Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Platon: Sokratesen ikaslea, sofistak eta filosofia

Filosofia eta etika-n eguneratua2,7 KB

Platon Atenasen familia aristokratiko batean jaiotako Sokrates filosofoaren ikasle bat izan zen./Platonengan eragina izan zuen gertakari garrantzitsuena Peloponesoko guda (Atenas Espartaren aurkakoa) izan zen, Atenaseko gainbehera eta bere maisuaren heriotza eragin zituelako, nahiz eta hark Sofistak errudunak zirela pentsatu./Platonen filosofia ulertzeko, kontuan izan behar ditugu sofisten, Sokratesen eta giro antropologikoen pentsaera. /Garai honetan filosofiaren pentsaeraren barruan aldaketa garrantzitsu bat egon zen, ikertzeko alorra physisetik( unibertsoaren izaera- barne dinamismoa- azaltzen den printzipioa - arje-) nomosera( hiria,etika, politika…- bertutea- arete) desplazatu egin zelako./Filosofo sofistak bai eszeptikoak eta bai erlatibistak...

Jarraitu irakurtzen "Platon: Sokratesen ikaslea, sofistak eta filosofia" »

Etika eta morala: izaera, kontzientzia eta unibertsalismoa

Filosofia eta etika-n eguneratua3,34 KB

1. Etika ekintza moralaren hausnarketatzat hartuta

1.1 Morala eta etika

Gure gizarteetan, gero eta gehiago hitz egiten da portaera etikoaz.

Moral: mos hitzaren jatorria da eta «ohitura» esan nahi du.

Etika: Jatorriz ēthos (egoitza, bizitzeko toki) zen; Aristotelesek, ordea, esanahia zehaztu zuen: izateko modua, hau da, izaera, adierazten du.

1.2 Izaera, kontzientzia eta heldutasun morala

Gizarte-portaeraren izaera aske hori da gizakiaren izaera moralaren oinarria (askatasunak).

Izaera egunetik egunera eraikitzen dugu gure ekintzekin. Izan ere, izaerak, behin eraiki eta gero, eragin handia izango du gure ekintza zehatzetan.

Gure kontzientzia moralak heldutasun-prozesu bati jarraitzen dio. Estadioak eta etapak daude, bakoitzak bere arrazoiketa morala...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta morala: izaera, kontzientzia eta unibertsalismoa" »

Platonen etika: zoriontasuna, bertutea eta arimaren harmonia

Filosofia eta etika-n eguneratua3,44 KB

Platonen Etika

5.1 Abiapuntua

Platonen etikaren abiapuntua eudemonismoa da. Eudemonismoa gizakiaren azken helburua zoriontasuna eskuratzea dela baieztatzen duen doktrina filosofiko-etikoa da. Etikaren helburua zoriontasuna lortzea bada, jakin behar da zoriontasuna zertan datzan. Platonek arazo hau aztertzen saiatu zen, bere maisuaren irizpideei jarraituz. Sokratesek esan zuen bezalaxe, soilik bertutetsua den gizakia izan daiteke zoriontsua. Hau da, bertutea zoriontasuna lortzeko baldintza beharrezkoa da. Beraz, zoriontasunaren arazoak bertutearen arazora eramaten gaitu.

5.2 Bertuteari Buruzko Ikuspegia

5.2.1 Intelektualismo Morala: Jakituria = Bertutea

Intelektualismo morala jakituria eta bertutearen arteko berdintasuna ezartzen duen doktrina filosofiko-...

Jarraitu irakurtzen "Platonen etika: zoriontasuna, bertutea eta arimaren harmonia" »

Ilustrazioaren ezaugarriak eta Euskal Herriko Ilustrazioa

Filosofia eta etika-n eguneratua4,26 KB

1. Ilustrazioaren ezaugarriak

Ilustrazioaren aroa Ingalaterrako Glorious Revolution izeneko iraultzarekin hasi eta Frantziako Iraultzarekin amaitzen da. Beraz, XVII. mende osoa hartzen du, eta garai horretako aldaketen isla ideologiko-kulturaltzat har daiteke, ikusmolde berrien bultzatzailetzat. Ilustrazioak espiritu kritiko arrazionalista kontrajartzen dio autoritateak, tradizioak eta errebelazioak gidatutako iluntasunari. Ilustratuek konfiantza eta fedea dute zientzia berrietan, autoritateari eta naturaz gaindikoari eraso egiten diete eta arrazoi autonomoaren alde egiten dute, gizadiaren aurrerapena haren eskutik etorriko delakoan.

