Arnasketak bi esanahi ditu: gas trukea eta arnasketa zelularra. Gas trukea albeoloetan eta zeluletan gertatzen den prozesua da, non O2 hartu eta CO2 botatzen den. Arnasketa zelularra, berriz, zelulen mitokondrietan gertatzen den prozesua da, energia lortzean datzana, eta digestioan lortutako mantenugaiak erabiltzen dira.
Gas Trukea
Gas trukea difusioaren bidez gertatzen da. Difusioa gasak trukatzeko prozesu fisikoa da, ez du energia gasturik, eta gasak gutxien dagoen tokitik gehien dagoen tokira mugitzen dira, oreka lortu arte. Hau presio partzialari esker gertatzen da. Albeoloetan O2 sartu eta CO2 kanporatzen da; zeluletan, berriz, CO2 kanporatu eta O2 barneratzen da.
Prozesu hau egiteko, baldintza batzuk behar dira:
- Ingurune fisikoa: Airea gordetzeko
...