DBH mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Izaki bizidunen ezaugarriak eta erreinuak: laburpena

Biologia-n eguneratua2,94 KB

izaki biziduden ezaugarriak

Jaio eta hil egiten dira
Antzeko konpozizio kimikoak dute, materia organikoaren oinarri
Zelula izeneko unitate mikroskopikobatez edo gehiagoz osaturikdaude.
Funtzio jakin batzuk egiten dituzte; gainera, izaki bizidunek soil-soilik egiten dituzte funtzio horiek.
NUTRIZIO FUNTZIOA
AUTOTROFOAK:izaki bizidun autotrofoek behar dituzten substantzia organikoak sortzen dituzte.
HETEROTROFOAK: beste batzuek sortutako materia organikoa hartu behar dute.
HARREMAN FUNTZIOA
Harreman funtzioaren bidez, izaki bizidunek harremanak dituzteelkarren artean eta ingurunearekin.
UGALKETA FUNTZIOA
Ugaketa seugabea: banakako baakr bat aritzen da
SEXU BIDEZKO UGALKETA:
sexu desberdineko bi banakok sexuzelula edogameto bana jartzen dute.

IZAKI BIZIDUNEN
...
Jarraitu irakurtzen "Izaki bizidunen ezaugarriak eta erreinuak: laburpena" »

Mintz Plasmatikoa: Egitura, Funtzioak eta Zitoplasma

Biologia-n eguneratua4,62 KB

Mintz Plasmatikoa

Mintz plasmatikoa

Mosaiko jariakorraren eredua jarraitzen du:
  • Lipidoz (fosfolipidoak, kolesterola, glukolipidoak), proteina globularrez (integralak lipido geruza bikoitzean eta periferikoak mintzaren gainazalean) eta gluzidoz (glukolipidoak, glukoproteinak) osotuta.
  • Gluzidoak zelularen azala edo glukokalix-a eratzen dute.
  • Molekula guztiak mugitzen dira: errotazioz, aldeetako difusioz eta flip-flop.

Funtzioak

Glukokalix-aren funtzioak:

  • Babesa
  • Zelulaz kanpoko matrizarekin erlazioa.
  • Azalera zelularren biskositatea erregulatu.
  • Propietate inmunitarioak (antigenoak)
  • Berezagutza zelularra.
  • Substantzia batzuen berezagutzea eta ainguraleku.

Mintzaren funtzioak:

  • Seinale transferentzia: kanpo estimuluei erantzun mintzeko proteinei esker (errezeptoreak
...
Jarraitu irakurtzen "Mintz Plasmatikoa: Egitura, Funtzioak eta Zitoplasma" »

Immunitate-sistema: antigenoak, antigorputzak eta immunitate motak

Biologia-n eguneratua11,01 KB

Antigenoak eta Antigorputzak

Definizioak eta Ezaugarriak

Antigenoak: Gorputzera sartzen diren molekula ezezagunak dira, immunitate-erantzuna sortzen dutenak.

Antigorputzak: Serumean, ehun linfoidetan eta zelula batzuen azalean dauden glukoproteinak dira. Immunoglobulina (Ig) edo gamma-globulinak ere esaten zaie. Antigenoak molekula nahiko handiak dira eta aske egon daitezke edo izaki bizidun bati lotuta. Antigorputzek, berriz, Y-itxura dute eta antigenoarekin lotzeko bi elkargune berdin dituzte.

B Linfozitoen Funtzioa

B linfozitoak lipidoen, proteinen eta gluzidoen antigenoak ezagutzeko gai dira, eta erantzun humoralaren arduradunak dira. Antigeno bat dagoenean, antigorputzak sortzen dituzte. Antigeno espezifikoarekin lotzen badira, ugaldu eta azpipopulazioak...

Jarraitu irakurtzen "Immunitate-sistema: antigenoak, antigorputzak eta immunitate motak" »

Giza ehunak: epitelio, konektibo, nerbio eta muskulu ehunen ezaugarriak eta motak

Biologia-n eguneratua3,85 KB

Epitelio-ehuna

  • Ezaugarriak

    • Zelulak elkarren ondoan jartzen dira.
    • Zelularteko substantziarik ez dago.
  • Kokapena

    • Gorputzaren kanpoaldean.
    • Organoen kanpoaldean eta barrualdean.
  • Motak

    • Estaldura-epitelioa

      • Zelula-geruza bakar batez (adibidez, kapilarren pareta) edo hainbat zelula-geruzaz (adibidez, azal-epitelioa) osatuta dago.
      • Babes-funtzioa du.
    • Guruin-epitelioa

      • Substantziak jariatzen ditu guruinetan.
      • Bi guruin mota daude:
        • Guruin exokrinoak: kanpoaldera jariatzen dituzte substantziak.
        • Guruin endokrinoak: odolera hormonak jariatzen dituzte.

