Aquinoko Tomas: Arrazoia, Fedea eta Ezagutza
Aquinoko Tomas (1225-1274)
1. Arrazoia eta Sinesmenaren Arteko Harremana
Aristoteles berrezagutzeak garrantzi handia izan zuen Erdi Aroan. Horrela, ordura arteko arrazoia eta fedearen arteko arazoari buruzko iritzia aldatu egingo da, eta berritze hau batez ere Tomasek burutuko du. Arazo honen aurrean, Tomasek abiapuntu modura teologia eta filosofiaren elkarren arteko autonomia baieztatuko du. Filosofia eta Teologia bi zientzia desberdinak dira. Filosofia arrazoian bakarrik oinarritzen da, materiazko errealitateari dagozkionak dira. Sinesmenaren iturria, berriz, jainkoagandiko errebelazioa da eta bere metodoa errebelazioaren datuak ondo miatu eta interpretatzean datza.
Hala ere, badaude filosofiak eta teologiak komunean lantzen duten hainbat gai. Kasu hauetan, Tomasek dio bai arrazoiak bai fedeak diotena bat etorri behar dutela nahitaez, Jainkoa delako gizakia eta egia errebelatuen egilea. Azkenik, komunak diren gai horietan filosofia eta fedea osagarriak dira, elkarren artean lagundu egiten direlarik. Filosofiak sinesmenari laguntzen dio logika metodoa aplikatzen, hau da, Teologia modu zientifikoan eraikitzen. Sinesmenak egiaren mugak erakutsiko dizkio. Arrazoiaren ondorioak errebelazioarekin bat egiten ez dutenean, teologiak epaitzen du.
2. Gizakia eta Ezagutza
2.1. Giza Arima
Gizakiari buruz daukan ikuspegia Aristotelesengandik hartzen du, gehienbat terminologiari dagokienez, baina, bere kristau fedearen ondorioz, oinarri aristoteliko hori aldatu egin zuen funtsezko bi ideia hauekin: giza arima Jainkoak sortua da eta hilezkorra da. Gizakia materiaz eta formaz osaturiko substantzia bakar bat osatzen duten bi elementuak. Gorputza gizakia substantziaren materia da eta arima substantzia beraren forma. Arima funtzio guztien motorra da. Garatzeko arimak gorputza behar du; beste batzuek, arimarenak dira eta ez daude gorputzaren menpe. Arima, materiagabea den aldetik, suntsiezina eta ustelgaitza da, hilezkorra da.
2.2. Ezagutza
Gizakia substantziez osatutako errealitatean bizi da. Substantzia horiek, materiaz eta formaz osaturik daude. Materia, gauzak bereizten dituen elementua da; forma, unibertsaltasunaren printzipioa. Adimenez ezagutza formak antzematean datza. Tomasentzat ere ezagutza oro sentimenezko ezagutzarekin hasten da eta, gainera sentimenezko ezagutzaren menpe dago. Hori horrela da gizakia ez delako izpirituzko arima bakarrik, adimen hutsa, substantziazko batasun bat baizik; loturik daude izpiritua eta materia, arima eta gorputza.
Adimena sentimenen bidez ezagutu beharrean aurkitzen da, zentzumenen esperientzietatik abiatuta eratu behar ditu kontzeptuak. Beraz, adimenak substantziaren formak ezagutu ditzake gauzei lotuta. Kontzeptuak dira adimenezko ezagutza zeratzen dutenak eta kontzeptuak unibertsalak dira. Sentimenen pertzepzio partikularrak, berriz, banakako izaki jakinak hartzen ditu, hau da, banakako eta partikular diren datuetatik abiatuta ezagutza unibertsala lortu behar du. Sentimenek objektu partikularrak hautematen dituzte eta pertzepzio horiek irudimenean eta oroimenean uzten dituzte gauzen irudi partikularrak. Adimen egilea hasten da lanean eta abstrakzio eragiketare bitartez hautemandako objektuari bere osagai partikular guztiak kendu eta biluzirik uzten du, hau da, potetzian zuen forma ateratzen du. Ondoren, adimen egileak adime jasaileari pasatzen dizkio ateratako formak eta honek ezagutzen ditu espezie bereko indibiduo guztiei dagokien esentzia. Honela, osaturik gelditzen dira gauzen irudi uibertsalak edo adimenenzko kontzeptuak. Adimenak lehenik ezagutzen duena unibertsala da, gauzen esentzia, gero, buruz ulertu den izaera hori bera gauza edo errealitate konkretu batean betetxe dela ikusten da. Beraz, adimenak esperientzia du ezagutzaren iturri, baina kontzeptu unibertsalaren bidez iristen da errealitate bakakakoak ulertzera. Formak ezagutzeko adimena bakarra dago, baina adimen horrek gaitasun bakoitza behar du. Bata uibertsal bihurtzeko edo abstrakzioak egiteko gaitasuna da, eta bestea, berriz, modu unibertsalean edo kontzeptuen arabera ezagutzeko gaitasuna.
