Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Karl Marxen materialismo historikoa eta alienazioa

Filosofia eta etika-n eguneratua2,56 KB

Karl Marxen materialismo historikoa

Galdera honek Karl Marx-en materialismo historikoa eta gizartearen interpretazioa aztertzen ditu. Marxen arabera, historiaren oinarria ez dira ideiak edo kontzeptu abstraktuak, baizik eta baldintza materialak, hau da, ekonomia.

Azpiegitura eta gainegitura

Zehazki, gizartea ulertzeko bi maila bereizten ditu: azpiegitura eta gainegitura.

  • Azpiegitura: Ekonomikoa da oinarria, eta bertan kokatzen dira ekoizpen-modua, indar produktiboak (teknologia, lana) eta ekoizpen-harremanak (jabetza eta klase-harremanak).
  • Gainegitura: Politika, legeak, erlijioa eta ideologia barne hartzen ditu.

Marxen arabera, azpiegiturak baldintzatzen du gainegitura; hau da, ekonomiak gizarteko beste esparru guztiak zehazten ditu.

Tesiaren aldeko

...
Jarraitu irakurtzen "Karl Marxen materialismo historikoa eta alienazioa" »

Hannah Arendt: totalitarismoa, gaizkiaren hutsalkeria eta emakumearen askapena

Filosofia eta etika-n eguneratua10,43 KB

Totalitarismoaren sustraiak eta ezaugarriak

Nazismoa eta estalinismoa ulertu nahi ditu Hannah Arendtek. Gaitz erradikala edo absolutua ulertzeko kategoria berriak behar direla dio. Bi aitzindari identifikatzen ditu: antisemitismoa, estatuaren nortasuna indartzeko korrontea, eta inperialismoa, arraza batzuk besteetatik gailentzearen ideologia. Baita deshumanizazioaren bidez ere.

Egoera ekonomiko eskasak bidea zabaldu zion totalitarismoari: masak propagandarekin erakarri zituzten. Hainbat teknika erabili zituzten: estatuaren forma aldatu eta boterea lider bakarrean bildu.

Totalitarismoaren helburua gizakiak beharrezkoak ez izatea da, gizabanakoa suntsituko dituzten legeak onartuz. Maila juridikoan, eskubiderik gabe uzten ditu. Maila moralean, ez...

Jarraitu irakurtzen "Hannah Arendt: totalitarismoa, gaizkiaren hutsalkeria eta emakumearen askapena" »

Simone de Beauvoir: Genero Eraikuntza eta Feminismoa

Filosofia eta etika-n eguneratua2,04 KB

Sarrera:

Simone de Beauvoirren esaldiak, "emakumea ez da jaiotzen, emakumea bihurtzen da", eztabaidatzeko eta hausnartzeko oinarri dira bere "Bigarren Sexua" lanaren lehen argitarapenetik aurrera. Simone de Beauvoir pentsamendu feministagatik da ezaguna, bere ekarpenek berdintasunaren filosofia finkatu zuten, eta gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunak ezarritako hierarkiei eta rolei aurre egin zieten.

Abantaila aldeko argudioa:

Simone de Beauvoirrek emakumeari buruzko nozio tradizionalak desafiatzen ditu, "emakumea ez dela jaiotzen, egin egiten dela" proposatuz. Ikuspegi horrek onartzen du gizarte- eta kultura-egiturek emakumeen genero-identitatearen eraketan duten eragina, emakumeak duten ahulgunea gauza horietan eta nola gainditu ahal...

Jarraitu irakurtzen "Simone de Beauvoir: Genero Eraikuntza eta Feminismoa" »

Nietzsche eta erlijioaren kritika: Jainkoa, moral kristaua eta bizitza

Filosofia eta etika-n eguneratua6,16 KB

“Jainkoaren ideia bizitzaren antinomia gisa asmatu da”

Filosofiaren historian, Jainkoaren nozioa eztabaida eta gogoeta bizien gai izan da. Antzinako garaietatik aro modernora, filosofoek jainkotiarrari eta giza existentziarekiko erlazioari buruzko hainbat kontzeptualizazio aztertu dituzte. Artikulu honetan, Jainkoaren ideia bizitzaren antinomia gisa, hau da, bizitzaren aurkako kontzeptu gisa, ulertu dela iradokitzen duen tesia aztertuko da.

