Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal Poesiaren Bilakaera: Aldizkariak eta Poetak

Hizkuntza eta literatura3,69 KB

Poesiaren Bilakaera

Liburuez gainera, hainbat aldiz aipatu ditugun EGAN eta EUZKO-GOGOA aldizkariak izan ziren poesia lanen babeslekua, oraintxe ikusiko dugun OLERTI aldizkariarekin batera. Besterik da kantari berrien bitartez olerkari zahar eta garaikideen poemek lortu zuten entzute zabala.

Aita Onaindia Suspertzaile

Santi Onaindia karmeldarrak gure poesiaren historian oinarrizko gertatu diren bi argitalpen gauzatu zituen: “Milla euskal olerki eder” antologia eta OLERTI izeneko poesia aldizkaria. Lehenari zenbait akats egotzi zioten, baina egin zen garaian egina izateko, lan erraldoia dela aitortu behar da. Ordura arte kaleraturiko poesia bildumarik osatuena genuen.

Bigarrenak, OLERTI aldizkariak, 1960ko hamarkadan plataforma ederra eskaini...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Poesiaren Bilakaera: Aldizkariak eta Poetak" »

Errusiako Gerra Zibila eta Ondorengo Politika Ekonomikoa

Historia3,5 KB

Gerra Zibila (1918-1920): Erregimen berriak herri osoa suntsitu zuen gerra zibil bati aurre egin behar izan zion. Frantziak, Erresuma Batuak eta Japoniak iraultzaren kutsadura geldiarazi eta erregimen berria zigortu nahi zuten. Espedizio-taldeak bidali zituzten eta kapitalak nahiz armadak eman zizkieten iraultzaren aurkako armadei, hau da, Armada Zuriari, Armada Gorriaren iraultzaileen aurka zeudenenei.

Gerra zibilaren garapena oso nahasia izan zen. Armada Gorriak, diziplina gogorra eta eraginkortasun handia lortu zituen, eta 1919aren amaieran Armada Zuria garaitu egin zuen. Hurrengo bi urteetan, sobietarrek Ukraina, Kaukaso eta Asiaren erdialdea berreskuratu zituzten. Sobietarren agintea indartu egin zen, 1922an Sobietar Errepublika Sozialisten...

Jarraitu irakurtzen "Errusiako Gerra Zibila eta Ondorengo Politika Ekonomikoa" »

Descartesen Pentsamendua eta Metodoa: Zalantza eta Ziurtasuna

Filosofia eta etika3,83 KB

Descartesen Pentsamendua

Descartesen Desengainua

La Flechetik irtendakoan, Descartesek zalantzan jarri zuen ikasitako guztia (matematikak izan ezik), sakabanatua eta nahasia iruditzen zitzaiolako. Horregatik, "munduko liburu handia"n ibiltzea erabaki zuen, eta Europan zehar bidaiatzeari ekin zion.

Metodoa Descartesengan

Metodo Berri Baten Beharra

Zientziaren batasunaz konbentzitu zen. Zientzia, berez, bakarra da, benetakoa, eta arrazoimena ere bakarra da gizaki guztiongan. Arrazoia (egia eta faltsuaren artean bereizteko gaitasuna) berez berdina da gizaki guztiongan. Orduan, nondik dator iritzien aniztasuna? Nondik dator gizadiak mendeetan zehar ezagutza urriak lortu izanaren arrazoia? Descartesen erantzuna hurrengoa izango da: metodo unibertsal...

Jarraitu irakurtzen "Descartesen Pentsamendua eta Metodoa: Zalantza eta Ziurtasuna" »

Farmakologia, Kirurgia eta Prozedura Medikoen Oinarriak

Medikuntza eta osasun zientziak3,03 KB

Farmakologia eta Sendagai Motak

Eszipientearen Funtzioa

Eszipientea biologikoki aktiboa ez den botika, kosmetiko edo elikagai baten osagaia da. Horren helburua produktuari trinkotasun, usain edo zapore egokiak ematea da, betiere osagai aktiboari eragin gabe. Pastila bateko osagaiak bilduta mantentzeko ere balio du.

