Departamentalizazioa enpresa sail ezberdinetan banatzeko zatiketa-prozesua da. Sailkatze hori hainbat irizpideren arabera egin daiteke: funtzioen araberakoa (ekoizpen, marketin eta finantza sailak), geografikoa edota produktuen araberakoa dira erabilienak.
Hierarkia
Hierarkiak enpresako aginpidearen banaketa formala islatzen du. Hierarkian gorantz egiten dugunean, aginpidea areagotzen da, izan ere, lanpostuek zuzendaritza-jarduera gehiago izango dituzte; beherantz egitean, berriz, aginpidea gutxituz doa, lanpostuek zuzendaritza-zeregin gutxiago izango baitituzte.
Organigrama
Enpresaren egitura irudikatzen duen grafikoa da. Organigramaren helburua erakunde bateko osagai guztiei zein...
XII. mendetik aurrera, lanbide bera zuten eskulangile guztiak elkartu eta gremioak eratu zituzten. Gremio bakoitzak estatutu bat egiten zuen, eta lanbide bakoitzeko kide guztiek egin behar zuten estatutuaren zina. Estatutuetan lanbidearen arauak eta elkartekideen eskubideak eta betebeharrak zehazten ziren.
Gremioen Funtzioak eta Kontrola
Gremioek ekoizpena kontrolatzen zuten. Hainbat arlo kudeatzen zituzten:
Salgaiak egiteko beharrezkoak ziren lehengaiak banatzen zituzten.
Langile kopurua eta produktuen kalitatea kontrolatzen zituzten.
Prezioak finkatzen zituzten.
Gremioen Gizarte Laguntza
Lanbideko kideei eta haien familiei ere laguntzen zieten. Kideek kuota batzuk ordaintzen zituzten, eta diru horri...
Kanpo-politikari eta moneta-politikari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea Europar Batasunari dagokionez, zerga-politika da herrialde kideek beren ekonomian esku hartzeko duten tresna nagusia.
Ekonomia-aldagai nagusiek (ekoizpenak, prezioak eta enplegua) zehazten dute, dagozkien ekonomia-adierazleen bidez (BPGd-a, KPIa, enplegu-tasa eta langabezia-tasa), zenbat sarrera lor daitezkeen (batez ere, zergak bilduz) eta zenbateko gastuak diren beharrezkoak Estatuak finkatutako helburu bat lortzeko.
Zerga-politika deritzo sektore publikoak (hau da, Estatuak, autonomia-erkidegoek, foru-aldundiek, udalek eta Gizarte Segurantzak) funtsak bilduz (batez ere zergetatik) eta gastu publikoen aplikazioaren bidez nahita bideratzen duen jarduketari,...
Eskari Agregatua eta Eskaintza Agregatua: Funtsezko Kontzeptuak
Eskari agregatua eta eskaintza agregatua funtsezko kontzeptuak dira herrialde bateko ekoizpena, prezioak eta enplegua ulertzeko.
Eskari Agregatua
Eskari agregatua deritzo, prezioen batez besteko maila jakin batean, ekonomia batean familiek, enpresek, sektore publikoak eta atzerritarrek egiten duten gastuari. Eskari agregatuaren lau osagaiak hauek dira:
Kontsumo pribatua: Familien ondasun eta zerbitzuen erosketa.
Enpresa-inbertsioa: Enpresek ondasun kapitaletan (makineria, eraikinak, etab.) egiten duten gastua.
Gastu publikoa: Gobernuak ondasun eta zerbitzuetan egiten duen gastua.
Esportazio garbiak: Esportazioen eta inportazioen arteko diferentzia (esportazioak - inportazioak).
Merkataritza askea sustatzen duten politikek enpresen arteko lehia askea dakarte nazioartean.
Merkataritza Askearen Abantailak
Ekoizpen-faktoreen efizientzia handiagoa: Beste herrialdeekiko abantaila konparatiboa ematen dioten ondasunetan espezializatuz gero, herrialde batek bere ekoizpen-aukerak areagotzen ditu.
