Batxilergoa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Enpresaren finantzazioa: iturriak eta motak

Ekonomia-n eguneratua4,17 KB

Enpresaren Finantzazioa

Enpresak zorrei aurre egiteko behar dituen baliabide ekonomikoak lortzea da finantzazioa, finantzazio-iturriak baliabide likido edo ordainbide horiek izanik.

Finantzazio-motak

1. Jabetzaren arabera:

  • Berezko baliabideak: Enpresarenak dira, eta ez dira inoiz itzuli behar. Amortizazioak eta hornidurak ere barne hartzen dira.
  • Besteren baliabideak: Maileguan eskatzen dira, eta epe jakin batean itzuli behar dira interes batzuekin batera. Horien barruan daude:
    • Epe luzeko besteren baliabideak: urtebete baino gehiagotan itzuli beharko direnak.
    • Epe laburreko besteren baliabideak: urtebete baino gutxiagoan itzultzen direnak.

2. Jatorriaren arabera:

  • Barne-finantzazioa: Enpresak berak sortzen dituen funtsak (autofinantzaketa), hala nola erreserbak,
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren finantzazioa: iturriak eta motak" »

Maileguen eta narriaduraren ariketak: interesak, amortizazioa eta lursailen salmenta

Ekonomia-n eguneratua3,47 KB

Mailegu eta Interes Ariketak

Ariketa 6: Maileguaren Ematea eta Interesak

X enpresak, urtarrilaren 1ean, 6.000 €-ko mailegu bat ematen dio Y enpresari, 12 hilabeteko iraupenarekin. Urteko interes-tasa %6koa da. Interesak sei hilabetero kobratuko ditu.

542 (6.000) ------ 572 (6.000)

Ariketa 7: Lehen Interes Kobrantza

Sei hilabete beranduago, X enpresak interesak kobratzen ditu.

572 (180) ----- 762 (180)

Ariketa 8: Bigarren Interes Kobrantza

Urte bukaeran, X enpresak bigarren seihilekoari dagozkion interesak kobratzen ditu.

572 (180) ----- 762 (180)

Ariketa 9: Maileguaren Amortizazioa

X enpresak aurreko mailegua amortizatzen du.

572 (6.000) ---- 542 (6.000)

Ariketa 10: Langileari Emandako Mailegua

W enpresak, 3.000 €-ko mailegu bat ematen dio langile bati...

Jarraitu irakurtzen "Maileguen eta narriaduraren ariketak: interesak, amortizazioa eta lursailen salmenta" »

Enpresaren administrazio prozesua: plangintza, antolakuntza, kudeaketa eta kontrola

Ekonomia-n eguneratua13,05 KB

1. Administrazio Prozesua

Administrazio-prozesua enpresaren administrazioak enpresaren xedeak eta helburuak lortzeko betetzen dituen funtzioen eta jardueren multzoari esaten zaio.

Jarduera multzo horrek lau funtzio nagusi biltzen ditu: plangintza, antolakuntza, kudeaketa eta kontrola.

Prozesuaren Faseak

Administrazio-prozesuak bi fase nagusi ditu:

Fase Mekanikoa (Alderdi Teorikoa)

Fase honetan zer egin behar den zehazten da, eta bi funtzio edo azpifase ditu:

  • Plangintza: Zer egingo den proposatzen du.
  • Antolakuntza: Proposatutakoa nola egingo den aztertzen du.

Fase Dinamikoa (Gauzatzea)

Fase honetan, planifikatu eta antolatu dena nola gauzatu behar den zehazten da. Bi funtzio ditu:

  • Kudeaketa: Zeren bidez eta nola gauzatuko den erabakitzea.
  • Kontrola: Nola
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren administrazio prozesua: plangintza, antolakuntza, kudeaketa eta kontrola" »

