Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Sofistak eta Platonen Ideien Teoria

Filosofia eta etika4,28 KB

Sofistak

Sofistak agertu zirenean, egoera politikoa zeharo aldatuta zegoen Atenasen. Egoera berri horren atarian, grekoen kezka-guneak hiri barruko eztabaida politikoetara lerratu ziren; ondorioz, filosofiak bat egin zuen hirigintza, politika eta etika auziekin.

Sofistak Atenasera kolonietatik etorritako atzerritarrak ziren, gazteen heziketa ogibidez zutenak. Jakintsuak ziren eta bidaia askotan kultura maila handiz aberastuak.

Hasieran, zaletasun eta ikusmin handiak sortu zituzten sofistek, gazteen artean batez ere. Aristotelesek, ordea, jakintzaren trafikatzaileak zirela zioen.

Erlatibismo Eszeptikoa

Sofisten teoriarik ezagunena Erlatibismo Eszeptikoa da: ez dago egia absoluturik, egia erlatiboa da, norberaren araberakoa, eta, balego, ezingo genuke...

Jarraitu irakurtzen "Sofistak eta Platonen Ideien Teoria" »

Zer da emakume izatea? Beauvoirren ikuspegia

Filosofia eta etika2,58 KB

Zer da emakume izatea?

'Emakume' kategoriaren problematizazioa

Simone de Beauvoirrek 'Bigarren Sexua' liburua idatzi zuen, feminismoaren oinarri izan zena. Liburuaren eta Beauvoirren helburua emakumeek beren burua definitu ahal izatea zen. Gizakiak bere buruarekin zer egin erabakitze ahalmena du, baina emakumeen kasuan gizonek erabakitzen dute zer egin behar duten. Horregatik, eskubide politikoak izan arren, emakumeek gizonen menpe jarraitzen dute.

Emakumeari bere etorkizuna jaiotzen den momentutik determinatzen zaio. Beauvoirrek baztertzen ditu emakumeen patua biologian, sexualitatean edo ekonomiaren arabera definitzeko saiakerak. Datu horiek oso garrantzitsuak badira ere, ez dira nahikoak emakumea definitzeko. Kontua da emakumea (eta gizona)...

Jarraitu irakurtzen "Zer da emakume izatea? Beauvoirren ikuspegia" »

Hannah Arendt: Eichmann Jerusalemen eta Gaizkiaren Hutsalkeria

Filosofia eta etika2,59 KB

Eichmann Jerusalemen: Hannah Arendten Analisia

Adolf Eichmann Holokaustoa diseinatu zuen nazi alderdiko kargu gorenetakoa zen. Gerra amaitzean, Argentinara egin zuen ihes, eta han Mossadeko komando batek bahitu eta Jerusalemera eraman zuen hegazkinez 1960an. 1961ean epaitu, erruduntzat jo eta heriotza zigorra ezarri zioten, 1962an gauzatu zena.

Gaizkiaren Hutsalkeriaren Kontzeptua

Eichmann Jerusalemen obran zehar, Arendtek argitu zuen Eichmann gizaki arrunta zela (ez munstro maltzurra, ez antisemita amorratua, ez soziopata azkarra...). Horren ondoren, hurrengo galderari erantzun nahi izan zion: nola da posible pertsona batek milaka pertsonaren heriotza agintzea?

Eichmannen Defentsak Erabilitako Bi Argudioak

Pentsalariak Eichmannen defentsak erabilitako...

Jarraitu irakurtzen "Hannah Arendt: Eichmann Jerusalemen eta Gaizkiaren Hutsalkeria" »

Hannah Arendt: Totalitarismoa eta Gaizkiaren Hutsalkeria

Filosofia eta etika2,35 KB

Totalitarismoaren jatorria

Hannah Arendtek Totalitarismoaren jatorria liburuan totalitarismoari buruz hitz egiten du. Haren ustez, fenomeno hori ez zen berezkoa izan, XVIII. eta XIX. mendeetako Europako antisemitismoak eta inperialismoak oinarrizko baldintzak prestatu baitzituzten. Ideologia horren arabera, totalitarismoan botereak lider bakarraren esku egon behar du, eskubide indibidualak baztertuz eta ekonomia zentralizatuz.

