Lenz Legea, Sorgailu Elektrikoak eta Alternadoreak
Lenz-en Legea: Korronte Induzituaren Noranzkoa
Korronte induzituaren noranzkoa zehazteko araua da Lenz-en legea, eta hau dio: induzitutako korrontearen noranzkoa, korronte hori sorrarazten duen kausaren aurkakoa da. Adibidez, iman baten ipar poloa espira baterantz hurbiltzean, espiran zeharreko fluxu magnetikoa handitzen da. Lenz-en legearen arabera, korronte induzituaren noranzkoak fluxu magnetikoaren aldaketari aurka egingo dio, eta ipar polo bat sortuko da alde horretan, hurbiltzen ari den ipar poloa aldentzeko. Aldiz, imana urruntzean, korrontearen noranzkoa alderantzikatu egiten da, aurkako eremu magnetiko bat sortuz, eta espiraren alde horretan hego polo bat eratuko da, aldentzen ari den ipar poloa erakartzeko. (Irudia ikusi)