Lehia sustatzea eta areagotzea: Herrialde jakin bateko merkatuetan atzerriko lehiakideak sartzen badira, bertako enpresek efizientzia handiagoa lortu behar dute.
Ondasunen eta zerbitzuen kalitate eta aniztasun handiagoa: Nazioarteko merkataritzarik gabe, produktu jakin batzuk ez genituzke izango, edo urriak izango lirateke.
Eskala-ekonomiak lortzea: Eskala-ekonomiak lortzeko, oso merkatu zabalak behar dira, ekoizpena
Materiala: Uki daitezkeen ondasunak: lurrak, eraikinak, makineria, altzariak eta abar.
Ukiezina: Ukitu ezin diren ondasunak: patenteak, jabetza industriala, merkataritza-fondoak, kontzesio edo emakida administratiboak eta abar.
Ondasun higiezinetako inbertsioak: Lurrak eta eraikinak, espekulazio-helburua dutenean, ibilgetu materialean sartu beharrean hemen kokatu behar dira.
Finantza-inbertsioak: Epe luzeko izaera duten finantza-inbertsio guztiak: akzioak, obligazioak, inbertsio-fondoak eta abar.
Aktibo korrontea
Izakinak: Enpresaren trafiko edo ohiko eragiketarako beharrezkoak diren elementuak: salgaiak, lehengaiak, bukatutako produktuak, beste zenbait hornikuntza.
Zordunak edo bihurgarria: Trafiko-eragiketengatik sor
Enpresa bat sortzean, forma juridikoa aukeratzea erabaki garrantzitsua da, zenbait faktore kontuan hartuta hartzen dena, forma batek edo besteak ondorio desberdinak izango dituelako. Kontuan hartu beharreko faktoreak honako hauek dira:
Enpresa-eraketaren gastuak
Gastuek ez dute beti berdin jokatzen. Adibidez, sozietate anonimoaren gutxieneko kapital soziala 60.101,21 eurokoa da, eta erantzukizun mugatuko sozietatearena, 3.005,06 eurokoa.
Inbertitu beharreko kapitala
Enpresa sortzean, dirua ez ezik, ondasunak edota ondarea ere inbertitzen dira. Ondasunak edota ondarea inbertitu nahi direnean, merkataritza-formak dira gomendagarrienak; adibidez, sozietate anonimoa edo erantzukizun mugatuko sozietatea.
Enpresa etekinak lortzeko helburuarekin, ekoizpen-baliabideak (lurra, lana eta kapitala) antolatzen dituen eta ondasun edo zerbitzuak ekoizten dituen erakundea da.
2. Enpresaburua
Enpresaburuaren betebeharrak honako hauek dira: ekintza-plana egitea, elementuak antolatzea eta koordinatzea, kudeatzea eta funtzionamendua gainbegiratzea.
3. Enpresaren funtzioak
Merkaturatze-alorra: Ondasun edo zerbitzuak erosleengana iristeko burutu beharreko ekintzak biltzen ditu.
Ekoizpen-alorra: Lehengai zein ekoizpen-fase ezberdinetan dauden ondasunen biltegien kudeaketaz eta ekoizpen-prozesuaz arduratzen da.
Finantzaketa-alorra: Baliabideak eskuratzeko ekintzak bilduko ditu.
Giza baliabideen alorra: Langileen hautaketa eta prestaketa, eta enpresaren antolaketa
Kontzeptua: Kapitalizazio bakuna (IT = Co * i * n)
Finantza-eragiketa baten bidez, kapitalaren kopurua alda daiteke.
Kapitala epe batean mailegatzean datza.
Dirua mailegatzeagatik lortzen den diru-kopuruari interesa esaten zaio.
Kapitalizazio bakunean, aldi bakoitzaren amaieran kapital batek sorturiko interesak ez zaizkio kapitalari gehitzen, baizik eta kapitalaren jabeari itzultzen zaizkio.
Ezaugarri nagusia:
Ez zaizkio interesak gehitzen hasierako kapitalari hurrengo urteko interesak kalkulatzeko.