Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Gurdi hegaldunaren mitoa eta hautezpen naturala: Platon eta Darwin

Filosofia eta etika-n eguneratua2,56 KB

GURDI HEGALDUNAREN MITOA

Platonek azaltzen du giza arimak jainkozko zati bat duela, arima arrazionala; aurigak irudikatzen du zati hori, eta beste bi zatiak, zaldiak, gidatu behar lituzke hark. Zaldiak gorputzari berezkoak zaizkion izaera materialaren eta grinatsuaren irudikapena dira: zaldi zintzoak adorea eta indarra inudikatzen ditu, baina, arrazoimenaren zerbitzura ez badago, indar hori suntsitzalea da. Zaldi gaiztoak desioa irudikatzen du, eta arrazoimenaren aurka dago, arrazoimenak gidatu egin behar du, kaltegariak diren kontrolik gabeko grinek arima galbidera eraman ez dezaten.

HAUTEZPEN NATURALA

existentziaren aldeko borrokak mugatzen du ongien egokituriko nor banakoen iraupena; ingurumenera egokitzeko ezaugari onenak dituzten norbanakoek...

Jarraitu irakurtzen "Gurdi hegaldunaren mitoa eta hautezpen naturala: Platon eta Darwin" »

Zientzia modernoaren sorkuntza eta Iraultza Zientifikoa: ezaugarriak eta ondorioak

Filosofia eta etika-n eguneratua3,98 KB

Zientziaren Sorkuntza eta Iraultza Zientifikoa

K.a. VI. mendean, Grezian, unibertsoaren sorrerari, osaerari eta halako auziei heltzeko modu berri bat sortu zen. Hala, errealitatearen inguruko jarrera kritiko eta jakin-minezko beretik sortu ziren zientzia eta filosofia eta, hasieran, diziplina bereizezinak ziren.

Geroago, zientzia filosofiatik banatu zen, eta bere metodoak erabiltzen hasi zen. Arrazoi horrengatik esaten zaio garai hari Iraultza Zientifikoaren garaia: XVI. eta XVII. mendeak hartzen ditu, eta protagonistak Kepler, Koperniko, Galileo eta Newton izan ziren, besteak beste. Izan ere, zientzia berri baterako oinarriak ezartzeaz gain, munduari buruz ordura arte zegoen irudia aldatu ere egin zuten.

Zientziaren Ezaugarri Nagusiak

Galileo

...
Jarraitu irakurtzen "Zientzia modernoaren sorkuntza eta Iraultza Zientifikoa: ezaugarriak eta ondorioak" »

San Tomas Akinokoaren bost bideak: Jainkoaren existentzia frogatzeko argudioak

Filosofia eta etika-n eguneratua2 KB

San Tomas Akinokoaren bost bideak

Jainkoaren existentzia frogatzeko, San Tomasek bost bide proposatu zituen, esperientziazko gertaera batetik abiatuta eta kausalitate eraginkorraren printzipioaren bidez.

1. Lehen bidea: Higidurari dagokiona

Zentzumenen bidez badakigu munduko gauza guztiek dutela higidura. Halaber, gauza oro beste zerbaitek higiarazten duela badakigu. Higiarazia izateko, beharrezkoa da potentzian egotea, eta higiarazteko, aktoan. Beraz, ezinbestean iritsi behar dugu lehenbiziko higiarazle horretara, akto purua den horretara; inork higiarazten ez duen horri Jainkoa deritzo.

2. Bigarren bidea: Kausa eraginkorraren izaeratik

Kausa eraginkorren segidan, begi-bistakoa da mundu hautemangarrian antolamendu bat badagoela. Ezinezkoa da gauza...