  • Arrazoi enpirikoa eta analitikoa: enpirismoaren kritikaren ondoren eta zientziaren garapenari esker, esperimentua
...
Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioaren ezaugarriak eta Euskal Herriko Ilustrazioa" »

Platonen filosofia: ideien teoria, estatu ideala eta arimaren teoria

Filosofia eta etika-n eguneratua4,44 KB

Ideiek beren bizilekuetan irauten dute betiko, eta mundu fisikoan diren izakiak, aldiz, etengabe mugitzen eta eraldatzen dabiltza, mundu honetakoak dagokien forma edo ideiaren kopia baitira.

Ideien Teoria eta Bi Munduen Kontzeptua

Mundua sortu zuenean, alde batean, materia zuen, eta bestean materiari forma emango zien ideien multzoa. Ondorioz, ideiak mundu honetaz bestaldean egon badaudela adierazten du Platonek.

Ideien Hierarkia eta Ongiaren Garrantzia

Esentzien artean maila desberdineko ideia multzoak daudela adieraziko du. Hierarkia osatzen duten ideia-multzoak. Garrantzitsuena Ongia dugu. Honen azpian, matematikazko kontzeptuak eta zientziazkoak oro daude.

Ideien Ezaugarri Bereizgarriak

Ideiak, aldaezinak direnak, goi mailako ezagugaiak dira,...

Jarraitu irakurtzen "Platonen filosofia: ideien teoria, estatu ideala eta arimaren teoria" »

Platon eta Aristoteles: bertuteak, hiri ideala eta hilemorfismoa

Filosofia eta etika-n eguneratua2,64 KB

Bertuteak eta Hiri Ideala

Platonen kezka nagusietako bat hiria edo estatua nolakoa izan behar den zehaztea zen. Honen ustez, hiriaren eginkizuna gizakiaren zoriontasuna eta ongizatea bermatzea da. Horretarako, hiriak zuzena izan behar du, eta hiritar guztiek beren eginkizunak izango dituzte. Hiru gizarte-sail bereizten zituen:

  • Ekoizleak: (Irritsezko arima dute eta haien egitekoa hiriarentzat oinarrizko ondasunak ekoiztea da).
  • Zaintzaileak: (Arima suminkorra dute eta hiriaren defentsaz arduratzen dira).
  • Agintariak: (Arima arrazionala dute eta agintzea dute helburu).

Platonen ustez, gobernu motarik oberena aristokrazia izango litzateke eta txarrena, berriz, tirania. Platon demokraziaren kontrakoa da, gobernulanetarako prestatuta ez daudenek gobernatzen...

Jarraitu irakurtzen "Platon eta Aristoteles: bertuteak, hiri ideala eta hilemorfismoa" »

Sofistak eta Sokrates: filosofia, hezkuntza eta etika antzinako Grezian

Filosofia eta etika-n eguneratua4,35 KB

Sofistak: Filosofia eta Hezkuntza

Filosofo sofistak, Protagoras eta Gorgias garrantzitsuenak izanik. Herritar guztiak politikan parte hartzeko eskubidea zeukatenez, familia aberatsetako seme gazteei gai publikoez heziketa emateaz arduratzen ziren. Behar horregatik agertu ziren sofistak. Sofisten jarrera filosofiko nagusiak eszeptizismoa eta erlatibismoa ziren (ezagutza pertsonaren edo gizartearen menpe jartzen zuten).

