Napoleon Bonaparte eta Europa: Iraultzaren Ondorioak eta Bilkura Kongresua (1789-1848)
Napoleon Frantzian
Kontsulaldia errejimen pertsonalista zen, Napoleonen politika-gaitasunean oinarritua. Protagonismoa eta botere bereganatu zuen. Bigarren koalizioari aurre egiteko, Napoleon Italiara joan eta garaipena lortu zuen. Horretaz baliatuz, bere burua bizitzarako kontsul izendatu zuen.
Zenbait erreforma egin zituen, Frantzian liberalismoa sendotzeko. Legeak modernizatu zituen Kode Zibilaren bidez, eta Frantziako ekonomia erreformatu zuen: Frantziako Bankua eta merkataritza-kodea sortu zituen. Hezkuntza publikoa sustatu zuen. Noblezia berria eratu zuen, meritu zibil eta militarretan oinarrituta.
Napoleon Europan
Hirugarren koalizioa eratu zuten Austriak eta Errusiak. Napoleonek errepublika imperio bihurtu zuen. Ontzidi ispano-frantsesa...