Frankizia: definizioa eta enpresa-hazkundeko kontzeptuak

Ekonomia-n eguneratua1,67 KB

enpresaren erantz=enpresak bere erabaki eta jarduerekin sortzen dituen ondorio ekonomikoez gain, bere ingurunean eta gizartean sortzen dituen ondorioak ere kontutan hartzera konprometitzen duen empresa politika da. Teknoeg= gaur egungo empresa handiak zuzentzen dituzten profesional teknikoen taldeei buruz hitz egiteko galbraith-ek asmatutako kontzeptua da. Banakako=irabazi asmoarekin jarduera ekonomikoa egiten duen persona fisikoa da, laneko kontratu bati lotuta egon Gabe. Ondare pertsonalen eta enpresaren ondasunen artean bereizketarik ez dago. Deslokalizazioa=hainbat jardueretan ematen ari den gertakaria da. Herrialde bateko empresa batek ekoizpen kostu txikiagoeta arautegi onuragarriagoen bila joatea da. Integrazio bertik= dibertsifikazio
...
Jarraitu irakurtzen "Frankizia: definizioa eta enpresa-hazkundeko kontzeptuak" »

Enpresaren balantzea eta finantza ratioak: gida laburra

Ekonomia-n eguneratua5,85 KB

Enpresaren Balantzea eta Finantza Ratioak

Aktiboa

Aktibo Ez-korrontea

  • Ibilgetu Ukiezina
    • (203) Jabetza industriala (patenteak)
    • (204) Merkataritza fondoa
    • (206) Aplikazio informatikoak (sarea, internet)
  • Ibilgetu Materiala
    • (210) Lurrak eta natura-ondasunak
    • (211) Eraikuntzak
    • (212) Instalazio teknikoak
    • (213) Makineria
    • (214) Tresneria
    • (216) Altzariak
    • (217) Informazioa prozesatzeko ekipamenduak (ordenagailuak)
    • (218) Garraio-elementuak (furgonetak, kamioiak)
    • (281) Ibilgetu materialaren amortizazio metatua (-)
  • Ondasun Higiezinetako Inbertsioak
    • (220) Lur eta natura-ondasunetako inbertsioak
    • (221) Eraikuntzetako inbertsioak

Aktibo Korrontea

  • Izakinak
    • (300) Salgaiak
    • (310) Lehengaiak
    • (350) Produktu bukatuak
  • Zordun Komertzialak eta Kobratzeko Bestelako Kontuak
    • (430) Bezeroak (fakturak)
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren balantzea eta finantza ratioak: gida laburra" »

Erantzukizun Mugatuko Sozietatea (SL) eta Sozietate Anonimoa (SA): konparaketa eta enpresen sailkapena

Ekonomia-n eguneratua2,73 KB

Erantzukizun Mugatuko Sozietatea (SL)

Erantzukizun mugatuko sozietatea kapitalista mota bat da, bazkide gutxik osatzen dutena eta kapital handia behar ez duten enpresentzat egokia. Gutxienez bazkide bat edo gehiagok osatu behar dute.

Bazkideen erantzukizuna sozietatean egindako kapital ekarpenaren araberakoa da. Kapitala partaidetzetan banatuta dago, zati metagarri eta zatiezinak direnak.

Sozietatearen izena enpresaren izena eta gero SL (Sozietate Mugatua) da. Partaidetzak transmititzeko, administratzaileei jakinarazi behar zaie eskualdatu nahi direla.

Sozietateen gaineko zergak zergapetzen ditu erantzukizun mugatuko sozietateak.

Bazkideen Eskubideak

  • Mozkinen banaketan parte hartu.
  • Sozietatetik atera diren bazkideen partaidetzak lehentasunez erosteko
...
Jarraitu irakurtzen "Erantzukizun Mugatuko Sozietatea (SL) eta Sozietate Anonimoa (SA): konparaketa eta enpresen sailkapena" »

Kontabilitate kontuen zerrenda: oinarrizko finantzaketa, balantzea eta kontu-kodeak

Ekonomia-n eguneratua4,54 KB

1. Oinarrizko Finantzaketa

  • 100 Kapital Soziala: Enpresako bazkideek diruz nahiz gauza materialez egiten dituzten ekarpenak; enpresa sortzen den unean edo ondorengo urteetan egin daitezke.
  • 11 Erreserbak: Enpresak irabazten duenetik gordetzen dena, autofinantzaketa moduan inbertitzeko.
    • 112 Legezko Erreserbak: Legez ezarrita daudenak.
    • 113 Borondatezko Erreserbak.
    • 1141 Estatutu-erreserbak: Estatutuetan azaltzen direnak.
  • 129 Ekitaldiko Emaitza: Irabaziak edo galerak.
  • 170 Kreditu-erakundeekiko Epe Luzeko Zorrak:
    • 1700 Kreditu-erakundeekiko Epe Luzeko Maileguak.
  • 173 Epe Luzeko Ibilgetu-hornitzaileak: Ibilgetuko edozein elementu erosteagatik (makineria, altzariak, garraio-elementuak, ordenagailuak...) haiekin ditugun epe luzeko zorrak.

