Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Metabolismoa: Definizioa, Erregulazioa eta Prozesu Nagusiak

Biologia8,55 KB

Metabolismoa: Definizioa eta Helburuak

Metabolismoa izaki bizidunen erreakzio kimikoen multzoa da, non materia eta energia etengabe trukatzen diren. Zelula barruan gertatzen diren erreakzio hauek hainbat helburu nagusi dituzte:

  1. Energia eskuratzea ingurunetik (eguzki-argia, erreakzio exotermikoak, substantzia organikoen energia).

  2. Molekulak degradatzea monomero sinpleak lortzeko (adibidez, polisakaridoak monosakarido bihurtzea).

  3. Makromolekulak eraikitzea, monomeroak lotuz (adibidez, glukosazko molekulak elkartuz almidoia sortzea).

Metabolismoaren Erregulazioa

Zelulek metabolismoa beharretara egokitzeko mekanismoak erabiltzen dituzte:

  • Entzima kantitatearen kontrola: Entzimak transkripzioaren bidez kontrolatzen dira.
  • Jarduera katalitikoaren kontrola: Entzima
...
Jarraitu irakurtzen "Metabolismoa: Definizioa, Erregulazioa eta Prozesu Nagusiak" »

Gaixotasunak eta Sistema Endokrinoa: Kasu Ospetsuak

Biologia2,54 KB

Altzoko Handia

Akromegalia du. Gaixotasun hori garunean dugun zatitxo batean, hipofisiak, deitzen dena, tumore bat sortzea eragiten du. Tumore horrek hipofisiak hazkuntza-hormona kopuru handia sortzea eta hormona horren ekoizpena noiz gelditu ez antzematea eragiten du. Horrek, hazteari ez uztea eragiten du.

Lionel Messi

Hazkuntza-hormonaren gabezia du. Garunean dugun zatitxo batek, hipofisiak, behar ditugun hormonak kontrolatzen ditu. Kasu honetan, hipofisiak ez ditu behar diren hazkuntza-hormonak sortzen, hau da, gutxiegi sortzen ditu; beraz, ez da behar bezala hazten. Hazteko urte batzuk ematen dira, baina urte horiek igaro ondoren, hazteko zelulak hezur bihurtzen dira, eta ezin da gehiago hazi.

Christopher Reeve

Tetraplejiko geratu zen lepotik

...
Jarraitu irakurtzen "Gaixotasunak eta Sistema Endokrinoa: Kasu Ospetsuak" »

Azido Nukleikoak, Mintz Biologikoak, Zelula eta Zatiketa Zelularra: Galdera eta Erantzunak

Biologia7,88 KB

Azido Nukleikoak

1. (2,5p)

a) (0,5p) Zer dira nukleosomak? Zertaz daude osatuta eta non daude kokatuta?

Nukleosomak proteina histonen nukleo baten inguruan bildutako DNAz osatutako egiturak dira. Zelula eukariotoen nukleoan daude kokatuta, eta kromatinaren oinarrizko unitatea osatzen dute.

b) (0,5p) Zein molekulek osatzen dute nukleotido bat?

Nukleotido bat honako hauek osatzen dute:

  • Fosfato talde bat.
  • Pentosa bat (bost karbonoko azukrea, hala nola desoxirribosa DNAn edo erribosa RNAn).
  • Base nitrogenatu bat (adenina, timina, zitosina, guanina DNAn; RNAn, uraziloa timinaren ordez).

c) (0,5p) Nukleotidoak azido nukleikoen monomeroak izateaz gain, zein beste modutan aurki daitezke zelulan?

Azido nukleikoen parte izateaz gain, nukleotidoek beste funtzio...

Jarraitu irakurtzen "Azido Nukleikoak, Mintz Biologikoak, Zelula eta Zatiketa Zelularra: Galdera eta Erantzunak" »

Zelulak, Atomoak eta Partikula Azpiatomikoak: Oinarriak

Biologia5,48 KB

Zelularen Oinarriak

Zelularen teoriaren oinarriak:

  • Jatorrizko unitatea: Zelula guztiak aurreko beste batzuetatik sortzen dira.
  • Unitate morfologikoa: Izaki bizidun guztiak zelula batez edo zelula askoz osatuta daude.
  • Unitate fisiologikoa: Zelulek bizi-funtzioak betetzen dituzte.
  • Unitate genetikoa: Zelula guztiek dute bere ezaugarriak agintzen dituen material genetikoa, eta zelula amatik zelula kumeetara igarotzen da.

