Platonen filosofia: dialektika, bertuteak eta hiri ideala
Dialektika - Ezagueraren teoria
Filosofiaren egiteko nagusia ezagutza lortzea da: ideiak ezagutzea, ongia ezagutzea. Era berean, ezagutzak giza portaera baldintzatzen du, eta jokaera okerra ezjakintasunari dagokio. Platonek, haitzuloaren alegoriaren bitartez, bi mundu bereizten ditu: mundu fisikoa (mitoko kobazuloa) eta ideien mundua (kobazulotik kanpo dagoena). Beraz, bi mundu bereizten dituenez, bi ezagutza maila bereizten ditu.
Alde batetik, entzumenen bidez lortzen den ezagutza dago. Honen bitartez ez da benetako ezagutza eskuratzen, izan ere, zentzumenen bidez hautemandakoa etengabe aldatzen da eta, beraz, ez da inoiz izatearen mailara iritsiko. Beste alde batetik, arrazoimenaren bidez eskuratzen den ezagutza dago. Platonen ustez, hau da...