Klima mediterraneoa Espainian
Mapa honetan ikusi daitekeen moduan, Espainiako estatuan klima-aniztasun handia dago. Lau klima mota dira nagusi: klima ozeanikoa, klima mediterraneoa, mendialdeko klima eta Kanarietako klima subtropikala.
Esan dugun moduan, klima mediterraneoa da horietako bat. Mapan begiratuz gero, ikusi daiteke Espainiaren zatirik handiena hartzen duela. Klima mediterraneoak barne hartzen ditu penintsularen hegoaldeko eskualdeak, Balear Uharteak, Ceuta eta Melilla.
Urteko prezipitazioak, oro har, 300 mm eta 800 mm artean izaten dira; badira barruti moderatuak (800–500 mm) eta 500 mm-tik beherakoak ere, urriak direnak. Prezipitazioek banaketa irregularra dute. Uda lehorra izaten da, urte-sasoi horretan Azoreetako antizikloiak
...