Maila Biologikoak

a. Bioelementua: Karbonoa (C), Oxigenoa (O), Hidrogenoa (H), Nitrogenoa (N)
b. Biomolekula: Ura, gatz mineralak, karbohidratoak, lipidoak, proteinak, azido nukleikoak
c. Organulua: Bakuoloa, mitokondria, zentrioloa, lisosoma, Golgiren aparatua, erretikulu endoplasmatikoa, erribosoma.
d. Zelula: Neurona, kondrozitoa,...

Jarraitu irakurtzen "Zelulak, Atomoak eta Partikula Azpiatomikoak: Oinarriak" »

Materiaren Antolaketa Mailak eta Muskulu Ehun Motak

Biologia3,6 KB

Materiaren antolaketa mailak

Materia bizigabearen nahiz izaki bizidunen partikulak maila hierarkikotan antolatuta daude; hau da, antolaketa-maila horietako bakoitza aurrekoa baino konplexuagoa da.

Antolaketa-maila hauek bereizten dira:

  1. Partikula subatomikoa: atomoa baino txikiagoa da, eta protoia, neutroia eta elektroia dira adibide nagusiak. Partikulek elkarren artean interakzionatzean, atomoak eratzen dituzte.

  2. Atomoa: existi daitekeen elementu baten zati txikiena da. Elementu guztiak taula periodikoan bilduta daude.

  3. Molekula: atomoak lotura kimikoen bidez elkartzean sortzen da, eta molekula bat beste molekula batzuekin elkartzean, makromolekulak eratzen dira.

  4. Organulua: makromolekulak elkartzean sortzen den zelularen egitura da.

  5. Zelula: bizi-unitate

...
Jarraitu irakurtzen "Materiaren Antolaketa Mailak eta Muskulu Ehun Motak" »

Giza Biologia: Oinarrizko Kontzeptuak

Biologia8 KB

1.1. Materiaren Antolaketa eta Biomolekulak

Materiaren Antolaketa:

  1. Partikula subatomikoa: Atomoaren barnean dagoen egitura.
  2. Atomoa: Partikula subatomikoz osatuta dago, taula periodikoaren elementuak.
  3. Molekula: Atomoak elkartzean sortzen dira (Fe, H, O).
  4. Organulu: Molekulak elkartzean sortzen dira (H2O).
  5. Zelula: Organuluz osatutako egitura (Neurona).
  6. Ehun: Zelulak elkartzean sortzen dira (Odola).
  7. Organo: Ehunez osatutako egitura, funtzio bat du.
  8. Sistema/Aparatu: Organoz osatuta daude eta funtzio bat dute.

Bioelementuak: Izaki bizidunen barnean dauden elementu kimikoak.

  1. Primarioak: C, H, O, N.
  2. Sekundarioak: Ca, Na, K.
  3. Oligoelementuak: Fe, Co.

Biomolekulak:

  1. Ez-organikoak: Materia bizidunean eta bizigabean (ura, gatz mineralak).
  2. Organikoak: Materia bizidunean
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Biologia: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Uraren Kalitatearen Parametroak eta Ekosistemaren Egoera

Biologia10,58 KB

Uraren Kalitatearen Parametroak

O.D. Oxigeno disolbatua (mg O2/l)

K. O.T. Karbono Organiko Totala (mg C/l). Kutsadura organikoaren seinalea da.

Nitrito eta Nitratoen kontzentrazioak: Ongarri eta materia organikoaren kutsaduraren seinalea.

pH: Uraren azidotasunaren adierazlea.

Uraren "gogortasuna": Ca eta Mg-aren gatzen kontzentrazioa adierazlea.

Parametro Fisikoak

Gardentasun maila: Uretan partikulak egotearen adierazlea.

Tenperatura: Oxigenoaren kontzentrazioari eragiten dio.

