paper birziklatua erabiltzea, ura arduraz eta neurriz erabiltzea, erabiltzen ez ditugun etxetresna eta altzariak garbigunera eramatea, garraio publikoa edo motorrik gabeko gailuak erabiltzen saiatzea.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein da Kiotoko protokoloaren helburua?

Kiotoko protokoloa 1997an Kioton (Japonia) sinatu zen, gas kutsatzaileen igorpenak murrizteko. Klima aldaketari aurre egiteko akordio garrantzitsua izan zen.

Zer da Natura 2000?

Europar Batasunak bultzatutako proiektua da, ekosistema eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko. Espezie eta habitat garrantzitsuak dituzten lurraldeak babesten ditu epe luzerako biziraupena bermatzeko.

Zein ekintza praktiko egin ditzakegu ingurumena babesteko?

Energia aurreztea, hondakinak birziklatzea, olioa eta produktu kimikoak hustubidetik ez botatzea, paper birziklatua erabiltzea, ura arduraz erabiltzea eta garraio publikoa erabiltzea dira neurri batzuk.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein gasek suntsitzen dute ozono geruza, testuaren arabera?
2. Zein konferentziatan adostu zen Agenda 21 plana?
3. Zein da urbanizazioaren inpaktuaren ezaugarri nagusia hiriguneetan?
4. Zer dakar marea beltzak?
5. Zein da Natura 2000 proiektuaren helburu nagusia?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.