Jarraitu irakurtzen "San Tomas Akinokoaren bost bideak: Jainkoaren existentzia frogatzeko argudioak" »

San Agustin eta zoriontasuna: fedea, arrazoimena eta Jainkoa

Filosofia eta etika-n eguneratua3,83 KB

San Agustin Hiponakoa Algeria iparraldean, Tagaste hirian, jaio zen 354. Urtean. Garai haietan, Erromako inperioak behera egin zuen, eta erromatar eta kristauen artean borroka bizia zegoen. San Agustinen aita paganoa eta ama kristaua ziren, eta semea kristautasunean hezi zuen, nahiz eta honek kristautasuna utzi nerabezaroan, heldua izandakoan berriro itzultzeko. Agustin Maraudara joan zen bere lehenengo ikasketak egitara, eta jarraian, Cartagora joan zen erretorika ikastera, bertan erretorika eskola bat ireki zuelarik. Geroago, Erromara joan zen, eta hemen plazerez betetako bizitza izan zuen, ondoren Milanen jarraituko zuena. Hala ere, Milanen, kristautasunetik urrun zegoen plazeren bizitza behin betiko utzi zuen, nolabaiteko Jainkoaren seinale
...
Jarraitu irakurtzen "San Agustin eta zoriontasuna: fedea, arrazoimena eta Jainkoa" »

Sapere Aude: Ilustrazioa eta adingabetasuna Kanten arabera

Filosofia eta etika-n eguneratua2,29 KB

Latindar esamordea da eta “ausartu zaitez zure kabuz pentsatzera” esan nahi du. Ilustrazioaren lelotzat ere har daiteke, Ilustrazioaren ideia nagusia islatzen duelako: arrazoia askatasunez eta autonomiaz erabiltzea, inongo tutoretza arrotzaren menpe. Sapere Aude kontzeptua Kantek “Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna” lanean azaltzen digu.

Kanten ustez, beste izakiengandik bereizten digun ezaugarria autonomia da, hau da, erabakiak hartzeko dugun askatasunak. Horrela, adingabetasuna atzean utz dezakegu eta pixkanaka heldutasunera iritsi. Honek esan nahi du gizakia bere kabuz pentsatzen hasiko dela, bere irizpideak izango dituela eta bere buruaren jabe izango dela. Modu honetan jokatzea heteronomia atzean uztea da, hau da, besteen iritziak...

Jarraitu irakurtzen "Sapere Aude: Ilustrazioa eta adingabetasuna Kanten arabera" »

Karl Marxen materialismo historikoa eta alienazioa

Filosofia eta etika-n eguneratua2,56 KB

Karl Marxen materialismo historikoa

Galdera honek Karl Marx-en materialismo historikoa eta gizartearen interpretazioa aztertzen ditu. Marxen arabera, historiaren oinarria ez dira ideiak edo kontzeptu abstraktuak, baizik eta baldintza materialak, hau da, ekonomia.

Azpiegitura eta gainegitura

Zehazki, gizartea ulertzeko bi maila bereizten ditu: azpiegitura eta gainegitura.

  • Azpiegitura: Ekonomikoa da oinarria, eta bertan kokatzen dira ekoizpen-modua, indar produktiboak (teknologia, lana) eta ekoizpen-harremanak (jabetza eta klase-harremanak).
  • Gainegitura: Politika, legeak, erlijioa eta ideologia barne hartzen ditu.

Marxen arabera, azpiegiturak baldintzatzen du gainegitura; hau da, ekonomiak gizarteko beste esparru guztiak zehazten ditu.

Tesiaren aldeko

...
Jarraitu irakurtzen "Karl Marxen materialismo historikoa eta alienazioa" »

Hannah Arendt: totalitarismoa, gaizkiaren hutsalkeria eta emakumearen askapena

Filosofia eta etika-n eguneratua10,43 KB

Totalitarismoaren sustraiak eta ezaugarriak

Nazismoa eta estalinismoa ulertu nahi ditu Hannah Arendtek. Gaitz erradikala edo absolutua ulertzeko kategoria berriak behar direla dio. Bi aitzindari identifikatzen ditu: antisemitismoa, estatuaren nortasuna indartzeko korrontea, eta inperialismoa, arraza batzuk besteetatik gailentzearen ideologia. Baita deshumanizazioaren bidez ere.