Koloreen presentzia: Sustantzia kutsatzaileen presentziaren adierazlea (organikoa, metalak…).

Eroankortasun elektriko balore altuak: Gatzen kontzentrazio altuaren adierazlea da.

Parametro Biologikoak

Intsektuen larbak, amuarrainak, karramarroak, izokinak: Oso ur garbien adierazlea....

Jarraitu irakurtzen "Uraren Kalitatearen Parametroak eta Ekosistemaren Egoera" »

Biologia: Fotosintesia, DNA, Mutazioak, Immunitate-Sistema eta Gehiago

Biologia11,22 KB

Fotosintesiaren Faktoreak

CO2-aren kontzentrazioa: Zenbat eta CO2 gehiago egon, orduan eta fotosintesiaren abiadura azkarragoa, asimilazio-puntu maximo batera arte, non errubiskoak ezin duen CO2 gehiago finkatu; hor abiadura egonkortzen da. Argiaren intentsitatea: Zenbat eta argi-intentsitatea handiagoa, orduan eta fotosintesiaren abiadura azkarragoa, puntu maximo batera arte; hortik aurrera, pigmentu fotosintetikoak era itzulezinean fotooxidatzen dira. Tenperatura: Entzimek tenperatura igo ahala azkarrago egiten dute lan, desnaturalizazioaren mugaraino. O2-aren metaketa inguruan: Zenbat eta kontzentrazioa handiagoa, orduan eta geldoagoa. O2 kontzentrazio handiarekin, fotoarnasketa aktibatzen da. CO2-a askatzen da, baina ez du ATP formako energia...

Jarraitu irakurtzen "Biologia: Fotosintesia, DNA, Mutazioak, Immunitate-Sistema eta Gehiago" »

Nerbio-Sistema eta Sistema Endokrinoa

Biologia2,33 KB

Nerbio-Sistema Periferikoa

a) Zer da eta zerez osatuta dago?

Nerbio-sistema periferikoak zentzumen-organoen informazioa transmititzen du nerbio-sistema zentralara, eta horren erantzunak organo efektoreetara ere. Nerbioz eta nerbio-gongoil periferikoz osatuta dago.

b) Nerbio-Sistema Somatikoa eta Autonomoa

Sistema somatikoak muskulu eskeletikoak kontrolatzen ditu, eta kanpo-estimuluei mugimendu kontzienteen bidez erantzuteaz arduratzen da.

Sistema autonomoak muskulatura leuna eta kardiakoa eta guruinak kontrolatzen ditu, eta kanpo- eta barne-estimuluei modu inkontzientean erantzuteaz arduratzen da.

Sistema Autonomo Sinpatikoa eta Parasinpatikoa

Sistema autonomo sinpatikoak ekintzarako prestatzen du organismoa, adibidez, bihotz-maiztasuna handituz.

Sistema

...
Jarraitu irakurtzen "Nerbio-Sistema eta Sistema Endokrinoa" »

Fotosintesia: Argiaren Energia Bizitzaren Sustatzaile

Biologia43,32 KB

Argiaren intentsitatea: Zenbat eta intentsitate handiagoa izan, orduan eta azkarrago gertatzen da fotosintesia, baina behin argiz asetzean, abiadura konstante mantentzen da.

CO2 kontzentrazioa

Zenbat eta CO2 gehiago izan, orduan eta hobeto eta errazago gertatzen da fotosintesia, baina behin gehienezko asimilazio puntura iristean, abiadura konstante mantentzen da.

O2 kontzentrazioa

Errendimendua jaisten du erribulosan itsastean inhibitzaile gisa jokatzen duelako.

Tenperatura

Bakarrik ilunpeko fasean eragiten du, parte hartzen duten entzimen desnaturalizazioa eragiten baitu.

Hezetasuna

Lurrean zenbat eta hezetasun gehiago egon, orduan eta fotosintesi eraginkorragoa gertatzen da, landareek sustraietatik xurgatzen baitute ura. Atmosfera lehorra denean,...

Jarraitu irakurtzen "Fotosintesia: Argiaren Energia Bizitzaren Sustatzaile" »