Tomas Akinokoaren Jainkoaren Existentziaren Bost Ibilbideak
Tomas Akinokoa: Jainkoaren Existentziaren Bost Ibilbideak
Erdi Aroan Jainkoaren existentzia frogatzen saiatu ziren kristau-pentsalari ugari, horien artean Tomas Akinokoa. Akinokoak Aristotelesengandik hartzen ditu bere izakiari buruzko teoria garrantzitsuenak, kristautasunaren ikuspuntua emanez: errealitatean ematen den mugimendu ororen funtsa Jainkoa da. Tomas Akinokoaren Jainkoaren existentziari buruzko azalpenak filosofia klasikoaren eredutzat hartu dira, azalpen osoenak eta sistematizatuenak baitira. Summa Theologiæ liburuan azaltzen ditu Jainkoaren existentzia frogatzeko eskema jakin bat jarraitzen duten bost ibilbide. Eskema honako hau da:
- Abiapuntua: esperientzia datu bat, errealitatean, gauzetan hauteman dezakegun zerbait (mugimendua,