1876ko uztailaren 21eko legea testu iruzkina

Historia4,49 KB

1876ko UZTAILAREN 21eko LEGEA
Aztergai daukagun testu hau 1876ko uztailaren 21ean Gorteek agindu eta Alfontso XII.AkCanovasekin batera onartu zuen legearen artikulu sorta da. Testu juridiko eta publikoa da, Espainiar nazioari eta bereziki Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hiritarrei zuzendua dagoena. Errestaurazio garaiaren hasieran, Alfontso XII.Aren erregealdian, azken Karlistada amaitzean Madrilgo Gazetan urte bereko uztailaren 25ean argitara emandako legea da. Bere helburua, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foruak deuseztatzea izan zen. 
Testuaren azterketari dagokionez, alde batetik lege honek Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako biztanleak soldadutza egitera eta zergak ordaintzera behartzen edo derrigortzen ditu(2.Eta 3.Art), Espainiako gainerako biztanleek bezala(1.Art). Bestetik, 1876ko uztailaren 21eko legeak hiru euskal probintzien onarpenarekin, aurreko Foru araudian erreformak egiteko baimena ematen dio gobernuari(4.Art)
Testuinguru historikoari dagokionez, Errestaurazio garaian, Alfontso XII.Aren erregealdiaren hasieran azken Karlistaldia amaitu zen(1876). Gerra amaitu ondoren Foruen kontrako iritzia zabaldu zen Espainian, eta gobernuko buruzagi zen Canovas del Castillok Euskal Foruak aldatzea erabaki zuen, Espainiako beste probintziekin berdintzeko. Horretarako, Gorteek eskuartean dugun lege hau onartu zuten, 1876ko uztailaren 21eko legea, hain zuzen. Lege hau,  aztertu dugun moduan, Bizkaiari, Gipuzkoari eta Arabari zegokien, Nafarroan 1841eko Lege Hitzartuak, Nafarroak erresuma izateari uzten diola esaten zuen legeak, indarrean jarraitu zuen bitartean. 
Diputazioek Espainiar gobernuak ezarritako betebeharrei uko egin zietela ikusita, hurrengo urtean Canovasek Batzar Nagusiak ezabatu eta Foru Aldundien ordez Diputazio Probintzialak ezarri zituen, gainerako probintzietan bezala. Hori aurrera eramateko egitura nahikorik ez zeukanez, Diputazio Probintzialekin ados jarri zen haiek zergak biltzen eta kudeatzen jarraitzeko, baina estatuari kupo deituriko diru kopuru bat ordaindu beharko ziotela aginduz. Hitzarmen hori 1878ko otsailaren 28ko dekretuaren bidez jarri zen indarrean, hau da, Kontzertu Ekonomikoa deritzona. Honi esker Foruak ezabatuak izan ziren arren, ez ziren erabat desagertu, Euskal probintziek autonomia fiskalak gorde baitzituzten.  Politika fiskal hori onuragarria izan zen burgesiarentzat, ez baitzuten industrian lortutako etekinen gaineko zergarik ordaindu behar. Horrek kapitalak pilatzeari eta industriako inbertsioak bultzatzeari lagundu zion. 
1886an Lehen Kontzertu Ekonomikoaren epea amaitzean, berriztatzea erabaki zen. Horrela, behin eta berriro berriztatu zen, 1906an 20 urterako epea izan zuen arte. 1936an Gerra zibil odoltsua hasi zen, Euskal Herri osoa frankisten menpe geratuz. Bizkaiko eta Gipuzkoako kontzertuak deuseztatzeko dekretua argitaratu zen orduan. 1979an Gernikako Estatutua onetsi zen eta Bizkaiak eta Gipuzkoak Kontzertu Ekonomikoa berreskuratu zuten. Bi urte geroago, 1981an frankismoaren ondorengo lehen Kontzertu Ekonomikoa sinatu zen Euskal Autonomia Erkidegoarentzat. Gainera, Kontzertu berriak aurrekoek baino maila juridiko handiagoa zuen, Espainiako Gorteek onartutako legea izan baitzen. Ordutik aurrera Eusko Jaurlaritzari zegokion Kontzertua eta kupoa estatuarekin negoziatzeko ardura. 
2002ko maiatzean gaur egun daukagun Kontzertu Ekonomikoa sinatu zuten, berrikuntzarik handiena haren iraupen mugagabea delarik. 

Beraz, 1876ko uztailaren 21eko legearen ondorioz, zergak ordaindu beharra eta soldadutzara joan beharra hedatu ziren Euskal probintzietara. Foruen ezabapenak ez zuen suposatu gainerako Espainiar probintziekiko berdintasuna, 1878an indarrean jarritako Kontzertu Ekonomikoari esker berezitasun fiskalak gorde baitzituzten. 

Deskargatu

PDF Word HTML