Platonen arimaren teoria: arima mota eta hegadun gurdiaren alegoria
Laburpena
Dokumentuak Platonen arimaren teoria azaltzen du, bere ideien teoriarekin duen lotura nabarmenduz. Gizakia arimaz eta gorputzez osatuta dagoela azaltzen du, eta arima arrazionala, suminezkoa eta irritsua bereizten ditu. Azkenik, arimaren sailkapena gizarte klaseekin lotzen du.
Funtsezko puntuak
- Platonek bi elementu nagusi bereizten ditu gizakian: arima (materiagabea eta hilezkorra) eta gorputza (hilkorra eta zantarra).
- Teoria antropologikoaren arabera, gorputza arimaren kartzela edo kaiola da.
- Arimak hiru zati ditu: arrazionala (zuhurtasuna, adimena), suminezkoa (sendotasuna, ausardia) eta irritsua (neurritasuna, desioak).
- Hegadun gurdiaren alegorian arrazoia gidaria da, suminezko zatia zaldi zuria eta irritsua zaldi beltza.
- Hiru arima motek hiru gizarte klaseekin bat egiten dute: agintariak, soldaduak eta eskulangileak.
- Gizarte talde bakoitzak bere bertutea ondo betetzean, gizarte zuzen bat lortzen da.
Askotan Aipatu dugun moduan, Platon dualista zen, bere ideia eta teoria nagusiak bi Elementu nagusitan bereizten zituen. Ezaguna dugu bere “ideien teoria”, hala Ere, beretsua den beste bat plazaratu zuen, “Arimaren teoria”. Bigarren teoria Hau ideien teoriarekin alderatuz, erlazio zuzen bat dutela esan genezake: argi Dago, batetik, arima ideien munduarekin erlazionatu dezakegula biak baitira Materiagabeko kontzeptuak; bestetik, gorputzaren alde fisikoa dugu, gorputza, Ukitu eta sentitu dezakeguna eta mundu sentigarriarekin bat datorrena.
Aipatutako bi elementu hauek, Arima eta gorputza, gizakion osagaiak dira, beraz, Platonen ustez gizakia duala Da. Lehenengo elementua, arima, materiagabea da eta Platonek dionez alderdi hau Jatorri jainkozkoa da. Gainera, hilezkorra eta betierekoa da. Bigarren Elementua, gorputza, hilezkorra eta zantarra da. Horrez gain, teoria Antropologikoaren arabera, gorputza arimaren kartzela edo kaiola da.
Sailkapen honetaz gain, Platonek hiru arima mota bereizten ditu: arima arrazionala (adimenarekin lotuta dago), Arimaren goi-mailako zatia da, zuhurtasuna du bertute eta gogamena du funtzio Nagusi; suminezko arima (borondatearekin dago lotuta), zati hilkorra da, Sendotasuna du bertute eta ausardia, kemena… dira honen adierazle; arima Irritsua (desio instintiboekin lotuta), neurritasuna de bertute eta joerak, Nahiak… dira honen adierazpenak. Arimaren sailkapen hau “hegadun gurdiaren” Alegorian irudikatzen da non arrazoia den gidaria, suminezko zatia zaldi zuria Eta irritsezko arima, aldiz, zaldi beltza.
Aipatzekoa da ere arimaren Sailkapen honek gizarte klaseekin duen paralelismoa. Ideia honen arabera hiru Gizarte klase daude eta, nahiz eta gizaki bakoitzak hiru arima motak izan, bata Besteak baino garatuagoa egongo da izaki bakoitzarengan: arima arrazionala Agintariengan, suminezko arima soldaduengan eta arima irritsua Eskulangileengan. Gizarte talde bakoitzak bere bertutea ondo burutzean, gizarte Zuzen bat lortzen da.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zein dira Platonen arimaren hiru zatiak?
Arima arrazionala, suminezkoa eta irritsua. Arrazionala adimenarekin lotuta dago, suminezkoa borondatearekin eta irritsua desio instintiboekin.
Zer da hegadun gurdiaren alegoria?
Arimaren sailkapena irudikatzen duen alegoria da, non arrazoia gidaria den, suminezko zatia zaldi zuria eta irritsua zaldi beltza.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.