Etxahun eta Iparragirre: Euskal Poesiaren Bi Erraldoi

Beste atzerriko hizkuntzak2,38 KB

Etxahun: Ziri-bertsoen eta olerkien maisua

Iritzi kritikoa: Etxahun eskola gutxikoa genuen arren, haren ziri-bertsoetan eta olerki hunkigarrietan badira eskolatuenak bezain onak, gihartsuak, burutsuak eta irudimenez jantziak.

Satirikoak edo ziri-bertsoak, bereziki, goraipatzekoak dira:

  • Oi, laborari gaixua! bertso-saila.
  • Barkoxeko erretorari, aberatsen alde zegoelako bota zizkionak.
  • Maria Solt eta Kastero, atso eta agure zaharren arteko maitasun-harremanak direla eta egin zituenak, etab.

Olerki autobiografikoak indar eta sentimenduz beteak dira. Normala da norberak bizi izana grina bereziz adieraztea. Laburbilduz, Etxahun, euskal olerkiaren baratzean, erromantikotasunez nagusitzen zaigun poeta da.

Iparragirre: Bizitza gorabeheratsua eta kantagintza

Urretxun jaio eta mutiko zelarik, Madrilera joan zen bizitzera. 13 urte baino ez zituenean, Euskal Herrira itzuli zen eta karlisten aldeko borroketan sartu, euskal foruen aldeko lehian. Frantziara joan behar izan zuen; bertan olerkiak irakurtzeko eta egiteko denbora izan zuen. 1839an lehen karlistaldia amaitutakoan, ez zuen onartu Bergarako besarkadak eskaini baina bete ez zuen promesa, eta atzerrira alde egin beharra izan zuen, beste askorekin batera.

Atzerriko bizipenak eta prestakuntza

Atzerrian, Caroline Duprez abeslari soprano frantsesaren babesa izan zuen. Haren ondoan, frantsesa ikasteaz gain, zenbait olerkari frantsesen olerkiak irakurtzeko eta musika eta kantu-ikasketak egiteko aukera ere izan zuen.

Euskal Herrira itzulera eta erbestea

1852an Euskal Herrira bueltatu zen. Orduan kantatu zuen lehen aldiz Gernikako Arbola, Madrilgo kafetegi batean. Euskal Herrian ere egin zuen hainbat kantu-saio, gobernukoak aztoratu, epaitu, espetxeratu eta kanpora bota zuten arte: "ez etortzeko gehiago probintzi honetara; orduan hartu nuen Santander aldera" kantatzen du berak.

Artzain eta tabernari, Argentina eta Uruguai aldean, nahikoa lan izan zuen bere zortzi seme-alabak aurrera ateratzen. Miresten zuten lagunek euskal aldundietatik diru-laguntza lortu zioten. Laguntza hori jasotzera Euskal Herrira itzuli zen 1877an, familiakorik gabe. Itzulaldi horretakoa du Hara nun diran abesti ospetsua. Ez zuen etxekoekin berriz elkartzeko aukerarik izan, 1881ean hil baitzen alborengoak edo pulmoniak jota.

Deskargatu

PDF Word HTML