Hezkuntza Sofisten Ikuspegitik

Hezkuntza berriak antzinako bertutea demokratizatzea eta nobleziatik hiritar guztietara zabaltzea zuen helburu. Politikan parte hartzeko eskubidea eta hitzaren eskubidea eman zien hiritar guztiei. Gazteei bertute politikoa irakasten zieten. Sofisten ustez, arte politikoa politikari bikainari zegokion...

Jarraitu irakurtzen "Sofistak eta Sokrates: filosofia, hezkuntza eta etika antzinako Grezian" »

Aro Garaikideko pentsalari nagusiak: Darwin, Marx, Nietzsche eta Freud

Filosofia eta etika-n eguneratua2,64 KB

Aro Garaikideko pentsamendua hainbat figura nagusiren ekarpenekin hasi zen, gizakiaren eta gizartearen ikuskera tradizionalak kolokan jarriz.

Charles Darwin eta Eboluzioaren Teoria

Hainbat adituentzat, pentsamenduaren historian Aro Garaikidea eboluzioaren teoriarekin hasten da. C. Darwin zientzialariaren Espezieen jatorria hautespen naturalaren bidez lanaren argitaratzearekin, gizakia aurreko espezieen eboluzio naturalaren emaitza dela baieztatu zen. Eboluzio hau zoriz gertatu da. Darwinekin historian lehen aldiz giza generoaren historia naturalista bat proposatzen da, azalpen mitiko, erlijioso eta moralen mende ez dagoena.

Karl Marx eta Materialismo Historikoa

K. Marx XIX. mendeko pentsalari handienetakoa dugu. Bere doktrina nagusia den materialismo...

Jarraitu irakurtzen "Aro Garaikideko pentsalari nagusiak: Darwin, Marx, Nietzsche eta Freud" »

Filosofiako oinarrizko kontzeptuak: adimena, argitzapena, arima eta bertutea

Filosofia eta etika-n eguneratua3,66 KB

Adimena (arrazoia)

Oro har, pentsatzeko ahalmena. Zehazkiago, gizakiak gauza sentikorrak pentsatzeko eta haietatik unibertsala abstraitzeko eta kontzeptu forman adierazteko ahalmena. Tradizioz, adimena res cogitans, gauza pentsatzailearen sinonimotzat edo arrazoiaren sinonimotzat erabili da.

Alegoria

Ezaugarri sinbolikoak dituen irudi bidez edo bilakatutako metafora bidez egindako ideia baten irudikapena, adierazpena. Poema baten barnean edo bertako zati batean (nahi bada) azaltzen den irudia. Errealitate militar dagokion osagarriak metafora mailara aplikatzen ditu.

Apologistak

Kristautasunaren hasierako kristauek beren doktrina adierazteko eta defendatzeko borrokatu ziren idazleak.

Argitzapena

San Agustinen ezagutzaren teoria da, geroago eskolastiko...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiako oinarrizko kontzeptuak: adimena, argitzapena, arima eta bertutea" »

Epikuro: zoriona, plazera eta bizitza filosofikoa

Filosofia eta etika-n eguneratua2,98 KB

Epikuro (341-270 K.a.)

Epikurok ezkutuan bizitzeko aholkatzen du, estoikoen bertute exhibizionistatik urruti.

Lorategiak eta Errudizio Toxikoa

Platonen akademian agintariak bakarrik, kutsu intelektuala; Epikuroren lorategietan (bere bizilekua) berriz klase guztietako jendea: esklaboak, ezkondurik gabekoak, etorkinak... Errudizio toxikoa (jakitea kulturagatik) da.

Atomismoa eta Heriotza

Atomismoa nagusi: doktrina bat, non errealitatearen azken funtsa atomoa dela defendatzen duena. Arima atomikoa da. Heriotza betirako loaldia. Ondorioz: liburu materialisten desagerpena.

Askatasuna eta Atomismoa

Ezin da aurreikusi atomoaren mugimendu arraroak, askatasunak garrantzia baitu.

Abstentzio Politikoa eta Erretiroa

Epikuroren abstentzio politikoa herritartzetik...

Jarraitu irakurtzen "Epikuro: zoriona, plazera eta bizitza filosofikoa" »