Sapere Aude: Ilustrazioa eta adingabetasuna Kanten arabera

Filosofia eta etika-n eguneratua2,29 KB

Laburpena

Testuak Sapere Aude lelo latinaren esanahia azaltzen du eta Kantek Ilustrazioari buruz egindako ekarpena aztertzen du. Autonomia, heteronomia eta adingabetasunaren kontzeptuak errepasatzen dira, eta pentsamendu askea lortzeko bidea nola ireki daitekeen azaltzen da.

Funtsezko puntuak

  • Sapere Aude esan nahi du "ausartu zaitez zure kabuz pentsatzera".
  • Kantek Ilustrazioa definitzen du gizakiaren irteera gisa bere erruzko adingabetasunetik.
  • Autonomia da gizakia beste izakiengandik bereizten duen ezaugarria.
  • Heteronomia besteen iritziak kontuan hartuz jardutea da.
  • Alferkeria eta koldarkeria dira adingabetasunaren kausak Kanten ustez.
  • Kantek aldaketa lortzeko iraultza baino Ilustrazioa proposatzen du.

Frogatu zeure burua

Latindar esamordea da eta “ausartu zaitez zure kabuz pentsatzera” esan nahi du. Ilustrazioaren lelotzat ere har daiteke, Ilustrazioaren ideia nagusia islatzen duelako: arrazoia askatasunez eta autonomiaz erabiltzea, inongo tutoretza arrotzaren menpe. Sapere Aude kontzeptua Kantek “Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna” lanean azaltzen digu.

Kanten ustez, beste izakiengandik bereizten digun ezaugarria autonomia da, hau da, erabakiak hartzeko dugun askatasunak. Horrela, adingabetasuna atzean utz dezakegu eta pixkanaka heldutasunera iritsi. Honek esan nahi du gizakia bere kabuz pentsatzen hasiko dela, bere irizpideak izango dituela eta bere buruaren jabe izango dela. Modu honetan jokatzea heteronomia atzean uztea da, hau da, besteen iritziak kontuan ez hartuz jardutea. Beraz, Kantek pentsatzen du Ilustrazio-garaia gizadiak adingabetasuna atzean uzteko garaia dela eta bere kabuz pentsatzen hastekoa. Izan ere, Kanten hitzetan, “Ilustrazioa gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik”.

Bestalde, Kantek uste du gizakia alferkeria eta koldarkeriagatik dela adingabea, oso erraza delako zer egin behar dudan esaten diten norbait edukitzea, ez baitut nire kabuz pentsatu beharrik. Baina hau arriskutsua izan daiteke, ez zaigulako gure modura pentsatzeko aukera irekitzen eta beraz, inoiz ez garelako eroriko, eta ikasi horrela egiten delako, eroriz, alegia. Gainera, zaila izan ohi da adingabetasunetik ateratzea, hau maitatzera iritsi gaitezkelako, gizakiaren bigarren natura bihurtu baita. Hortaz, izakia ez da gai bere adimenaz baliatzeko, eta inoiz bertatik askatuko balitz, huts egingo luke, horrelako mugimendurik ematea ohituta ez dagoelako.

Bukatzeko, zaila dirudien arren, posible da jendeak adingabeak diren horiek Ilustratzea lortzea, hain zuzen, askatasuna emanez. Baina uztarpenera eraman duten pertsona, gero bera uztarpean geratuko da, inolako Ilustraziorako gai ez diren tutoreekiko batzuk horretara bultzatuta. Horrenbestez, kaltegarria da aurreiritziak zabaltzea eta beraz, hau ekidin beharko litzateke. Beraz, zer egin behar da berrikuntzarako? Batetik, poliki-poliki jardun, eta bestetik iraultza gertatzea sihestu, izan ere, hau ez da sekula pentsakeraren egitazko berrikuntza izango. Kantek benetako aldaketa lortzeko beste iraultza bat proposatzen digu: Ilustrazioa.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer esan nahi du Sapere Aude lelo latinak?

Latinez "ausartu zaitez zure kabuz pentsatzera" esan nahi du. Ilustrazioaren lelotzat hartzen da, bere ideia nagusia islatzen duelako.

Zer da Kanten arabera Ilustrazioa?

Kantek Ilustrazioa gizakiaren irteera gisa definitzen du bere erruzko adingabetasunetik. Arrazoia askatasunez eta autonomiaz erabiltzea da.

Zergatik dago gizakia adingabetasunean Kanten ustez?

Kantek uste du alferkeria eta koldarkeriagatik dagoela adingabea. Besteek esaten dietena egitea errazagoa delako, nork bere kabuz pentsatu beharrik gabe.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zer esan nahi du Sapere Aude latinez?
2. Zein izenburuko lanean azaltzen du Kantek Sapere Aude kontzeptua?
3. Zein da Kanten arabera gizakia beste izakiengandik bereizten duen ezaugarria?
4. Zer da heteronomia testuaren arabera?
5. Zein da Kanten ustez adingabetasunaren arrazoia nagusia?
6. Zer proposatzen du Kantek aldaketa lortzeko?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.