Liberalismoaren Jatorria: Konstituzioak, Iraultzak eta Askatasun Printzipioak
1. Amerikako Konstituzioa
1787an Estatu Batuetako Konstituzioa onartu zen, eta zenbait zuzenketa jaso ondoren, botereak hiru ardatzetan banatu ziren: botere legegilea Kongresuari, botere judiziala auzitegiei eta botere betearazlea presidenteari. Sistema politikoa errepublika federala izan zen. Estatu Batuetako Konstituzioan Ilustrazioaren printzipioak finkatu ziren.
2. Frantziako Iraultzaren Ondorioak
Antzinako erregimena desagertu zen eta Ilustrazioaren printzipioak garaitu ziren. Subiranotasuna ez zen erregearengan egon, Konstituzioaren arabera gobernatzen zituzten herritarrengan baizik.
3. Konbentzio Termidorearra
Robespierre kondenatu zutenetik 1795era arte, Konbentzio Termidorearrak gobernatu zuen, burgesia moderatuaren ideiak eta interesak aldeztuz.
4. Inperio Napoleonikoaren Kanpo Politika
Kanpo politika: Garai horretan, Napoleonek bere inperioa zabaldu zuen Europan, zenbait koalizioetan elkartutako potentzia europarrak garaituz. Baina ez zuen Britainia Handia menderatzea lortu, eta blokeo kontinentala inposatu zion.
5. Printzipio Liberalak Aipatu eta Azaldu
Subiranotasun nazionala: Boterea herriarena da, eta sistema elektoralaren bidez, Parlamentuan dituen ordezkariei uzten die boterea herriak. Hautagaitza-kundeak errolda-sufragioaren bidez egin behar dira.
Botere banaketa.
Konstituzioa: Herrialdea arautzen duen oinarrizko printzipioak eta herritarren askatasuna eta eskubideak jasotzen dituen dokumentua da.
Askatasuna: Herritarrek dituzten zenbait eskubide dira.
Eskubide naturalak.
6. Zer da Liberalismoa eta Ezaugarriak
Liberalismoa XIX. mendean sortutako pentsamendu politikoa da, eta banakoaren askatasuna lortzea zen bere helburu nagusia. Gizarte estamentalaren aurkakoa zen, liberalismoarentzat botereak aberastasuna, burgesen eskuetan egon behar zutelako. Liberalismoa, gizakiaren eskubideen adierazpenean jasotako printzipioetan oinarritzen zen.
7. Iraultza Liberalak Zer Ziren?
1820tik aurrera, mugimendu iraultzaileak hainbat ehinaldi ezagutu zituen, beti ere Errestaurazioari aurre eginez. Errestaurazioa Europako herrialde askotara zabaldu zen, eta 1830 eta 1848an barrematu zen.