Uhinen Islapena eta Errefrakzioa

Fisika2,3 KB

Izaera ezberdineko bi ingurune garden banatzen dituen gainazalera heltzen direnean, energiaren parte bat jatorrizko ingurunera itzultzen da: islapena. Uhin erasotzailearen energiaren beste partea, bigarren ingurunera transmititzen da, errefrakzioa sortuz. Argi-izpiak kontsideratu, jasaten dituen norabide aldaketak erakusteko. 1- Argiaren abiadura handiagoa da hutsean ingurune materialetan baino. 2- Hutsean, argi erradiazioen abiadura konstantea da, ingurune materialetan ez. 3- Argi uhinen maiztasuna hutsean edota ingurune materialetan berdina da, ez ordea uhin-luzera.

ISLAPENA

Uhin bat bi inguruneren arteko banaketa gainazalera iristean, uhina itzultzen da lehenengo ingurunera, uhin-higiduraren energiaren parte bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Legeak: 1. Izpi erasotzailea, banaketa gainazalaren eraso puntuko normala (perpendikularra) eta izpi islatua plano berean daude. 2. Eraso angelua,e, eta islapen angelua,i, berdinak dira.

ERREFRAKZIOA

Uhin bat bigarren ingurunean sartu egiten da, uhin-higiduraren energiaren parte bat eramanez eta hedapen norabidea aldatuz. Legeak: 1. Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude. 2. sin e eta sin r arteko erlazioa konstantea, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen abiaduraren arteko erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri errefrakzio-indizea erlatiboa deritzo, n21. SNELL-EN LEGEA: n1 sin e=n2 sin r. 3. Ingurune batetik bestera zeharkatzean izpiak ez du maiztasuna aldatuko, bai uhin-luzera. ERREFRAKZIOA INDIZEA: ingurune baten errefrakzio-indize absolutua, n, argiaren hedapen-abiaduraren,c, eta ingurunean hedapen-abiaduraren arteko erlazioa da. n=c/v. (n hutsean=1 n airean≈1 c= 3·108 m/s).

MUGA ANGELUA ETA ISLAPEN OSOA

Argia abiadura handiagoa duen ingurune batera pasatzean. 1. Izpia errefrakzio indize txikiagoko ingurunera pasatzean, normaletik urrunduz errefraktatzen da. 2. Eraso angelua handiagoa egitean, errefrakzio angelua ere handitu. 3. Muga angeluan errefrakzio angelua r=90°koa da. 4. Eraso angelu hori handiagoa bada, ISLAPEN OSOA. sin L= n2/n1.

Islapenaren aplikazio bat zuntz optikoa da. Beirazko edo plastikozko zuntz malguak dira, eta horien barnetik argia ondoz ondoko barne-islapen osoen bidez transmititzen da. Erabilgarriak medikuntzan eta telekomunikazioetan.

Deskargatu

PDF Word HTML