2. Aktibo Ez-korrontea

  • 203
...
Jarraitu irakurtzen "Kontabilitate kontuen zerrenda: oinarrizko finantzaketa, balantzea eta kontu-kodeak" »

Moneta-politikaren tresnak eta eraginak ekonomian

Ekonomia-n eguneratua3,65 KB

Moneta-Politika Motak

Moneta-politika motei dagokienez, bi alderdi nagusi bereiz daitezke: batetik, moneta-politikan aplikatzen diren tresnak eta bestetik, eraginak.

Moneta-politikako tresnak

Banku Zentralen Europar Sistemak tresna hauek baliatzen ditu ekonomia-politika aurrera eramateko:

  • Erreserba minimoen mekanismoa. Haren bidez, banku-sistemaren likidezia handitu edo txikitu egiten da. Izan ere, euroguneko kreditu-erakundeek betebeharra dute kutxa-koefiziente jakin bat gordetzeko, dagokien banku zentralean edo eskudirutan.
  • Merkatu irekiko eragiketak. Eragiketa horiek dira, zalantzarik gabe, Europako moneta-politikako tresna nagusia. Funtsezko eragiketak dira eurosistemako moneta-politikan diruaren prezioa kontrolatzeko, bai eta zirkulazioan dagoen
...
Jarraitu irakurtzen "Moneta-politikaren tresnak eta eraginak ekonomian" »

Stock kudeaketa: C. Wilson eredua, eskabide optimoa eta eskaera puntua

Ekonomia-n eguneratua12,92 KB

C. Wilson eredua edo eskabide optimoaren eredua

Baldintzak:

- Kudeaketa egiteko aurrez emandako epea dago.

- Hornikuntza  epea konstantea da.

- Stock kontsumoaren erritmoa konstantea eta ezaguna da.

- Ez dago stock haustea.

- Eskabide kostu konstante bat dago


Zein kantitatea egiten du stocks gestioaren kostea minimoa?


KT = p* E  + s*E/Q +  g (Q/2+SS)


  • KT= stock kudeaketaren  koste totala

  • p= unitate bakoitzaren prezioa

  • E= eskaria (totala)

  • Q = eskabide bakoitzean zenbat eskatzen dugun

  • g= mantenimendu kosteak =r *p

  • D= gestioa egiteko behar dugun denbora.

  • s= eskabidearen kostea

Eskabide optimoa eskatzen badu enpresak, biltegiko kosteak minimizatzen dira.

ESKABIDE OPTIMOA:


Noiz egin behar da eskabidea?

Eskaera puntua = hornidura epean egidako kontsumoa+ SS


D.

...
Jarraitu irakurtzen "Stock kudeaketa: C. Wilson eredua, eskabide optimoa eta eskaera puntua" »

Erantzukizun mugatuko sozietatea: ezaugarri nagusiak eta enpresa berria sozietate mugatua

Ekonomia-n eguneratua1,84 KB

ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEA
Ezaugarri nagusiak:
··Bazkide batek edo gehiagok eratu behar dute.
·Bazkideen erantzukizuna sozietatean egindako kapital ekarpenaren araberakoa da.
·Sozietatearen kapitala partaidetza izeneko zatitan banatuta dago. Partaidetzak erantzukizun mugatuko sozietate baten zati metagarri eta zatiezinak dira. Bazkide guztiek elkarrekin eta batera egindako fundazioa da. Sozietatea eratzeko kapitala dirua, ondasunak eta eskubidak izan daitezke.
·Sozietatearen izenak honela egon behar du osatuta: izena eta atzetik "erantzukizun mugatuko sozietatea"
·Sozietatearen partaidetza tranmititzeko, sozietatearen administratzaileeei jakinarazi behar zaie.
ENPRESA BERRIA SOZIETATE MUGATUA
Enpresa txikiak, azkar, erraz eta kostu txikiz
...
Jarraitu irakurtzen "Erantzukizun mugatuko sozietatea: ezaugarri nagusiak eta enpresa berria sozietate mugatua" »