Sendagaien Sailkapena (Ekintzaren arabera)

  • Analgesikoa: Mina kentzeko edo gutxitzeko erabiltzen den farmakoa da.
  • Antipiretikoa: Sukarra jaitsi edo kentzeko erabiltzen den farmakoa da.
  • Antiinflamatorioa: Ehunen inflamazioa jaitsi edo kentzeko erabiltzen den farmakoa da.
  • Antibiotikoa: Bakterioak hiltzeko edota haien hazkundea galarazteko gai kimikoa.
  • Antibirala: Birusek sortutako infekzioei aurre egiteko.
  • Antimikotikoa: Onddoei aurre egiteko
...
Jarraitu irakurtzen "Farmakologia, Kirurgia eta Prozedura Medikoen Oinarriak" »

Finantza Sistema eta Bankuko Produktuak

Ekonomia7,87 KB

Finantza Sistema (David, Milton, Joanes eta Ander):

  1. Zer da superabita? C) Enpresa baten gastuak sarrerak baino txikiagoak direnean.
  2. Zer osagai ditu finantza sistemaren egiturak? A) Erakundeak edo instituzioak, produktuak eta merkatuak.
  3. Noiz argitaratu zen “Ley de Autonomía del Banco de España”? B) 1994an.
  4. Hauetatik zein ez da EBZren funtzio edo eginkizun bat? D) Ustelkeriaren aurka tinko eta gogor borrokatzea.
  5. Zenbat urte dira Espainiako Bankuaren gobernadorearen agintaldia? C) 6 urte eta ez da posible pertsona bera agintaldia errepikatzea.
  6. Noiz onartu zen FROB? C) 2009an.
  7. Zer sortu zuen bezeroarentzako laguntza gisa banka komertzialean? B) Banku zerbitzuetako eragiketak.
  8. Balore Merkatuko Batzorde Nazionalaren funtzioak: D) Aurreko guztiak zuzenak
...
Jarraitu irakurtzen "Finantza Sistema eta Bankuko Produktuak" »

Baso Tratamendu eta Kudeaketa Teknikak

Teknologia2,36 KB

Entresaka Mozketak

Oin Extrak Kentzea

Oin extrak masako handienak dira, diametro handiak dituzte. Hau mozten den diametro maximoena baino handiagoa izan ohi da, eta geldi hazten diren espezieetan izaten da ohikoa.

  • Produktu batzuk lortzea dute helburu, eta birsortze guneak irekitzen dira.
  • Azalera guztian modu uniforme batean ateratzen dira.
  • Diametro handiena finkatzen da. Hau baino diametro handiagoa duten oin guztiak mozten dira.

Banaketa Erreala Idealera Hurbiltzea

Banaketa erreala masan dauden oinen kopuru eta diametroek definitzen dute.

Gaixotasun nahiz Izurriteek Eragindako Zuhaitzak Kentzea

Errotazioa

Aipatutako hiru mozketek osaturiko entresaka mozketa da.

Mendi Beheran Egiten Diren Baso Tratamenduak

Masa nagusia zepa edo sustraitik ateratzen diren...

Jarraitu irakurtzen "Baso Tratamendu eta Kudeaketa Teknikak" »

Bizitza Zikloa eta Gizarteratzea: Garapen Psikologikoa

Psikologia eta soziologia5,48 KB

Bizitza Zikloa eta Gizarteratze Kontzeptuak

Gizakia eta bere portaera aztertzen dituen zientzia da; pertsonaren sortze-unetik biziaren amaierara arte pertsonaren garapen psikologikoa aztertzen du.

Pertsona baten biografiak osatzen duen zahartze-prozesuak definitzen duen ibilbidea da. Etapa ezberdinetan banatzen da:

  • Haurtzaroa
  • Nerabezaroa
  • Gaztaroa
  • Helduaroa
  • Zahartzaroa

Psikologiaren ikuspuntu orokor batetik

  • Lehen 25 urteetan: Hazkunde handia
  • Hurrengo 30 urteetan: Heldutasun fasea
  • Bizitzaren azken urteetan: Gainbehera

Beckek “bizitzaren ibilbidearen indibidualizazioaz” hitz egiten du; norberak bere ibilbidea sortu behar du.

