Etika Eskolak: Estoizismoa, Etika Kristaua eta Utilitarismoa
C. Estoizismoa: Patuaren Onarpena
Greziar pentsalari Zenonek sortu zuen. Estoikoen arabera, unibertsoa eta bertan gertatzen den guztia lege, printzipio edo arrazoi unibertsal batek arautua, zuzendua eta ezarria da. Dena dago lege horren mende, eta lege horrek kontrolatzen du dena. Gizakiak naturaren beharren mende egon behar du, estoikoen maxima moralak adierazten duenez: bizi naturaren arabera.
Patuaren onarpen horrek garamatza ideal etikora, gogoaren lasaitasunera eta baretasunera; gure mende ez dagoen guztiaren aurrean zirkinik egin gabe egotera: batzuetan maitasunaren, arrakastaren, osasunaren eta aberastasunaren aurrean; beti heriotzaren eta zoriaren kolpeen aurrean.
D. Etika Kristaua: Tomas Akinokoa eta Naturaren Legea
Ordezkaririk esanguratsuenetakoa...