Egoera ekonomiko eskasak bidea zabaldu zion totalitarismoari: masak propagandarekin erakarri zituzten. Hainbat teknika erabili zituzten: estatuaren forma aldatu eta boterea lider bakarrean bildu.

Totalitarismoaren helburua gizakiak beharrezkoak ez izatea da, gizabanakoa suntsituko dituzten legeak onartuz. Maila juridikoan, eskubiderik gabe uzten ditu. Maila moralean, ez...

Jarraitu irakurtzen "Hannah Arendt: totalitarismoa, gaizkiaren hutsalkeria eta emakumearen askapena" »

Simone de Beauvoir: Genero Eraikuntza eta Feminismoa

Filosofia eta etika-n eguneratua2,04 KB

Sarrera:

Simone de Beauvoirren esaldiak, "emakumea ez da jaiotzen, emakumea bihurtzen da", eztabaidatzeko eta hausnartzeko oinarri dira bere "Bigarren Sexua" lanaren lehen argitarapenetik aurrera. Simone de Beauvoir pentsamendu feministagatik da ezaguna, bere ekarpenek berdintasunaren filosofia finkatu zuten, eta gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunak ezarritako hierarkiei eta rolei aurre egin zieten.

Abantaila aldeko argudioa:

Simone de Beauvoirrek emakumeari buruzko nozio tradizionalak desafiatzen ditu, "emakumea ez dela jaiotzen, egin egiten dela" proposatuz. Ikuspegi horrek onartzen du gizarte- eta kultura-egiturek emakumeen genero-identitatearen eraketan duten eragina, emakumeak duten ahulgunea gauza horietan eta nola gainditu ahal...

Jarraitu irakurtzen "Simone de Beauvoir: Genero Eraikuntza eta Feminismoa" »

Nietzsche eta erlijioaren kritika: Jainkoa, moral kristaua eta bizitza

Filosofia eta etika-n eguneratua6,16 KB

“Jainkoaren ideia bizitzaren antinomia gisa asmatu da”

Filosofiaren historian, Jainkoaren nozioa eztabaida eta gogoeta bizien gai izan da. Antzinako garaietatik aro modernora, filosofoek jainkotiarrari eta giza existentziarekiko erlazioari buruzko hainbat kontzeptualizazio aztertu dituzte. Artikulu honetan, Jainkoaren ideia bizitzaren antinomia gisa, hau da, bizitzaren aurkako kontzeptu gisa, ulertu dela iradokitzen duen tesia aztertuko da.

Nietzsche eta Jainkoaren kritika

Alde batetik, Friedrich Nietzschek dio Jainkoaren kontzepzio tradizionalak bizitza lurtarra ukatu egiten duela, plano metafisiko batera bideratzean gizakia bere esperientzia zehatzetik urrunduz. Gainera, Jainkoaren ideia historikoki giza bizitzaren zapalkuntza eta kontrola...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche eta erlijioaren kritika: Jainkoa, moral kristaua eta bizitza" »

Susmoaren pentsalariak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin

Filosofia eta etika-n eguneratua2,49 KB

1.2. XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak

Paul Ricoeur filosofoaren ustez, “susmoaren pentsalariak” hiru izan dira: Karl Marx, Friedrich Nietzsche eta Sigmund Freud. Hirukote honetan laugarren pentsalari bat koka dezakegu: Charles Darwin.

Susmoaren filosofiaren ezaugarriak

Zeintzuk dira pentsalari hauek elkarlotzen dituzten aspektuak? Hiru filosofoek zalantza ezagutza-mekanismo gisa bultzatzen zuten. Descartesen zihurtasunaren (“Cogito ergo sum”) ordez, “susmoa” kontzientzia kritikoaren ezinbesteko baldintza bihurtzen da. Pentsamenduaren tranpak eta ilusioak erakusteko, errealitate zehatzaren azterketa proposatzen zuten:

  • Itxuraren azpian “benetako errealitatea” topatuko da.
  • Susmoak errealitatearen egiturak topatzeko asmoz, munduaren
...
Jarraitu irakurtzen "Susmoaren pentsalariak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin" »