Descartes eta Marx: Filosofia eta Gizartearen Analisia

Filosofia eta etika3,89 KB

Descartes

Nia

Filosofia sistemaren 1. egia, nia edo gauza pentsatzailea, zalantzatik, cogitotik, pentsamendutik sortzen: cogito ergo sum. Pentsatzean datza, zalantza egitea, iruditzea, sentitzea... Pentsatzeari uzten dionean, existitzeari ere uzten dio. Nia arimarekin berdintzen da, espiritua denez, ez du materiarik behar existitzeko ez mundurik, gorputzetik aske dago.

Ziurtasuna

Cogito ergo sum printzipioa da. Cogitoa (pentsatzen dut, beraz banaiz) intuizio bat da, eta zuzenean hauteman daiteke, pentsatzen ari naizenean pentsatzaile gisa existitzen naizela. Zalantza gnoseologikoa ugalkorra da, eta hartatik sortu behar du ziurtasunak. 1. ziurtasuna sistema filosofikoaren egitura oinarria da.

Jainkoaren Frogapena

  • 1. Froga: Substantzia infinitua. Nire ideien artean, Jainkoaren ideia dago. Substantzia infinituaren ideia ez nuke izango, mugatua izanik, benetan substantzia infinituak nire izpirituan jarri ez balu.
  • 2. Froga: Izaki perfektua. Perfektutasunaren ideian oinarritzen da, aurreko froga aurkezteko beste era bat da.
  • 3. Froga: Argumentu ontologikoa. Argumentua: Izaki oso perfektuaren ideia dut. Haren existentzia esentziatik banaezina da; horregatik, gauza bat bestearekin ulertzea kontraesana izango litzatekeen bezala, kontraesana ere litzateke izaki oso perfektua existentziarik gabe ulertzea.

Zalantza Metodikoa

Descartesek ziurtasunera iristeko erabiltzen duen metodoa da, ezagutza guztiak zalantzan jartzean datzana:

  • 1. Zentzumenen iruzurra: Sarritan zentzumenek engainatu egiten gaituztela esperimentatzen dugu. Behin zimarkatzen gaituenaz ezin gaitezke fida, ezin zentzumenez fida.
  • 2. Arrazoiaren datuak: Arrazoiketak egitean, hala nola batuketa, kenketa..., esperientzia dut sarritan erratu egiten naizela. Beraz, arrazoiaz ere ezin naiteke fida nire filosofia berriaren 1. egia ziurra aurkitzeko. Horrenbestez, zalantzan jartzen ditut ere arrazoiaren bidez lortu ditudan ezagutza guztiak.
  • 3. Esna eta lo egoerak bereizteko ezintasuna: Ametsetan, lo gaudenean, esna gaudenean besteko sentipen sendoak eta gogorrak izaten ditugu. Descartesek honela dio: "Hortik ondorioztatzen dut loalditik itzarraldira argi bereiz dezakegun ezaugarririk ez dagoela". Horregatik zalantzan jarri behar ditugu ametsetako eduki guztiak.
  • 4. Jainko maltzurraren hipotesia: Horren esanahia: bere boterea beti ni engainatzen erabili duen jainkoa gaizkilea eta maltzurra dela suposatzea. Jainko gaiztoak berea egin ez dezan, aukera hau bakarrik geratzen zait hipotesi honen aurrean: ziurtzat ezer ez onartzea.

Marx

Klaseen Arteko Borroka

Historiaren eragilea da, bi talde arteko borroka: produkzio indarren eta produkzio jabetzaren arteko kontrajarpena. Borroka horren amaiera azpiegitura ekonomikoaren aldakuntzaren ondorioz izango da. Marxek dio: bai historia bai borroka loturik doazela; borrokarik gabe ez dago aurrera egiterik, beharrezkoa da aurrerapen historikoa egoteko. Historiaren bukaera klase gabeko gizarterako bidea egitea da.

Gizartea

Marxentzat azpiegituratik determinaturik dagoena. Bizitza materialaren produkzio moduak prozesu soziala baldintzatzen du: ez da giza semearen kontzientzia bere izaera xedatzen duena, izaera soziala da determinatzen duena. Bi talde sozial daude: jabeak eta langileak.

Aldakuntza Iraultzailea

Produkzio harreman konkretuen suntsidura eta eraldakuntza da. Ondorioz, azpiegitura ekonomikoa eta gainegitura aldatzen dira. Iraultzaren motorra proletarioak dira. Produkzio indarrak aldatzean produkzio harremanekin kontraesanean jartzen dira eta iraultza soziala hasten da.

Iraultza egoteko bi baldintza daude:

  • Materialak (krisi ekonomikoa)
  • Langileen kontzientzia (egoeraz jabetzeko)

Deskargatu

PDF Word HTML