3. Jainkoaren Existentziaren Frogak
Jainkoaren existentzia frogatzea beharrezkoa da egia jakiteko filosofiarentzat bide bakarra delako, arrazoiak jakinkoa badela jakitera iristeko demostrazioa behar duelako. Jainkoa badela egia errebelatua da, baina, arrazoiaren bitartez froga daitekeena. Jainkoaren berri izateko, beste edozein gauza ezagutzen den bezalaxe, esperientziara jo behar da. Baina Jainkoa ez da materiazko mundu honetako izakia eta hemen ezin da esperientzia soilaz haren berri eduki. Esperientziatik, bai, baina arrazonamendu lan luzeagoaren bidez helduko gara beraren existentzia frogatzera. Jainkoa nolakoa denaren ezagutza gizakiak ez du berez, “A posteriori” baizik. Horrexegatik “a posteriori” arrazoibidea da gizakiarentzat egokia, efekturik kausara, ekintzetatik egileagana. Bide hori ez da ez da arazorik gabekoa. Ondorioak izadiaren gauza errealak, mugatuak eta aldakorrak dira; kausa edo zergatia, berriz, egilea, mugagabea, aldaezina da. Efektuak aztertze hutsez bakarrik ezin da kausaren ezagutza osora igo, baina bai kausa horren existentzia baieztatzera.
Aquinoko Tomasek bost bide erabiliko ditu Jainkoaren existentzia frogatzeko eta bide horietan guztientan bi elementu komunetan oinarrituko dira:
- A) “a posteriori” arrazoi-bidea da gizakiarentzat egokia: efektutik kausara, ekintzetatik egilearengana: mundu honetako gauza sentikorren existentziak azalpen bat eskatzen duenaren egiaztapena.
- B) Bide honek naturaren gauza materialetatik kausa edo zergati mugagabea, aldaezinarengana eramaten gaitu, azkengabeko kausa katea ezinezkoa delako. Efektuak aztertze hutsez bakarrik izango gara inoiz horrelako kausaren ezagutza osora heldu, baina bai kausa honen existentzia baieztatzera, kausa hori badela esatera.
TOMASEN BOST BIDEAK:
- Lehen bidea izaki naturalen higidura edo aldaketatik abiatzen da, eta Aristotelesen pentsamenduan oinarritzen da. Sentimenezko datuetatik dakigu gauzak mugitu egiten direla, eta mugitzen den izaki oro beste batek mugiarazten du; izaki honek, berriz, beste izaki batetik hartu behar izan du bere mugimendua. Honela, izakiz izaki, igoz joan behar da mugimenduaren iturri bila; baina azkengabeko kausa katea ezinezkoa denez gero -bestela higiduraren hasieratik egongo ez litzatekeelako-, lehen kausa batea, hots, ibilgea den lehen motorrean gelditu beharra dago. Lehen motor honi jaikoa deitzen zaio.
- Bigarren bidea kausa eragilearen ordenan oinarritzen da. Esperientziaren arabera, ezer ezin daiteke izan norbere kausa edo auto-kausa, zeren, hala izateko, norberaren izatearen aurretik izan beharko baitzuen. Azkengabeko kausa katea ezinezkoa denez, gero onartu beharra dago kausa eragile guztien jatorrian kausarik gabeko lehen kausa dagoela. Hori Jainkoa esaten zaio.
- Hirugarren bidea izaki naturalen izaera kontingentetik abiatzen da. Esperintziak esaten digu izakiak existitzen hasten direla eta existitzeari uzten diotela, hau da, kontingenteak direla.
- Laugarren bidea izakietan dauden perfekzio maila desberdinetatik abiatzen da. Guk gauzei buruz konparaziozko iritziak noiznahi egiten ditugu: batzuk besteak baino hobeak, egiazkoagoak edo prestuagoak direla diogu. Iritzi horiek gauzak hobeak eta eskasagoak suposatzen dute, goren mailara zenbateraino hurbiltzen diren kontuan hartuta. Mundu naturalean ez daude egia, ontasuna, edertasuna eta abar, baina badago perfekzio ideia. Ez-perfektuaren ebidentziatik izaki perfektuaren ideia sortzen da, perfekzio ororen lehenengo kausa dena.
- Bosgarren bidea orden kosmikoan oinarritzen da. Unibertsoan helbururik badagoela ikusten da; izaki naturalen mundua ez da kaotikoa, ordenatua eta helburu baten arabera agertzen da. Orden kosmiko hori ezin daiteke zoriaren fruitu izan, baizik eta adimena duen izaki batek aadimenik ez duten izakiak bideratu egin behar ditu, hauek dituzten helburuak bete ditzaten. Izaki horri Jainkoa deitzen diogu.