Europako historia modernoa eta garaikidea
Monarkia autoritarioa
Statu autoritarioa Gaztelan sortu zen Enrike IV.aren erregealdian (Aragoiko erregina). Erregeak ospe eta aginpidea asko galdu zuen. Tronura heltzeko Isabelek gerra zibila izan zuen (1474-79) ilobaren kontra, noblezien kontra (erregearen agintearen sendotzearen kontra) eta elizaren zatibaten kontra. Isabelek, Torokoko bataila irabazita, aginte politikoa monarkian kontzentratzea ahalbidetu zion. Errege-erregina katolikoek erakundea sortu zuten: gerra zibilaren ostean, Gaztelako koroan desordena eta anarkia nagusitu ziren; bidelapurrak, noble boteretsuak gerra pribatuetan. Errege-erreginek bakea eta segurtasuna bermatu zituztenak bakarrik aurkeztu ziren: landa-polizia (bidelapurren atzetik). Justizia administratiboa antolatu zen; nobleek ez zuten galdu beren jaurerrietako bizilagunak epaitzeko zuten eskubidea, baina erregearen azken epaia eta errege auzitegia ezarri ziren, erresumen bakea bermatzeko. Horrez gain, Gaztelako Kontseilua jarri zen. Armada feudala noble edozin klase sozial eta geografikoz osatu zen, eta armada nazionala sortu zen. Monarkiaren antolakuntza berria eta dirua finantzatzeko, errege-erreginek zerga-sistema indartu zuten, eta baita ogasunaren errege kontularitza ere.
Parlamentu ingelesa
Erdi aroaz geroztik, Ingalaterrako erregearen boterea mugatuta zegoen parlamentuko bi ganberen jardunaren eraginez: nobleek eta elizgizonek (Lorden ganbera) eta burgesek, hirietako ordezkariek (Komunen ganbera) osatzen zuten. Monarkek parlamentuaren baimena behar zuten zergak kobratzeko eta gerra deklaratzeko. XVII. mendean, dinastia berri batek, Estuardo tarren dinastiak, parlamentuaren kontrolik gabe gobernatu nahi zuen, eta atxilotu eta hil egin zituen bere aurkariak. Gerra zibila izan zen: parlamentuaren babesleak eta monarkia absolutuaren defendatzaileak aurrez aurre jarri ziren. Karlos I. erregea exekutatu zuten eta errepublika aldarrikatu zen. Geroago, parlamentuak monarkia berrezarri zuen. Estuardo tarren monarkia absolutuarekin amaituta, parlamentuak Eskubideen Deklarazioa onartu zuen; monarkaren agintea mugatu zen, erabaki batzuk parlamentuan hartu behar ziren, eta errege berriak zin egin zuen. Ingalaterra herri mugatutako monarkiarekin geratu zen, soberanoa parlamentua zelarik, aginte exekutiboa eta legegilea bananduta zeudelarik, eta judiziala independentea zelarik.
Nazismoaren berrezarpena Alemanian eta Weimarko Errepublika
Lehen Mundu Gerra amaitzear zegoela, Guillermo II.ak Herbehereetara ihes egin zuen eta errepublika aldarrikatu zen, Weimar hiritxikian hiriburua ezarrita. Lehen presidenteak eta bere gobernua sozialdemokratak ziren, eta konstituzio demokratiko bat egin zuten. Versallesko ituna sinatu zuten. Hitler alderdi txiki batean buru jarri zen: Alemaniako Lanaren Alderdi Nazionalsozialista. Alderdia berrantolatu zuen, eta ideologia arrazista eta totalitarioa ezarri zuen. 1921ean, Alemaniak krisialdi ekonomikoa bizi izan zuen. Errepublika arriskuan jarri zuten ezkerreko mugimenduek. Hitlerrek sozialismoa eta boltxebismoa gorrotatzen zituen, eta oso arrazista zen. 1925ean, Amerikako inbertsioek ekonomia suspertu zuten.
SESBren sorrera eta estalinismoa
Errusiar Inperioko antzinako nazionalitate batzuk gerra zibilean independizatu ziren, baina gerora harremanak ezarri zituzten berriro Errusia boltxebike berriarekin, eta 1922an SESB eratu zen. SESB estatu federala zen, eta parlamentua zeukan; batasuneko errepublika guztietan alderdi bakarrak agintzen zuen: KPSSk. Stalinen garaia 1924an hasi zen.