Bertuteak eta hiri ideala

Filosofia eta etika2,58 KB

1.POLITIKA. BERTUTEAK ETA HIRI IDEALA.

Hiria antolatzeko, Platonek kontuan hartzen ditu Arimaren hiru zatiak. Ez zaio interesatzen Estatua nolakoa den, baizik eta Nolakoa izan beharko lukeen, ezin duelako burutik kendu Sokrates kondenatzeko Egin zuten azpijokoa.

Horregatik uste du gobernariekprestakuntza berezia behar dutela.

Platonek hiri perfektuan gizakiek nolako hezkuntza behar Duten azaltzen du Errepublika liburuan.

Era berean, gizartearen jatorria eta helburua zuzentasuna lortzea da, bizikidetza lortzeko. Hiritarrek dagokien eginkizuna Betetzen badu lortuko da zuzentasuna. Beraz, bakoitzak bere gaitasunen Araberako laguntza eskainiko dio gizarteari.

Hiru gizarte talde proposatzen ditu:

·Produktugileak: haien bertutea Neurritasuna da eta oinarrizko ondasunak ekoizten dituzte.
·
Zaintzaileak: haien bertutea Sendotasuna da eta hiria defendatzen dute.
·
Gobernari filosofoak: haien Bertutea zuhurtasuna da eta ongia ezagutzen dutenek bakarrik gobernatuko dute Zuzentasunez.

Talde bakoitzak bere eginkizuna betetzen badu harmonia Nagituko da.

Zuzentasuna egoteko beste baldintza batzuk ere badaude: Berdintasun ekonomikoa, gobernariek familia ez izatea eta umeen hezkuntza Estatuaren menpe egotea.

Platon ezkorra da demokraziaren aurrean, bere ustez Adimen gaitasun handiena dutenek gobernatu behar dutelako (Aristokrazian).

Bukatzeko, gizakiaren helburu nagusia zoriontasuna Lortzea da, atseginaren eta jakinduriaren arteko nahasketaren bidez lortuko Dena.

Deskargatu

PDF Word HTML