Propaganda, izu-politika eta marko juridikoa erabiliz, botereak legeak aldatzen ditu eta estatuaren forma birmoldatzen du. Helburua boterea mantentzea da, eta horretarako gizabanakoaren suntsipena, deshumanizazioa eta bakartzea erabiliko ditu. Arendtek totalitarismoak eragindako gaitz erradikalaren definizioa ematen du:...

Jarraitu irakurtzen "Hannah Arendt: Totalitarismoa eta Gaizkiaren Hutsalkeria" »

Descartes: Ideia Motak eta Jainkoaren Existitziaren Frogak

Filosofia eta etika2,38 KB

Ideia Motak: Adbentiziak, Faktiziak eta Jatorrizkoak

Zalantza prozesu horretan, Descartesek substantzia pentsatzaile gisa identifikatu zuen gizakia; beraz, ziur dakigun bakarra da pentsatu egiten dugula. Pentsamendua abiapuntutzat hartuz, gizakion ideia motak aztertu zituen filosofoak:

  • Ideia abentiziak: Kanpoko errealitatetik datozenak dira, eta zentzumenen bidez atzematen eta hautematen ditugun gauza naturalei dagozkie.
  • Ideia faktiziak: Gure asmakuntza eta irudimenaren emaitza dira; adibidez, minotauroaren ideia.
  • Jatorrizko ideiak (Innateak): Jaiotzatik dauzkagunak dira.

Descartesek esperientziatik sortzen ez diren ideietan zentratzen da, hots, jatorrizko ideietan; hala nola, perfekzioaren edo amaigabetasunaren ideian. Inoiz esperimentatu ez baditugu,...

Jarraitu irakurtzen "Descartes: Ideia Motak eta Jainkoaren Existitziaren Frogak" »

Nietzsche, Marx eta Agustin: Erlijioa eta Filosofia

Filosofia eta etika2,18 KB

Friedrich Nietzsche eta mendebaldeko pentsamendua

Nietzsche Röckenen jaio zen 1844an. Hamabi urte zituela, bizitza osoan zehar izango zituen buruko min handiak jasaten hasi zen. Nietzscheren lana ondorengo ikerketa askotan interpretatu da; horregatik, haren filosofiak esanahi desberdinak hartu ditu. Beharbada, idazteko duen modu bereziak eta izaera metaforikoak eragin dute hori. Nietzscheren filosofia ordura arteko mendebaldeko kultura eta pentsamenduaren kritikarik handiena izan zen.

Karl Marx: Erlijioaren kritika eta alienazioa

Nietzschek bezala, Marxek ere erlijioaren kontra egiten du gogor. Haren ustez, erlijioa klase menderatzailearen asmakizuna da, klase menderatua uztarpean edukitzeko eta herri xehearen iraultza geldiarazteko. Erlijio-...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche, Marx eta Agustin: Erlijioa eta Filosofia" »

Nietzschen moralaren kritika eta «Gaingizakia»

Filosofia eta etika2,58 KB

Nietzschen moralaren kritika

Balore nagusiak arlo moraletik datoz eta Nietzschek ideal moral bezala kritikatzen ditu; ongiaz eta gaizkiaz haratago kokatzen saiatzen da. Beraz, Kristautasunaren oinarrizko balore moralen aurka dago (pietatea, apaltasuna...). Ilustratuek eliza erasotu zuten, baina morala onartu zuten, base arrazionala emanez.