Nietzsche eta Jainkoaren kritika

Alde batetik, Friedrich Nietzschek dio Jainkoaren kontzepzio tradizionalak bizitza lurtarra ukatu egiten duela, plano metafisiko batera bideratzean gizakia bere esperientzia zehatzetik urrunduz. Gainera, Jainkoaren ideia historikoki giza bizitzaren zapalkuntza eta kontrola...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche eta erlijioaren kritika: Jainkoa, moral kristaua eta bizitza" »

Susmoaren pentsalariak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin

Filosofia eta etika-n eguneratua2,49 KB

1.2. XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak

Paul Ricoeur filosofoaren ustez, “susmoaren pentsalariak” hiru izan dira: Karl Marx, Friedrich Nietzsche eta Sigmund Freud. Hirukote honetan laugarren pentsalari bat koka dezakegu: Charles Darwin.

Susmoaren filosofiaren ezaugarriak

Zeintzuk dira pentsalari hauek elkarlotzen dituzten aspektuak? Hiru filosofoek zalantza ezagutza-mekanismo gisa bultzatzen zuten. Descartesen zihurtasunaren (“Cogito ergo sum”) ordez, “susmoa” kontzientzia kritikoaren ezinbesteko baldintza bihurtzen da. Pentsamenduaren tranpak eta ilusioak erakusteko, errealitate zehatzaren azterketa proposatzen zuten:

  • Itxuraren azpian “benetako errealitatea” topatuko da.
  • Susmoak errealitatearen egiturak topatzeko asmoz, munduaren
...
Jarraitu irakurtzen "Susmoaren pentsalariak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin" »

XX. mendeko filosofia: marxismoa, fenomenologia, existentzialismoa eta filosofia analitikoa

Filosofia eta etika-n eguneratua2,66 KB

XX. mendeko pentsamendu filosofikoa hiru tradizio nagusi bereiziz ulertzen da: marxismoa, fenomenologia eta existentzialismoa, eta filosofia analitikoa. Hauek ez dira eskolak zentzu zorrotzean, baizik eta tradizioak, non ez dagoen gai edo ikuspuntu finkorik.

Filosofia Analitikoa

Filosofia analitikoa deskribatzea zaila da, baina bere ezaugarri nagusietako bat zientziarekin duen hurbiltasuna da. Filosofia honek enpirismo ingelesaren planteamenduak berreskuratzen ditu eta arrazionalismoa, espekulazioa eta idealismoa baztertzen ditu. Lengoaiaren analisia eta argitzapena funtsezkoak dira filosofia analitikoarentzat; filosofiaren helburua ez da munduari buruzko ezagutza mota bat ematea, baizik eta mundua ezagutzeko moduen gaineko hausnarketa egitea...

Jarraitu irakurtzen "XX. mendeko filosofia: marxismoa, fenomenologia, existentzialismoa eta filosofia analitikoa" »

Zientziaren Filosofia: Jakintza Zientifikoaren Bilakaera

Filosofia eta etika-n eguneratua3,64 KB

Zientziaren eta Teknologiaren Filosofia

Ikerketa zientifiko eta aurrerapen teknikoez gogoeta egiten du, bi jakintza hauen arteko loturak aztertuz (zientziaren metodologia).

Hizkuntzaren Filosofia

Hizkuntzaren zentzuaz, esanahiaz eta erabileraz arduratzen da.

Filosofia Praktikoa

Filosofia hurbilagoa.

Filosofia Moral edo Etikoa

Pertsonen ekintza askeez gogoeta egiten du, justizia eta zoriontasunera zuzenduta dauden neurrian. Gure jokabideak libreak diren edo ez, eta noraino garen libre aztertzen du.

