Kanten Ilustrazioa: Ezagutza, Etika eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,45 KB

Kanten Ilustrazioaren Garrantzia

Kanten ustez, ez gara garai ilustratuan bizi, baizik eta Ilustrazioan; izan ere, jende asko, oraindik ere, adingabea da. Adingabetasun horretatik irteteko, Kantek uste du arrazoia bera kritikatu behar dela, horren mugak eta aukerak ezagutzeko, bizitzaren zentzua zein den jakiteko. Behin hori jakinda, inolako tutorerik gabe bizi eta bakoitzak bere kabuz pentsatzeko gai izango delakoan dago filosofoa. Horretarako, hiru galdera proposatzen ditu:

Zer ezagutu dezakegu?

Kanten iritziz, arrazoiak esperientzietan oinarritzen ez diren ideiak sortzeko ahalmena du, baina gero hauek esperientzian frogatu egin behar direla dio. Beraz, ezagutzaren ideia a priorikoa dela esan daiteke, esperientziaren aurrekoa eta unibertsala. Baina ezagutza a posteriorikoa da, behin a priori dakiguna esperientzian jartzen denean. Ezagutza horiei fenomeno deitzen diegu, gure baitan dauden agerpenak direlako, eta guk esperientzian oinarritu baino lehen pentsaturiko gauza horiek noumenoa dira. Ondorioz, Kantentzat metafisika ez da zientzia, metafisikan pentsatzen diren ideiak edo gauzak ezin baitira praktikan jarri, ez dago fenomenorik, baizik eta noumenoa soilik, eta arrazoia bien konbinazioa izan behar da ezagutza bat lortzeko.

Zer egin behar dut?

Kanten iritziz, etika formala jarraituz, gauzak egiterakoan ez ditugu helburu batekin egin behar, ez bailitzateke ekintza etikoa izango. Etikoa izateko, gauzak bete behar ditugulako egin beharko genituzke, betebeharrarekiko maitasunagatik egin behar ditugu, guk nahi dugunean, betiere modu autonomoan eginez gero. Horrela, etika unibertsala agindu autonomo, kategoriko eta a priorizkoetan oinarritzen da (a posteriori izango balitz, ezingo litzateke unibertsala izan, baizik eta pertsonala). Beraz, esan daiteke Kantek etika materiala kritikatzen duela, horiek heteronomo, hipotetiko eta esperientzian oinarrituak baitira.

Zer espero dezaket?

Lege moral praktikoa jarraituz gero, arrazionaltasunaren erabateko garapena lortuko dugu, betiere autonomoki hartzen baditugu erabakiak. Horri esker, eta naturalki jokatuz gero, gizakia askatasunera helduko da, bere erabakiak hartzeko gai izango baita, eta, azkenean, arrazoia erabiliz gero, Nazioarteko Zuzenbideei esker, bake iraunkorra lortuko dugu, azkenean gizarte ilustratura iritsiz.

Deskargatu

PDF Word HTML