Ehun konektiboa

Oharra: Jatorrizko testuan "Guruin epitelioa" izenburupean zegoen atal hau, baina ehun konektiboaren ezaugarriak deskribatzen ditu.

  • Ezaugarriak

    • Zelularteko substantzia ugari (proteina-zuntzak, adibidez) ditu.
  • Kokapena

    • Gorputz
...
Jarraitu irakurtzen "Giza ehunak: epitelio, konektibo, nerbio eta muskulu ehunen ezaugarriak eta motak" »

Digestio eta arnas aparatuak: funtzioak eta prozesuak

Biologia-n eguneratua2,79 KB

Digestio Aparatua

Digestio-aparatuak elikagaiak eraldatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zelulek xurga eta erabil ditzaten. Halaber, digeritu gabeko ondakinak kanporatu egiten ditu digestio aparatuak.

Digestio Funtzioak

Xurgapena: digestioan lortutako mantenugaiek digestio-hodiaren pareta zeharkatzen dute; hala, gorputzeko atal guztietara iristen dira, odol-hodietan zehar. Egestioa: digeritu gabeko substantziak edo elikagaien substantzia ez-baliagarriak kanporatu egiten dira. Digestio-funtzioei esker, elikagaiak digestio-hodian zehar pasatzean eraldatu egiten dira, eta mantenugaiak eratzen. Hala, zeluletara eramaten dira mantenugaiak, haiek erabili ditzaten.

Ahoratzea eta Digestioa

Mastekatzea: hortzen eraginez elikagaiak txikitu egiten...

Jarraitu irakurtzen "Digestio eta arnas aparatuak: funtzioak eta prozesuak" »

Gernu-aparatua: iraitz-aparatuaren funtzioa, organoak eta gernua sortzeko prozesua

Biologia-n eguneratua3,72 KB

IRAITZ-APARATUA:

odolean metatzen diren hondakin zelularrak kanporatzeaz arduratzen da.

EGITURAK:

  • Giltzurrunak: odolean dauden molekula toxikoak iragazi eta gernuaren bidez kanporatzen dira.
  • Birikak: CO2 zelularra kanporatzen dute.
  • Gibela: zeluletako hainbat hondakin(medikamentua ere) behazunez bildu eta digestio aparatura kanporatzen ditu.
  • Izerdi-guruinak: larruazakean dauden guruin horiek kanporatzen dute. Izerdia gernuaren konpozisioa du, baina diluituagoa.

GERNU-APARATUAREN ORGANOAK:

  • Giltzurrunak: bakoitzak 12cm luzera eta babarrun itxurakoa da. Giltzurrun-arteria bana iristen da, honakinak dituen odola eramaten duena, eta giltzurrun-zaina bana irteten da odol garbiarekin. Giltzurrunek odola iragazi eta garbitzen dute, Ondorioz, hondakin-likidoa
...
Jarraitu irakurtzen "Gernu-aparatua: iraitz-aparatuaren funtzioa, organoak eta gernua sortzeko prozesua" »

Ekosistemen egitura eta osagaiak: biotopoak, biozenosiak eta harreman biotikoak

Biologia-n eguneratua4,33 KB

1. Ekosistemen Egitura

Ekologia: organismoek elkarren artean eta beren ingurunearekin dituzten harremanak ikertzen dituen zientzia da. Ekologiak ekosistemak ikertzen ditu.

1.1. Ekosistemaren Osagaiak

1.1.1. Biotopoa

Osagai abiotikoa da, ekosistema baten toki eta propietate fisiko-kimikoek osatzen dute.

1.1.2. Biozenosia

Ekosistemaren osagai biotikoa da. Toki jakin batean bizi diren izaki bizidunen eta haien arteko harremanen multzoa da.

