Lehen hezkuntza mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Aristotelesen ikuspegia gizakiaz eta emakumeaz

Filosofia eta etika2,1 KB

Aristoteles gizakian:

Platonen ikuspegiaren kritika:

Platonen pentsamenduaren arabera, gizakien arima eta gorputza ustekabean batzen ziren eta arima hilezkorra zen. Aristotelesek, aldiz, sustantziaren teoria defendatzen zuen. Teoria honen arabera, arima eta gorputza bat bestea gabe ezin dira existitu, sustantzia bat materia eta “formaren” bitartez osotuta dagoelako. Kasu honetan, materia gizakiaren gorputza da eta forma, arima.

Arimaren kontzeptua:

Aristotelesek, beste filosofo batzuek bezala, izaki bizidun guztiek, landareak edo animaliak izan, arima dutela baieztatzen zuen. Baina berarentzat, arima sustantziaren forma izateaz gain, gizakiak errealizatzen dituen ekintzen arduradun den sustantziaren atala ere bada. Beraz, Platonekin bat dator...

Jarraitu irakurtzen "Aristotelesen ikuspegia gizakiaz eta emakumeaz" »

Nietzsche: Kristautasunaren kritika eta balioak

Filosofia eta etika3 KB

Nietzsche: Kristautasunaren kritika

Nietzschek kristautasunari egindako kritika, metafisika mendebaldarraren kritika da. Kristautasunak bi esfera bereizi, kontrajarritan bereizi errealitatea. Inguratzen gaituen eta zentzumenen bidez hautematen dugun mundua ez da erreakutate iragankorra. Jainkoa benetako errealitatzat hartu. Bi esparruok, oso balio ezberdinak izan. Jainkozkoari dagokionak, betierekoa eta transzendetea. Gizakien mundua errealitate ez-perfektua eta bekatuari lotuta da, gure xedea hilkor denaren plano hori gainditzea izan behar du, Jainkoarekin bat egiteko. Hori kortzeko bide bakarrak tentaldia garaitzea eta aszetismoari men egitea da. Kristautasunak mespretxatzen zuen biziaren balioa Nietzscheren ustez. Nietzscheren bitalismoa...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Kristautasunaren kritika eta balioak" »

Zientziaren Filosofia: XX. Mendeko Bilakaera

Filosofia eta etika4,16 KB

Zientziaren Filosofia

XX. mendean hasi zen ezagutza zientifikoa, zientziaren sistemak, ondorioak eta oinarri filosofikoak aztertzen dituen filosofiaren adarra da. Jorratzen dituen alderdiak hauek dira: metodo zientifikoa, zientzia eta naturaren arteko lotura, zientzien teoriak balioesteko moduak...

Teoria Zientifikoen eta Ez Zientifikoen Bereiztasunak

Berifikazionismoa

Teoria bat zientifikotzat jotzeko, enpirikoki egiaztatu behar da. Zientzia beti behaketatik abiatu behar da, eta nahikoa datu lortu direnean, orokortu egin behar dira legeak eta teoriak formulatzeko. Teoria zientifikoak beti esperientziatik abiatzen dira eta handik ateratzen dituzte zuzenak diren frogak.

Indukzioaren Arazoak

Zientzia ezagutza objektiboa, egiazkoa eta fidagarria da,

...

Jarraitu irakurtzen "Zientziaren Filosofia: XX. Mendeko Bilakaera" »

Descartes-en ideia jatorrizkoak eta arimaren hilezkortasuna: ikuspegi kritikoa

Filosofia eta etika2,77 KB

Descartes-en ideia jatorrizkoak eta arimaren hilezkortasuna: ikuspegi kritikoa

Ideia jatorrizkoen existentzia

Descartesek testu honetan ideia jatorrizkoen existentzia defendatzen du. Bere ustez, ideiak arrazoimenaren bidez bakarrik atzeman daitezke eta gure ezagutzaren jatorria dira. Hala ere, ideia guztiak esperientziatik datozela ere argudia daiteke, eskolastikoek eta enpiristek proposatzen duten bezala. Bi ikuspuntuak aztertuko ditugu.

