Descartesen Pentsamendua eta Metodoa: Zalantza eta Ziurtasuna

Filosofia eta etika3,83 KB

Descartesen Pentsamendua

Descartesen Desengainua

La Flechetik irtendakoan, Descartesek zalantzan jarri zuen ikasitako guztia (matematikak izan ezik), sakabanatua eta nahasia iruditzen zitzaiolako. Horregatik, "munduko liburu handia"n ibiltzea erabaki zuen, eta Europan zehar bidaiatzeari ekin zion.

Metodoa Descartesengan

Metodo Berri Baten Beharra

Zientziaren batasunaz konbentzitu zen. Zientzia, berez, bakarra da, benetakoa, eta arrazoimena ere bakarra da gizaki guztiongan. Arrazoia (egia eta faltsuaren artean bereizteko gaitasuna) berez berdina da gizaki guztiongan. Orduan, nondik dator iritzien aniztasuna? Nondik dator gizadiak mendeetan zehar ezagutza urriak lortu izanaren arrazoia? Descartesen erantzuna hurrengoa izango da: metodo unibertsal bat ez izatearen ondorioa da. Berez, beharrezkoa da metodo bat arrazoia gidatzeko. Descartesek metodo matematikoa proposatzen du eredu gisa, zientzia guztien metodo gisa. Metodo matematikoa Aristotelesek azaldu eta Erdi Aroan erabilitako silogismoa ordezkatuko duen metodoa izango da. Silogismoa premisa nagusi batean, hau da, egia orokor batean, oinarritzen den arrazoibide deduktiboa da. Erdi Aroan erabilitako silogismoek fedearen bidez edo Eliza edo Aristotelesen aginpidean oinarritutako printzipio edo egia orokorrak dituztelako. Baina printzipio orokor horiek hausten direnean, premisa nagusia, silogismoa, baliorik gabe gelditzen da. Silogismoak zerbait ezaguna azaltzeko balio du, baina ez egia berriak ikertzeko.

Metodoaren Ezaugarriak

Descartesek bere metodoaren arauentzat hurrengo ezaugarriak proposatu zituen:

  1. Erregela gutxi izan behar dira.
  2. Erregela ziur eta errazak izan behar dira.
  3. Egia eta faltsuaren artean bereizteko baliagarriak izan behar dira.

Metodoaren Erregelak

  1. NABARITASUNA: Ezin dugu egiatzat jo nabaritasunez agertzen ez dena; argi eta berezitasunez aurkezten zaiguna baino ez dugu onartuko. "Adi dagoen izpirituari berehala agerian aurkezten zaion ideia izango da argia. Zehatza eta beste guztietatik diferentea dena: berezia". Ideia batek, argi izatekotan, beste ideietatik banandua eta nahastezina izan behar du.
  2. ANALISIA: Proposamen eta enuntziatu konplexu eta ilunak banatzea, beraren elementu sinpleak lortu arte, eta intuizioak (espirituaren hautemate soila eta berehalakoa da, eta ez du zalantzarako tarterik uzten) atzeman ditzan.
  3. SINTESIA: Sinpletik abiatuta konplexuetara iristeko prozesua. Pentsamenduak ordenan bideratu behar dira. Hasteko, objektu errazenak eta sinpleenak hartuko ditugu, pixkanaka konplexuagoak aukeratzeko. Dedukzioa erabiliko dugu.
  4. EGIAZTAPENA: Prozesu osoa berrikusi behar da, ezer ahaztu ez dugula ziurtatzeko.

Zalantza Metodikoa eta Lehen Ziurtasuna: Cogitoa

Descartesen ustez, nabaritasun absolutuetan oinarritu beharra dago, baina nola aurkitu ideia sinple horiek, zalantzarik gabekoak direnak? Descartesek zalantzaren bidea hartzen du. Baina bere zalantza metodikoa da, hasierako puntu bat besterik ez da izango. Descartes ez da eszeptikoa. Metodo matematikoa erabiltzen du egia ziurrak, zalantzagabekoak bilatzeko.

Zalantzaren Funtzioak

a) Garbiketa Gnoseologikoa
  1. Benetakoa eta nabaria ez den proposizio oro gure adimenetik baztertzeko baliagarria izan behar du zalantzak.

Existitzen den oro zalantzan jarri behar dugu, baina zalantzan gelditu gabe; nabaritasuna lortzeko bitartekoa da.

b) Ziurtasun Iturria
  1. Zalantza ez da benetako zalantza, ez da behin betikoa izango, iragankorra baizik; metodikoa da, hots, ziurtasunak lortzeko erabiltzen den lanabesa.

Deskargatu

PDF Word HTML