Moralaren genealogia

Nietzschek moralaren genealogia egiten du (zein baldintzatan, zeintzuk ziren hasierako baloreak...). Hau egin ondoren ikusi zuen Greziako hasierako pentsamenduan (Sokrates aurretik) zoriontasuna patuaren ondorioa zela ('zoriontsu izango zara, baldin eta zorterik baduzu') eta bertuteak horretarako jaio direnentzat zeudela eginda.

Sokratesen eta Kristautasunaren eragina

Sokratesek, halere, denari...

Jarraitu irakurtzen "Nietzschen moralaren kritika eta «Gaingizakia»" »

Nietzscheren Filosofia: Arima, Bizitza eta Balioen Transmutazioa

Filosofia eta etika2,5 KB

Arima

Pentsamendu klasikoan, arima bizidunen bizia eta mugimenduaren printzipio orokorra da, alde batetik, eta gorputzetik at topa dezakegun izadiari dagokion ezaugarri garrantzitsuena, bestetik. Kristautasunaren arabera, arima espiritua da; Tomas Akinokoak esaten duen legez, forma subsistentea da, bizirik irauten duena. Pentsalari horren arabera, arima asmakeria da, grinen eta desioen kontra baitago. Metafisikan eta erlijioetan sortzen diren kontzeptu unibertsalen artean kokatuta dago.

Bizitza

Nietzscheren arabera, bizitza aginte-nahian funtsatzen da. Bizitza Macht (indarra) da. Bizitzan ez dago ezer absoluturik, baina bizitza gauza guztiak balioesteko erreferentzia da. Bizitza errealitate bakar eta funtsezkoena da, eta horrekin bat datoz bitalista...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Filosofia: Arima, Bizitza eta Balioen Transmutazioa" »

Friedrich Nietzscheren filosofia: Ideia nagusiak

Filosofia eta etika2,28 KB

1. Biografia

Friedrich Nietzsche (1844-1900) filosofo alemaniarra izan zen, moraltasun tradizionalari egindako kritikagatik eta gaingizonaren kontzeptuagatik ezaguna. Filologia klasikoko irakasle karrera baten ondoren, osasun arazoengatik erretiratu zen. Horrela hitz egin zuen Zaratustrak eta Moralaren genealogia bezalako eragin handiko lanak idatzi zituen, non betiereko itzulera bezalako ideiak garatu eta ezarritako balio moralak zalantzan jarri zituen.

2. Apolineoa eta Dionisiakoa

Nietzschek Apolo eta Dionisos jainkoen bidez adierazten ditu arrazoia eta sentimenduak:

  • Apolok: Arrazoia, ordena eta perfekzioa sinbolizatzen ditu.
  • Dionisosek: Sentimendu tragikoak, iluntasuna eta grina.

Filosofiak ikuspegi estetikoa hartu behar du, arrazoia eta pasioa...

Jarraitu irakurtzen "Friedrich Nietzscheren filosofia: Ideia nagusiak" »

Karl Marx: erlijioaren eta alienazioaren ikuspegiak

Filosofia eta etika2,71 KB

Nietzsche eta Marx: jarrera orokorrak

Karl Marx: erlijio alienazioa: Nietzsche eta Marx ateoak dira eta erlijioaren aurka gogor jotzen dute. Nietzche-rentzat, erlijioa indartsuen aurkako ahulen matxinada da, eta ahulen balioak goresten ditu. Erlijioa indartsuez nolabait mendeku hartzeko ahulen trikimailua litzateke (ikuskera morala). Marxentzat, berriz, erlijioa klase menperatzailearen asmakizuna da klase menperatua uztarpean edukitzeko (ikuskera sozio-ekonomikoa).

Alienazioa: definizioa eta zergatia

Marxen filosofiaren kontzeptu garrantzitsuetako bat alienazioaren kontzeptua da. Marxen arabera, gizaki bat alienatzea gizaki horrek norbera izateari uztea eta beste zerbait bilakatzea da. Gizakia alienatuta dago sinesten duen horretan bere burua...

Jarraitu irakurtzen "Karl Marx: erlijioaren eta alienazioaren ikuspegiak" »