Descartes-en aldeko argudioak

Descartesek aipatzen dituen ideiak, Jainkoarena eta arimarena adibidez, ez dute edukin enpirikorik; hau da, ez dira zentzumenen bidez hautematen. Arrazoimenaren bidez bakarrik ulertu daitezke, eta horregatik, posible da gure arrazoimenetik sortuak izatea.

Descartes-en aurkako argudioak

Filosofo...

Jarraitu irakurtzen "Descartes-en ideia jatorrizkoak eta arimaren hilezkortasuna: ikuspegi kritikoa" »

Egia, Ezagutza eta Emozioak: Definizioa, Teoriak eta Eragina

Filosofia eta etika11,3 KB

Egiaren Definizioa eta Teoriak

Egia Hitzaren Jatorria

Egia hitzaren jatorria mendebaldeko kulturan eragin handiena izan duten hiru hizkuntzetan ikusiko dugu:

  • Grekoa: Aletheia hitzak ezkutatuta ez dagoena esan nahi du (agerian dagoena). Egia gauzen aurkikuntza da. Gauzak zer diren argitzea da. Aletheia – pseudos (estalketa).
  • Latina: Veritas hitzak esatearen doitasuna eta zehaztasuna adierazten du. Esaten dena esaten duenarekin lotzen duena.
  • Hebreera: Emunah hitzak konfiantza zentzuan adierazten du egia. Espero duguna beteko den konfiantza = emunah.

Egia Hitzaren Erabilera Gaur Egun

Gaur egun, egia hitza esparru askotan erabiltzen da: egia zientifikoa, egia etikoa, egia logikoa... Bestalde, bere esanahiak, gure hizkuntzan, ez genituzke nahastu behar:...

Jarraitu irakurtzen "Egia, Ezagutza eta Emozioak: Definizioa, Teoriak eta Eragina" »

Nietzsche: Erlijioaren Kritika, Jainkoaren Heriotza eta Super-gizakia

Filosofia eta etika2,51 KB

Nietzsche eta Erlijioaren Kritika

Nietzscheren ustez, erlijioa beldurretik sortzen da. Erlijioak ez du inoiz egia esan, eta naturaz gaindiko izaki transzendenteak aldarrikatzen ditu. Ondorioz, Nietzschek tradizio judu-kristauaren, budismoaren eta, oro har, erlijio-arau ororen aurka jotzen du.

Kristautasuna eta Esklabo Moralaren Kritika

Nietzscherentzat, kristautasuna platonismo herrikoia da, filosofia eta moral arrunta, ahul eta esklaboentzat. Bestetik, erlijioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu, artaldearen balioak, esklaboenak: umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia, sakrifizioa.

Nietzschek kristautasunari leporatzen dio grina, bulkada, sena, balio estetikoak eta, oro har, gorputzak gogoko duen oro arbuiatu izana.

Jainkoaren Heriotza:

...
Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Erlijioaren Kritika, Jainkoaren Heriotza eta Super-gizakia" »

Enpirismoa, Ilustrazioa eta Arrazoia: Gakoak eta Kontzeptuak

Filosofia eta etika4,77 KB

Enpirismoa

Enpirismoa XVII. mendeko korronte filosofikoa da. Locke da sortzailea, baina Hume izan zen pentsamendu enpirista bere azken ondorioetaraino eraman zuena. Ez dugu jatorrizko ideiarik, gure pentsamendua "tabula rasa" delako, hutsik dagoelako. Zentzumenak dira jatorrizko iturri nagusia, eta ezagutza ziurra ideien ezagutza da. Esperientziatik haratago ezin dugu ezer jakin. Matematika ezagutza ziurra eskaintzen du, baina ziurtasun hori ez dator matematikaren logikatik, gizakiarengan dauden lege psikologikoengatik baizik. Aldiz, fisika zientzia probable bat baino ez da.