Filosofia Politiko eta Soziala

Gizakiaren gizarte-alderdiaz eta justiziara zuzendutako komunitate politiko batean antolatzeko gaitasunaz arduratzen da.

Zuzenbidearen Filosofia

Estatuaren eta legeen zilegitasunaz galdetzen du (legeak herriarentzat eginda dauden...

Jarraitu irakurtzen "Zientziaren Filosofia: Jakintza Zientifikoaren Bilakaera" »

Zoriontasuna, Jainkoa eta egia: Agustin eta Platon

Filosofia eta etika-n eguneratua5,47 KB

Filosofia eta Teologiaren arteko harremana

Filosofia jakintza arrazionala da: gauza naturalen esentzia, gizakia, osotasuna eta unibertsoa hausnartzen ditu. Filosofiaren bitartez hainbat galderari erantzun diezaiekegu; beraz, jakinduria eskuratu dezakegu.

Erdi Aroan, filosofia teologiarekin kontrajartzen zen. Haien arteko desberdintasuna honakoa litzateke: filosofia arrazoimenean oinarritzen da eta, aldiz, teologia fedean oinarritzen da. San Agustinen filosofian, bai teologiaren eta bai filosofiaren bitartez egia bakarra lor daiteke; biak dira beharrezkoak. Tomas Akinokoak bi egia desberdinduko ditu eta, ondorioz, bi bide bereiziko ditu egia eskuratzeko: alde batetik filosofia (arrazoimena) eta, bestetik, teologia (fedea/dogmak).

Zoriontasunaren

...
Jarraitu irakurtzen "Zoriontasuna, Jainkoa eta egia: Agustin eta Platon" »

Marx eta Nietzsche: erlijioaren kritika eta balore berrien sorkuntza

Filosofia eta etika-n eguneratua2,24 KB

Marx eta Nietzscheren Erlijioaren eta Ohiko Baloreen Kritika

Marx: Erlijioa, Alienazioaren Iturria

Marxek erlijioa kritikatzen du, gezurrezko oinarri batean (Jainkoaren existentzia) eraikita egoteaz gain, alienazioa sortzen duelako. Hau da, erlijioaren eraginez, gure benetako izaera galtzen dugu eta inorenduta bizi gara.

Marxen ustez, gizakiak sortzen du Jainkoa, eta ez alderantziz. Jainkoari atxikitzen dizkiogu gure ezaugarri desiragarrienak, eta horrek gizakion balioak gutxiesten ditu. Erlijioak, justizia eta zoriontasuna lortzeko arazoak konpondu beharrean, ezkutatu egiten ditu.

Ondorioz, erlijioak gure espiritu iraultzailea lokartzen du; Marxen hitzetan, "erlijioa herriaren opioa da". Gainera, historikoki, erlijioak injustiziak justifikatu...

Jarraitu irakurtzen "Marx eta Nietzsche: erlijioaren kritika eta balore berrien sorkuntza" »

Nihilismoa eta balioen transmutazioa Nietzschen arabera

Filosofia eta etika-n eguneratua889 bytes

N.6.NIHILISMOA ETA BALOREEN TRANSMUTAZIOA:Filosofian,nihilismo munduak eta gizakiaren bizitzak helburu eta zentzurik ez dutela baieztatzen duen korrontea da.Mendeetan zehar,Giza bizitzaren zentzua,helburua Egia,Ongia,Gaizkia,Jainkoa eta beste hainbat kategoriatan oinarrituz eman dio gizakiak zentzua munduari,eta denak gezurrezkoak direla gertatu da azkenean.Nihilismoak ordea,badauka bere alderdi ona.Nietzschek nihilismo pasibo eta aktiboaren arteko bereizketa egingo du.Nihilismo pasiboaren aatzaparretan harrapatuta dagoen gizadia hiru urrats edo egoeratik igaroko da.Nihilismo pasibo horren aurka, nihilismo aktiboa proposatu zuen Nietzschek.Baliorik ez izateak beste balio osasuntsuago batzuk sortzeko aukera