Izaki berriak pertsona bihurtzeko potentzialtasun guztia du. Garapen osoa, beste pertsonekiko kontaktuarekin lortzen da soilik, komunikazio...

Jarraitu irakurtzen "Bizitza Zikloa eta Gizarteratzea: Garapen Psikologikoa" »

Errenazimentuko Artea Italian eta Espainian

Arteak eta humanitateak26,24 KB

Eskultura Italian

Ezaugarri orokorrak

Material nobleak erabiltzeko joera nabarmena da, hala nola marmola eta brontzea. Gizabanakoaren protagonismoa nagusitzen da obra guztietan. Gai mitologikoak, irudi biluziak, erretratuak, zaldizko monumentuak eta hilobiak izango dira generorik landuenak. Gizonezkoen irudietan, efeboa eta gerlaria dira eredu nagusiak. Estiloari dagokionez, proportzioarekiko eta harmoniarekiko interesa agerikoa da.

Quattrocento garaia

Ghiberti

Prestakuntza klasiko sendoko gizona zen, humanista, artista eta erudituen laguna. Pintura eta arkitektura ere landu zituen. Arteak teknika eta arrazonamendua uztartzearen emaitza direla uste zuen.

Lehendabiziko ateak (1402-1424)

Brunelleschi eta Jacopo della Quercia-ri irabazi zien lehiaketan.

...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimentuko Artea Italian eta Espainian" »

Weimar Errepublikatik Bigarren Mundu Gerrara: Nazismoaren Gorakada eta Eragina

Historia8,98 KB

Weimar Errepublika eta Nazismoaren Gorakada (1918-1939)

Weimar Errepublika (1918-1933): 1918an, Kaiserrak abdikatu ostean, errepublika aldarrikatu zen Alemanian. Sozialistak nagusitu ziren gobernu berrian, eta akordioak lortu zituzten sindikatuekin, enpresariekin eta armadarekin. Lehentasuna iraultza komunista (espartakistak) gelditzea zen, 1919an porrot egin zuena antolaketa txarra eta langileen babes eskasagatik.

Bilakaera Politikoa eta 1929ko Krisia

  • 1919ko hauteskundeak: Zentro-ezkerra/eskuina nagusi. Gobernuan koalizioa. Biltzar konstituziogilea Weimarren bildu eta errepublika aldarrikatu zen. Sistema federala ezarri zen, lehendakaria 7 urterako hautatuz, eskumen handiekin.
  • 1922-1929: 1922tik aurrera, zentro-eskuina nagusitu zen. 1925ean, eskuinak
...
Jarraitu irakurtzen "Weimar Errepublikatik Bigarren Mundu Gerrara: Nazismoaren Gorakada eta Eragina" »

Lehen Mundu Gerraren Ondorioak eta Versaillesko Ituna

Historia4,17 KB

Lehen Mundu Gerraren Amaiera eta Ondorioak

Aliatuen porrotaren ostean (lehenik Bulgaria, gero Turkia eta Austro-Hungaria), Alemanian ere barne arazoak eta krisia sortu ziren armadan. Kantziler berri batek armistizioa sinatu zuen AEBekin. Berlinen iraultza komunista gertatu zen, eta Kaiserrak abdikatu ondoren, Weimar Errepublika aldarrikatu zen. Armistizioa sinatu bazen ere, armadak bere horretan jarraitzen zuen. Ondorioak sozialdemokratei egotzi zitzaizkien, eta horrek nazismoaren gorakadan eragina izan zuen.

Gerraren Ondorioak eta Bakea

Gerra amaitzeko, Parisko Bake Konferentzia (1919) egin zen garaile eta herrialde neutralen artean. Akordioak zailak izan ziren, eta "Lau Handien Kontseilua" sortu zen: Frantzia, Britainia Handia, AEB eta Italia....

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerraren Ondorioak eta Versaillesko Ituna" »