Uhin Geldikorrak: Definizioa, Ezaugarriak eta Ekuazioak
Norabide berean baina aurkako noranzkoan hedatzen ari diren anplitude eta maiztasun bereko bi uhinen interferentziaz sortzen diren uhinei uhin geldikorrak deritze.
Esate baterako, uhin-higidura ingurune mugatuetan –hodi itxi batean edo muturretan finkaturiko soka batean– hedatzean sortzen dira uhin geldikorrak, ingurunearen muturretan sorturiko islapenen ondorioz.
Uhin Geldikor Baten Ekuazioa
Interferentziaren eraginez sorturiko uhin geldikor baten ekuazioa lortzeko, gainezarpen-printzipioa erabiliko dugu. Demagun OX ardatzaren norabidean elkarren aurkako noranzkoaz hedatzen ari diren bi uhin harmoniko ditugula, anplitude eta maiztasun berekoak. Koordenatu-jatorri modura islapena gertatzen den hormako puntua harturik, x abzisako puntuan t...