Euskal Literaturaren hastapenak: Etxepare eta Leizarraga

Beste atzerriko hizkuntzak2,39 KB

Bernat Etxepare

Gutxi dakigu Bernat Etxepareren bizitzari buruz. 1470-1480 urteen artean jaio zela pentsatzen da, Nafarroa Beherean. Apaiza izan zen eta Eiheralarreko elizan aritu zen lanean, Donibane Garazi ondoan, Nafarroa Beherean bertan. Preso egon zen, Gaztelaren aldekoa zela leporatuta segur asko. Berak errugabea zela idatzi zuen bere poemetako batean. Ez dakigu noiz hil zen.

Linguae Vasconum Primitiae

Liburu txiki bat da, prosazko sarrera batez eta 15 poemaz osatua. Etxepare harro eta alai agertzen da poemetan, euskarazko lehenengo liburua argitaratzeagatik.

Poemak kantatzeko egin zituen, bertsolaritza teknikak erabiliz eta tradizio luze baten ondorengoa izango zen, horrelako poemak ez baitira bat-batean sortzen.

Lau gai nagusi

  • Poema gehienak erlijiosoak dira, eta Ama Birjinari eskainiak.
  • Beste batzuetan, gaia gizon-emakumeen arteko maitasuna da, eta tratamendua lizuna da zenbaitetan.
  • Poema batean kontatzen digu preso egon zela.
  • Azken bi poemak euskararen aldekoak dira.

Joanes Leizarraga

Joanes Leizarraga Lapurdin jaio zen 1506 urte inguruan, Beskoitze herrian. Apaiz katolikoa izango zen segur aski, eta, Joana III.a Albretekoa protestantea bihurtu zenean, protestante bihurtuko zen hura ere. Protestanteek beren erlijioa Euskal Herrian zabaldu nahi zuten, eta, Itun Berria eta beste obra txiki batzuk euskaraz argitaratzea erabaki zutenean, Leizarraga hautatu zuten lan horretarako. Lau laguntzaile izan zituen. Leizarraga Bastida herrian hil zen, Nafarroa Beherean, 1601ean.

Obra

  • Iesus Christ Jaunaren Testamentu Berria izan zen haren lanik handiena.
  • Beste bi liburu euskaratu zituen: Abc edo Christinoen Instructionea, kristau ikasbide bat, eta Kalendrera, egutegi bat.

Leizarragak eta haren laguntzaileek ez zuten errefentziazko lanik izan, beren itzulpenei ekitean, aurretik horrelako libururik ez baitzegoen euskaraz. Haiek sortu behar izan zuten prosa hori. Lapurdiko hizkera hartu zuten oinarri, eta euskara bateratu bat moldatu zuten, ahalik eta pertsona gehiengana iristeko asmoz.

Eta itzulpenean ahalik eta fidelen jokatzen saiatu ziren, Jainkoaren hitza zenez gero, eta, horregatik, hitz asko eta asko zuzenean hartu zituzten latinetik, euskarazko hitzek zentzu apur bat desberdina izan zezaketelakoan.

Deskargatu

PDF Word HTML