Uhin Geldikorrak eta Harmonikoak Musika-Tresnetan

Fisika2,92 KB

Harietan sortutako uhin geldikorrak (Bi mutur finko)

Lehenengo harmonikoa (Oinarrizko maiztasuna):

  • Baldintza: $l/2 = L \Rightarrow l = 2L$
  • Maiztasuna: $f = v/l = v/(2L)$

Non v hariko uhinen hedapen-abiadura den. Maiztasun horri oinarrizko maiztasuna edo lehenengo harmonikoa deritzo.

Bigarren harmonikoa edo bigarren bibrazio-era

  • Baldintza: Sokaren muturren arteko distantzia $l = L$ da.
  • Maiztasuna: $f = v/l = v/L$ (2. harmonikoaren maiztasuna)

Horrela lor daitezke bibrazio-egoera desberdin guztiei dagozkien maiztasunak. Lortuko genukeen ekuazio orokorra hauxe izango litzateke:

$$f = n \frac{v}{2L}$$

non $n = 1, 2, 3, 4, \dots$ den.

Ikusten denez, hari batean oinarrizkoaren multiplo osoak diren maiztasun guztiak lor daitezke. Horixe da gitarra, biolin edo piano bezalako musika-tresnetan gertatzen dena.

Gaintonuak

Musika-tresnetan, bigarren harmonikoa eta hori baino handiagoak diren harmonikoak gaintonuak deitzen dira.

Musika-tresnen maiztasunak alda daitezke. Horretarako nahikoa izango da sokaren luzera edo tentsioa aldatzea, eta hori da musikariek egiten dutena instrumentu horiek jotzean.

Mutur bakar batean finkaturiko hariak eta tutu itxiak

Mutur bakar batean finkaturiko harietan ere uhin geldikorrak sor daitezke. Uhin geldikor posibleetako bakoitzari bibrazio-modu normala deritzo.

Azterketa errepikatzen bada, bibrazio desberdinen maiztasunak lor daitezke. Horretarako kontuan izan behar da mutur finkoa nodoa dela, eta mutur askea sabela dela.

Lehenengo harmonikoa

  • Baldintza: $L = l/4$
  • Maiztasuna: $f = v/l = v/(4L)$

Hirugarren harmonikoa

  • Baldintza: $L = l/2 + l/4 = 3l/4 \Rightarrow l = 4L/3$
  • Maiztasuna: $f = v/l = v/(4L/3) = 3v/(4L)$

Hurrengo harmonikoen maiztasunak aztertuz, serie harmonikoen maiztasun orokorra lortuko genuke:

$$f = n \frac{v}{4L}$$

non $n = 1, 3, 5, 7, \dots$ den.

Ikusten denez, ez dago harmoniko bikoitirik.

Haize-instrumentuak

Haize-instrumentuetan ere uhin geldikorrak lortzen dira. Horren bidez lor daitezkeen harmonikoak (maiztasunak) lortzeko, kontuan izan beharko dugu musika-tresna horien tutua bi muturretatik irekita dagoen edo mutur batetik itxita dagoen.

  • Itxia den tokian nodoa egongo da.
  • Irekita dagoen muturrean sabela egongo da.

Hori kontuan izanda harmonikoen maiztasunak lor daitezke.

Tinbrea

Musika-tresnetan maiztasun desberdin batzuk sortzen dira batera: oinarrizkoa eta gaintonuak. Beraz, uhina konposatua da.

Musika-tresna desberdinen uhin horiek desberdinak dira, eta horiek dira, hain zuzen, instrumentu horiek bereizten ahalbidetzen digun propietatea. Propietate horri tinbrea deitzen zaio.

Deskargatu

PDF Word HTML