1.2. Ekosistemen Tamaina eta Mugak

Ekosistemak tamaina askotakoak izan daitezke. Ekosistemen mugak ekotonoak dira, trantsizio-guneak, non biotopoen eta komunitateen ezaugarriak aldatzen diren.

1.3. Ekosistemen Sailkapena

  • Uretakoak: Itsasokoak edo ur gezakoak, eta bakoitzak bere biotopoa eta biozenosia ditu.
  • Lehorrekoak:
...
Jarraitu irakurtzen "Ekosistemen egitura eta osagaiak: biotopoak, biozenosiak eta harreman biotikoak" »

Giza gorputza: sexu-ezaugarriak, ernalketa, gaixotasunak eta immunitatea

Biologia-n eguneratua4,06 KB

Aldaketa Fisikoak

Nesken kasuan, umetokia eta bulba dituzte, eta mutilen kasuan, barrabilak eta zakila. Horri karaktere sexual primarioak deitzen zaio.

Bi sexuen arteko desberdintasunak aldaketa fisiko horiei karaktere sexual sekundarioak deitzen zaie.

Obuluak

Tamaina handiko zelula geldiak dira. Nukleoak amaren herentziazko informazioa du eta zitoplasman erreserba gai bat dago, biteloan, enbrioia habiesten duen zelulazko koroa dago.

Ziklo Obarikoa eta Ziklo Menstruala

Folikuluak oso azkar garatzen dira. Folikulua ireki, eta obulua sabelaldeko barrunbean askatzen da. Fallopioren tronpetan igarotzen da. Folikuluaren gainerakoa bihurtu eta endekatzen da, desagertu arte. Odol kapilarrak haustean, menstruazioa gertatzen da, 3 edo 6 egun irauten du. Endometrioa...

Jarraitu irakurtzen "Giza gorputza: sexu-ezaugarriak, ernalketa, gaixotasunak eta immunitatea" »

Ekosistemak: harreman interespezifikoak, ziklo biogeokimikoak eta giza eragina

Biologia-n eguneratua2,75 KB

Harreman Interespezifikoak

Organismo bizidunen arteko interakzioak dira, espezie berekoak edo desberdinetakoak izan daitezkeenak. Hauek dira nagusiak:

Mutualismoa (+,+)

Bi organismoek onura lortzen dute. Elkarren arteko erabateko menpekotasuna behar ez duen laguntza-harremana da. Ez dute zertan elkarrekin bizi behar (adibidez, krokodiloa eta txoria).

Sinbiosia (+,+)

Parte hartzen duten organismoen elkarren arteko laguntza-harremana da. Organismoak ezin dira euren kabuz, aldenduta, bizi (adibidez, likenak).

Komentsalismoa (0,+)

Bi izaki bizidunetatik batek onura lortzen du, bestea kaltetu gabe. Adibidez, marrazoak eta erremorak.

Parasitismoa (-,+)

Parasitoak onura lortzen du ostalariaren kontura, honi kaltea eraginez. Normalean, parasitoak ez du ostalariaren...

Jarraitu irakurtzen "Ekosistemak: harreman interespezifikoak, ziklo biogeokimikoak eta giza eragina" »

Digestio-aparatuaren eta arnas-aparatuaren funtzioak: laburpena

Biologia-n eguneratua2,9 KB

Digestioa-aparatuaren eginkizuna: elikagaiak mantenugai bilakatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zeluletara iritsi eta haiek erabil ditzaten. Digestio-hodiak eta digestio-guruinak osatzen dute. Digestio-aparatua 4 gaixotasun: Apendizitisa, gastroenteritisa, hepatitisa, txantxarra. 2 guruin mota daude: guruin erantsiak; pankrea eta gibela eta digestio hodiko guruinak: heste meharra eta urdaila. Guruin erantsiak; digestio uruinak sortu eta hodiaren barnera jariatzen dituzte. Duodenoa: Este meharreko lehenengo zatia. Pankreak eta gibeleko uruinak jariatzen dira.

Beheranzko kolona ezkerrealdean dago, ondesteari lotuta. Digestio-hodiko heste-floraren funtzio nabarmenak: 1. kanpoko mikrorganismoetatik babesten gaituzte. 2. digeritu ezin ditugun...

Jarraitu irakurtzen "Digestio-aparatuaren eta arnas-aparatuaren funtzioak: laburpena" »