Ilustrazioa

Ilustrazioa XVIII. mendea da, garai horretan sortu ziren gaur egun dauden gizartearen oinarriak. Askatasuna da ezaugarri garrantzitsu bat. Hiru arrazoi mota ditu:...

Jarraitu irakurtzen "Enpirismoa, Ilustrazioa eta Arrazoia: Gakoak eta Kontzeptuak" »

Ezagutza Motak eta Metodo Zientifikoak

Filosofia eta etika2,46 KB

Doxa eta Episteme: Ezagutza Motak

Doxa eta epistemea desberdinak dira, baina biak ezagutza motak dira. Alde batetik, doxa iritzia da eta zentzumen-ezagutzatik datorkigu, esperientzian oinarritutakoa, enpirikoa. Beste aldetik, epistemea zientzia da, jakintza edo ikerkuntza arrazionala.

Antzinako Grezian, epistemea eta doxa ziren haien dialektikaren oinarria, hori baitzen bizitzaren funtsezkoena. Bien arteko elkarketa ezinbestekoa da, unibertsoan bezala.

Betidanik zientzia eta filosofia oso elkartuta egon dira. Antzina, ezagutza bi motatakoa zela ondorioztatu zuten: epistemea eta doxa. Epistemea jakintza zientifikoa da, ezagutza mota arrazionala, dedukzioz sortutakoa; doxa, ordea, guztiz desberdina da, zentzumenetatik lortutakoa, esperimentazioaren...

Jarraitu irakurtzen "Ezagutza Motak eta Metodo Zientifikoak" »

José Ortega y Gasseten Pentsamendua: Perspektibismotik Arraziobitalismora

Filosofia eta etika3,37 KB

Nahi izan zion erlatibismoari eta eszeptizismoari. Ez dutelako ezertarako balio Egia absolutua bilatzeak, ez direlako lorgarriak gizakiaren ezagutza mugatuarentzat. Ikuspegi ezberdin guztiak bakar batean bilakatzen zituen, bateratzea proposatuz. Ni-a eta Gauzak, esanez ni-ak bizitza ematen diela gauzei. Horrela, errealitatearen pertzepzioa gauzen elkarkidetzan datza. Geroago, epe arraziobitalistan, ni-a eta gauzen arteko harremana bizitzaren noziorako elkartua egongo da. Perspektibismoaren ikuspuntutik, zientzian egin beharrekoa dela ideiak elkartzea, garrantzitsuena izanik errealitatearen ulermena.

epea: Arraziobitalismoa (1923-1955)

Perspektibismoaren garapenetik sortu zuen, bere heldutasun garaian, arraziobitalismoaren doktrina. Ortegak gizakiaren...

Jarraitu irakurtzen "José Ortega y Gasseten Pentsamendua: Perspektibismotik Arraziobitalismora" »

Historiaren Filosofia: Agustin Hiponakoaren Lurrezko Hiria eta Jainkoaren Hiria

Filosofia eta etika2,4 KB

Historiaren Filosofia: Lurrezko Hiria eta Jainkoaren Hiria

Mendebaldeko kulturan, historiaren filosofia Agustin Hiponakoarekin hasten da. Grekoen ikuspegiari aurre eginez, Agustinek "historia linealaren" kontzeptua sortu zuen. Historiaren interpretazio honetan, gertaera bakoitzak bere arrazoia du prozesu historikoan, eta horiek historiaren helburuen arabera ulertu behar dira.

Erromaren gainbehera eta "Jainkoaren Hiria" idazlana

410. urtean Alarikoren gudarosteak Erroman sartu eta hiria suntsitu zuten. Hiritarrek kristauei leporatu zieten jazotakoaren erantzukizuna, izan ere, kristauek aldarrikatutako biolentzia ezaren erruz, Erroma, soldadu gabe, ez zen bere burua babesteko gai izan. Bere aldetik, San Agustinek Eliza kristaua babesteko Jainkoaren

...
Jarraitu irakurtzen "Historiaren Filosofia: Agustin Hiponakoaren Lurrezko Hiria eta Jainkoaren Hiria" »