Uhinen Islapena, Errefrakzioa eta Sistema Optikoak

Fisika2,28 MB

Uhinen islapena eta errefrakzioa

Islapen fenomenoan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean, uhina lehenengo ingurunera itzuli egiten da. Legeak:

  • Izpi erasotzailea, banaketa-gainazalaren eraso-puntuko normala eta izpi isladatua plano berean daude.
  • Eraso-angelua eta islapen-angelua berdinak dira.

9k=

Errefrakzioaren printzipioak

Errefrakzio-fenomenoan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean, uhina bigarren ingurunean sartzen da. Legeak:

  • Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.
  • Snell-en legea: n1 · sin(e) = n2 · sin(r).

2Q==

Errefrakzio-indizea

Ingurune baten errefrakzio-indize absolutua (n) argiak hutsunean duen hedapen-abiaduraren (c) eta ingurune horretan duen hedapen-abiaduraren (v) arteko erlazioa da: n = c / v.

Non c = 3x108 m/s (argiaren abiadura hutsunean) eta v argiaren abiadura ingurune batean den. Hutsunearen errefrakzio-indizea 1 da, eta airearena, ia 1.

Sistema optikoak: Lupak eta Kamerak

Lupa lente konbergentea erabiltzen duen sistema optiko bat da. Tamaina txikiko objektuak ikusteko balio du, objektua puntu hurbila baino distantzia txikiagora kokatzen denean.

9k=

Argazki-kameran, objektiboaren distantzia fokala (f2) konstantea denez, objektuaren distantzia (s1) aldatzen denean, irudia beti filmean eratzeko, objektiboaren eta filmaren arteko distantzia (s2) aldatu behar da, objektiboa urrunduz edo hurbilduz.

2Q==

Giza begia eta ikusmen-akatsak

Giza begia ingurune garden multzo batez osatutako sistema optiko bat da. Elementu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Erretina: Barnealdeko mintza da, non irudia eratzen den.
  • Kornea: Begia inguratzen duen mintz erresistentearen atal gardena da.
  • Kristalinoa: Lente konbergente biguna da.

2Q==

9k=

Ikusmen-akats ohikoenak

Miopia: Normalean urruneko puntua infinituan kokatuta dago, baina begi miopearen urruneko puntua distantzia finitura dago, metro gutxi batzuetara. Beraz, begi miopeak ezin du ikusi distantzia hori baino urrunago.

9k=

2Q==

Hipermetropia: Hurbileko puntuak garbi fokatzeko zailtasuna da. Normalean hurbileko puntua 25 cm-an dago kokatuta, baina begi hipermetropikoan urrunago dago.

Deskargatu

PDF Word HTML